Espainiar Inkisizioa
Espainiar Inkisizioa (gaztelaniaz Inquisición española) edo Inkisizioaren Ofizio Santuaren Auzitegia (Tribunal del Santo Oficio de la Inquisición) errege-erregina katolikoek 1478an sortu zuten instituzio bat zen, haien erresumetan ortodoxia katolikoa mantentzeko. Jatorria Erdi Aroko Inkisizioan zuen, XII. mendean Languedocen sortua heresia ezabatzeko. Espainiar Inkisizioa monarkiaren menpean zegoen. Gainbehera luze baten oztean, 1834an ezeztatu zen guztiz Elisabet II.aren agintaldian.
Inkisizioa, auzitegi eklesiastikoa izanik, kristau bataiatuengan zuen eskumena bakarrik. Espainiako historiaren zati handi batean zehar ordea, gurtza-askatasunik ez zegoenez, jurisdikzioa Espainiako mendeko herritar guztiengan hedatua zegoen.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Erdi Aroko Inkisizioa, Espainiako Inkisizioaren aitzindaria, eliz-auzitegi bat zen eta Inozentzio III.ak sortu zuen 1215ean, heresia zapaldu eta heretikoak zigortzea helburuarekin. Erakundea, ordea, Gregorio IX.ak sortu zuen 1231an, kataro edo albitarren aurka borrokatzeko. Domingotarrek hartu zuten auzitegiaren ardura. 1252an, Inozentzio IV.ak Inkisizioak prozesu eta tortura erabiltzea onartu zuen. Erruduntzat jotakoak gogor zigortzen zituzten, zigorrik handiena sutan erreta hiltzea zen.
Errege-erregina katolikoek Aragoi-Gaztelako erresuma bikoitzaren batasuna garbizaletasun katolikoan oinarritu nahi izan zuten, eta horretarako, juduak eta musulmanak kristautzea behartu zuten batetik, eta heretikoak zigortzeko 1478an auzitegi berezia sortu zuten bestetik. Auzitegi hau zen Inkisizioak Sixto IV.ari esker izaera erlijioso-politikoa hartu zuen. Tomás de Torquemada izan zen lehen inkisidore nagusia eta Cisneros kardinala buruetako bat. Inkisizioa Aita Santuaren menpe zegoen Europan, baina Fernando II.ak bere esku jartzea lortu zuen, Gaztela eta Aragoiko erregeen menpeko lurretan.
Inkisizioa erresumako lurralde guztietara hedatu zen, Sizilia eta Sardinian, eta Ameriketan zituzten lurraldeetan ere. Mexiko, Liman eta Cartagena de Indiasen ere inkisizioaren epaitegiak sortu zituzten.
Hego Euskal Herria lehenengo Calahorrako auzitegiaren menpe zegoen, eta gero, Logroñokoaren pean. Inkisizio modernoa tresna eraginkorra izan zen egoera politikoa kontrolpean edukitzeko, baita ere, sortu nahi zen estatu-motaren berdinkeri ideologikoaren disidentzia zigortzeko. Inkisizioaren helburua heretikoak zigortzea zen, baina "heretiko" hitzaren azpian gauza asko sar zitezkeen eta, Gaztela-Aragoiko eta Frantziako monarkiak muga Pirinioetan jarri nahian ari ziren. Monarkia haren kontra zegoen guztia susmopean jarri zuten: mugak itxi zituzten, odol garbitasuna aldarrikatu zuten, hizkuntza bakarra, eliza bakarra eta jainko bakarra ezarri, eta hortik kanpoko zegoena desagerrarazi.
Inkisizioa Euskal Herrian [aldatu]
Euskal Herrira Gaztelako Erresumak Nafarroa konkistatu zuenean iritsi zen[erreferentzia behar], bertan zeuden sineskerak ez baitziren Elizarentzat egokiak. Hego Euskal Herria, lehenengo Calahorrako tribunalaren menpe zegoen, eta gero, Logroñokoaren pean. Inkisizio modernoa tresna eraginkorra izan zen egoera politikoa kontrolpean edukitzeko, baita ere, sortu nahi zen estatu-motaren berdinkeri ideologikoaren disidentzia zigortzeko. Inkisizioaren helburua heretikoak zigortzea zen, baina "heretiko" hitzaren azpian gauza asko sar zitezkeen eta, Gaztela-Aragoiko eta Frantziako monarkiak muga Pirinioetan jarri nahian ari ziren. Monarkia haren kontra zegoen guztia susmopean jarri zuten: mugak itxi zituzten, odol garbitasuna aldarrikatu zuten, hizkuntza bakarra, eliza bakarra eta jainko bakarra ezarri, eta hortik kanpoko zegoena desagerrarazi.
Euskal Herrian izandako XVII. mendeko sorginkeriaren aurkako zapalkuntza gogorra ezaguna bada ere, batez ere Zugarramurdikoa, Inkisizioak beste egiteko ugari bete zuen: muga eta portuetako jende- eta liburu-trafikoaren kontrola, Durangoko heretikoen aurkako errepresioa, etab.
Auzitegiak [aldatu]
Gaztelako Erresuman, auzitegi iraunkor hauek ezarri ziren:
- 1482 Sevilla eta Kordoba.
- 1485 Toledo eta Llerena.
- 1488 Valladolid eta Murtzia.
- 1489 Cuenca.
- 1505 Las Palmas.
- 1512 Logroño.
- 1526 Granada.
- 1574 Santiago de Compostela.
Aragoiko Erresuman lau auzitegi ezarri ziren:
- 1482 Zaragoza eta Valentzia
- 1484 Bartzelona
- 1488 Palma[1].
Gainera, Fernando erregeak Sizilian ezarri zuen Palermon (1513) eta Sardinian Sassarin[2].
Ameriketan hiru auzitegi ezarri ziren:
- 1569 Mexiko Hiria (egungo Mexiko) eta Lima (egungo Peru)
- 1610 Cartagena de Indias (egungo Kolonbia)
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Kamen, Spanish Inquisition, 141. or.
- ↑ Sizilian, Inkisizioak 1782ko martxoaren 30 arte iraun zuen, Fernando IV.a Napolikoak ezeztatu zuen arte.