Espartoak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Espartoak greziar mitologian (antzinako grezieraz Σπαρτοί Spartoí, literalki "ereindako gizonak", σπείρω hitzetik, "erein" esan nahi duena), herensuge baten hortzetatik jaio ziren gizonak izan ziren, Kadmok erein zituen hortzak.

Kadmo erregeak, Atenea jainkosari sakrifizio bat eskaini guran, Aresen iturritik ura hartu zuen, hori lortzeko, aurretik, iturria zaintzen zuen herensugea hilez. Behin herensugea hil ondoren, erregeak, animaliaren hortzak erein zituen, hortz horietatik, armatutako gizon mordoa jaio zirelarik. Hauetaz mesfidati, Kadmo, haien aurka harrika hasi zen, honen ondoren, elkarri errua botaz hasi zirelarik eta euren artean borrokan hasiz. Guduaren ondoren, bost baino ez ziren bizirik geratu: Ktonio, Ekion, Udeo, Peloro eta Hiperenor.

Azken hauek, Kadmori, Tebas eraikitzen lagundu zioten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]