Espazio hurbil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lurra 30 bat km-ko altueratik ikusita.

Espazio hurbila itsas-mailatik 20 eta 100 kilometro gora bitartean dagoen eremuari deritzo. Eremu honek Lurraren atmosferaren hainbat geruza hartzen ditu, zehazki: estratosfera, mesosfera eta termosferaren lehendabiziko kilometroak. Gutxi gorabehera Armstrongen mugan hasten da, non gizakiok handik gora bizirauteko presurizatutako jantziak behar ditugun, eta Kármánen lerroan amaitzen da, non kanpo-espazioa hasten den. Beraz, espazio hurbila aireontzi komertzialek hegan egiten duten gunetik gorago, baina satelite artifizialen gunetik beherago dago.

"Espazio hurbila" eta "goi-atmosfera" terminoak normalean sinonimotzat hartzen badira ere, iturri batzuek biak bereizten dituzte. Beraz, iturriak bi terminoen arteko bereizketa egingo balu, orduan Kármánen lerrotik gertu dagoen eremuari bakarrik espazio hurbila deituko lioke.

Esplorazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espazio hurbilaren esplorazioa 1930eko hamarkadan hasi zen. Garai hartan, inolako ordenagailurik gabe ezta espazio-jantzirik gabe ere, espazioaren mugara iristen ziren. Espazio hurbila esploratu zuten pertsonarik ezagunenak Jean Piccard eta bere emaztea Jeanette dira. Geroagoko esplorazioa gehienbat eskifaiarik gabe egin da.

Espazio hurbileko fenomenoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]