Espartel lurmuturra

Koordenatuak: 35°48′02″N 5°54′22″W / 35.8006°N 5.9061°W / 35.8006; -5.9061
Wikipedia, Entziklopedia askea
Espartel lurmuturra
Motalurmutur eta headland (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak35°48′02″N 5°54′22″W / 35.8006°N 5.9061°W / 35.8006; -5.9061
Herrialdea Maroko
Former region of MoroccoTanger-Tetuan
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa

Espartel lurmuturra (arabieraz: رأس سبارطيل‎) Marokoko ipar-mendebaldeko kostaldean dago, Gibraltarko itsasartearen mugetako bat dena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tangerretik hurbil dago, 12 kilometrotara. 110 metroko altuera du eta tontorrean 23 itsas milietara ailegatzen den itsasargia du. Bere magalean, Neolitoren aztarnak dituzten Herkulesen leizeak daude.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran, 1782ko urriaren 20an, britainiar eta frantziar/espainiar itsas-armaden arteko gudua izan zen kostaldetik 18 itsas milietara. Espartel lurmuturreko guduan Luis de Córdova y Córdova eta Richard Howe almiranteek zuzendutako armadek Gibraltarreko setioa hausteko borrokatu zuten.[2]

1911ko abenduan, P&O konpainiaren SS Delhi itsasontzia handik gertu hondoratu zen. Britaniar eta frantziar itsasontziek bidaiari guztiak salbatu zituzten baina hiru frantziar erreskatatzaile hilik suertatu ziren.

Espainiako Gerra Zibilean, 1936ko azaroaren 29an, Espartel lurmuturreko guduan bi gurutze-ontzi matxino eta bi destruktore errepublikano borrokatu zuten. Matxinoen garaipenak itsasartearen jabetza eman zien.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Duckeck, Jochen. Grottes d'Hercules. in: Show Caves of the World..
  2. Chartrand, René; Courcelle, Patrice. (2006ko uztaila). Gibraltar 1779–1783: The Great Siege. (1. argitaraldia) Osprey Publishing ISBN 978-1-84176-977-6..
  3. Thomas, Hugh. (1979). La guerra civil española. 6 Ediciones Urbión, 184 or. ISBN 84-85266-54-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Maroko
Artikulu hau Marokoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.