Espazio Sakoneko Sarea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Logoa

Espazio Sakoneko Sarea (ingelesez Deep Space Network edo DSN) espaziontzien planetarteko misioen, irratiastronomia behaketen eta Eguzki-sistema eta unibertsoa esploratzeko radarraren laguntzaile bezala lan egiten duten nazioarteko irrati antena sare bat da. Lurraren inguruko orbitetan egin beharreko misioetan ere laguntzen dute. DSNa Pasadenako NASAren Jet Propulsion Laboratory deritzonaren zati da.

Australiako hiriburu den Canberrakoa Espazio Sakoneko Sarea osatzen duen 70 metroko diametroa duen hiru antena parabolikoetako bat da. Antena hauetako bakoitza beste biekiko gutxi gora-behera Lurraren longitudearen heren batera kokatzen da. Canberrakoaz gain, beste bi daude: Bata Mojave basamortuan, Kaliforniako Goldstone herritik gertu, eta bestea, DSS-63a, Madrid Deep Space Communications Complexen, Robledo de Chavela udalerrian (Madrildik gertu). Honela, eta espazioarteko komunikazioen arduraduna izaki, gutxinez antenetako bat ontzietakoren batekin komunikatzeko prest izatea ziurtatzen da, eguzki-sistemarekiko duen posizioa kontutan hartu gabe.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Espazio Sakoneko Sarea Aldatu lotura Wikidatan