Espazioko lasterketa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Titan II suziria.

Espazioko lasterketa espazioa esploratzeko norgehiagoka izan zen, Ameriketako Estatu Batuak eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna lehiakide izan zituena, eta gutxi gorabehera 1957tik 1975 arte iraun zuena. Lasterketa haren emaitza nagusiak izan ziren Satelite artifizialen bidez kanpo-espazioa esploratzea, eta gizakiak Lurretik kanpo eta Ilargira ere eramatea.

Aurreko suziri teknologian eta Bigarren Mundu Gerraren osteko nazioarteko tirabiretan oinarrituta, espazioko lasterketa Sobiet Batasunak Sputnik 1 satelitea jaurtitakoan hasi zen, 1957ko urriaren 4an. Gerra Hotzean, Sobiet Batasunaren eta Estatu Batuen arteko kultura-, teknologia- eta ideologia-norgehiagokan paper garrantzitsua jokatu zuen espazioko lasterketak, alde batetik izan zitezkeen ondorio militarrengatik, eta, bestetik, herrialdearen moralerako zekartzan onura edo kalte psikologikoengatik.

Eduki-taula

Espazioko lasterketaren aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako eragin militarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txinan sortu ziren lehenengo suziriak

Duela zenbait mendetatik hona Koheteak erakargarriak izan dira zientzialari eta zaleentzat. Txinatarrek arma gisa erabiltzen zituzten iada XI. mendean. 1980ko hamarkadan Konstantin Tsiolkovsky zientzialari errusiarrak espaziora hel zezaketen erregai likidoaz bultzaturiko kohete multi-faseen inguruan teorizatu zuen. Hala ere, 1926ra arte itxaron behar izan zuen gizakiak likido praktikoz bultzaturiko lehenengo kohetearen diseinua ezagutzeko. Robert Goddardek aurrera eraman zuen. Baina ilunpean egin behar izan zituen koheteen inguruko ikerketak, zientzialariek eta The New York Times berari iseka egiten ziotelako. Gerrek bidea eman zioten ikerketei koheteritza garatu zezan eta aitzindaria bilakatu zen. Geroztik, edozein espazioko lasterketa nazio baten handinahi militarrari lotuta egon da, nahiz eta proiektuaren izaera zientifikoa eta bakezkoa izan batik bat.

Alemaniarren ekarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
von Braunek beste zientzialari alemaniarrekin sorturiko V2 suziri baten erreplika Peenemünde Museoan

20ko hamarkadaren erdialdean, zientzialari alemaniarrak altitude eta distantzia altu samarrak hel zezaketen koheteekin saiakuntzak egiten hasi ziren, honko hauek erregai likidoekin bultzatzen ziren. 1932an, Reichswehri, Wehrmachten aurrekoari, koheteritza tiramen luzeko artilleria legez nteresa piztu zitzaion. Wernher von Braunek, koheteak ikerketzen zituen goranzko zientzialariak, aurrekoen nahiekin bat egin zuen eta Bigarren Mundu Gerran Alemania nazirako armak garatzen aritu zen. Von Braunek Robert Goddarden ikerketatik ideia ugari berenganatu zituen, bere koheteak aztertuz eta hobetuz.

Alemaniarren A4 suziria, 1942an jaurtia, espaziora heldu zen lehenengo jaurtigaia bilakatu zen. 1943an, Alemaniak jarraipena eman nahi zion suziri mota honi, eta V2 suziria sortu zuen. Ontzi horrek 300 km-ko helmena zuen, eta 1000 kiloko ogiba zeraman atxikita. Wehrmachtek milaka V2 suziri jaurti zituen nazio aliatuen aurka, bai eta kalte handiak eta heriotza ugari eragin ere. Hala ere, pertsona gehiago hil ziren V2 jaurtigaiak ekoizten, suziri haien erasoek jota baino.

Sustraiak, Gerra Hotzean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Guerra ostean, Estatu Batuak eta Sobietar Batasunak espioitza eta propagandan oinarrituriko Gerra Hotza hasi zuten. Espazio ikerketak eta sateliteen teknologiak bi aldeen arteko guda sustatu zuten. Espazio-ontziko ekipamenduak beste herrialdeak zelatatu zezakeen, bien bitartean espazioko lorpenak propaganda legez erabiltzen ziren estatu baten gaitasun zientifikoa eta ahalmen militarra mundura erakusteko. Pertsona bat orbitan jar zezakeen eta Ilargiko puntu batera iristeko gai ziren kohete berek bonba atomikoak bidal zezaketen etsaien edozein hirira. Espazio bidaiak bideratzeko garapen teknologikoa guarako koheteetan aplikatzen zen, esaterako kontinentearteko misil balistikoan. Aurrerapenak espaziorako bidean ahalmen teknologikoa eta ekonomikoa erakusten zuten adierazle hartzen ziren, herrialde baten ideologiaren nagusitasun gisa. Horrenbestez, espazioaren ikerketa xede bikoitza zuen: helburu baketsuetara bideratuta, baina baita jomuga militarretara ere.

Bi superpotentziek lan egin zuten batak bestearekiko abantaila lortzearren espazioko lehia horretan, nahiz eta ez jakin nork ematen zuen salto lehenengo. Herrialde hauek lehiarako oinarriak finkatu zituzten eta irteerako seinalea besterik ez zuten itxaroten.

Satelite artifizialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sputnik

1957ko urriaren 4an, SESBak arrakasta lortu zuen Sputnik 1 jaurtiz, orbita hartzea lortu zuen lehenengo satelite artifiziala. Horrela, hasiera eman zitzaion espazioko lasterketari. Bere inplikazio ekonomikoak eta politikoak direla eta ikara eta eztabaida politikoa areagotu zen Estatu Batuetan. Bitartean, Sputnikaren jaurtiketa sobietarrek euren zientzia eta ingeniaritza arloan zeukan ahalmen handiaren erakustaldi gisa ikusi zuten.

Sobietar Batasunean, Sputnikaren jaurtiketa eta ondorengo espazio ikerketaren programa ikusmin arreta sortu zuen nazio osoan. Herrialde osoa hondatu zuen gerratik indarberritu zen estatuarentzat oso garrantzitsua eta itxaropentsua zen aro berri honetan herrialdeak zituen ahalmen teknikoak ikustea.

Sputnik I satelitea

Sputnik ontziaren aurretik, estatubatuarrek onartzen zuten Estatu Batuak paregabeak zirela teknologiako arlo guztietan. Von Braunen homologo sobietarra, Sergei Korolev, R-7 kohetea diseinatu zuen injineru nagusia izan zen, haren helburua Ilargira kosmonautak igortzea zen. Erantzun gisa, Estatu Batuek nagusitasun teknologikoa berreskuratzeko esfortzu handia egin zuen. Esaterako, ikerketa planen modernizazioa abian jarri zituzten von Braunk eta Korolev bezalako jeinuak lortzearren. Gaur egun erreakzio honi Sputnikaren krisialdia deritzo.

Lyndon B. Johnson-ek, John F. Kennedyren presidenteordeak, estatubatuarrak motibatzeko honako esaldi hau erabili zuen: “Munduaren begitara, espazioan lehenengoak lehenengoa esan nahi du, besterik ez; espazioan bigarrena izateak bigarrena esan nahi du arlo guztietan.”

Hasiera batean, estatubatuarrek ikaraturik geratu ziren Sputnik sobietarraren jaurtiketarekin, baina estatubatuar proiektu berriak jada hasiak zirela ikusita, itxaropentsu jarraitu zuten. Ikasleak jaurtiketekin jarraitu zuten, eta, koheteen repliken eraikitzea zaletasun popularra bilakatu zen. Kennedy presidenteak espazio programaren aldeko hitzaldiak egin zituen, jendearen eszeptizismoa gainditzeko, jende askok teknologian erabilitako dolarrak beste helburu batzuetarako erabili behar zirela pentsatzen baitzuten, hala nola, pobreziari aurre egiteko.


Sputnik 1-aren jaurtiketaz lau hilabete pasa ostean, Estatu Batuak bere lehen satelitea bidaltzea lortu zuen, Explorer I-a, alegia. Lau hilabete horietan, Cañaveral lurmuturretik Vanguard koheteen arrakastarik gabeko jaurtiketa anitz gauzatu ziren, esfera publikorako deserosoak zirenak.

Lehen sateliteek helburu zientifikoak zituzten. Bai Sputnik-a zein Explorer I-a, Nazioarteko Urte Geofisikoko ekitaldian parte hartzeko aitzaki moduan jaurti ziren. Alde batetik, Sputnik sobietarrak goikaldeko atmosferaren dentsitatea neurtzen lagundu zuen, eta, bestetik, Explorer I-ak, James Van Allen-en eskutik, Van Allen erradiazio gerrikoa aurkitu zuen.

Komunikazio sateliteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunikazioa helburutzat zuen lehen satelitea, Project SCORE-a, 1958ko abenduaren 18an jaurtia, Eisenhower presidentearen gabonetako mezua bidali zuen. Komunikazio sateliteen beste adibide batzuk honakoak dira: 1962: Telstar: lehen komunikazio satelite “aktiboa” 1972: Anik 1: lehen komunikazio satelite domestikoa (Canada) 1974: WESTAR: Estatu Batuen lehen komunikazio satelite domestikoa [[1976]: MARISAT: lehen komunikazio mugikorreko satelitea

Beste satelite aipagarri batzuk 1963ko uztailaren 26an, Estatu Batuak bere lehen satelite geldikorra, Syncom-2-a, bidali zuen espaziora. Mota horretako sateliteen arrakastak antena parabolikoek satelitearen orbita jarraitzea behar ez zutela suposatu zuen, sateliteen orbita geldikor mantentzen baitzen. Une hartatik aurrera, hiritarrek satelite bidezko komunikazioez gozatzeko aukera dute.

Izaki bizidunak espazioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animaliak espazioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1959an Laikaren omenez argitaratutako zigiluetariko bat

Estatubatuarrek V-2 kohetearen barruan bidali zituzten frutako euliak espaziora heldu ziren lehenengo animaliak izan ziren, xeded zientifikoarekin. Laika txakurra orbitan jarri zen lehenengo animalia etxetiarra izan zen. Izan ere, 1957an Sputnik 2 ontzi sobietarrean bidaiatu zuen. Garai horretan bidaiaren ostean Laika etxera itzultzeko modurik ez zuen ezagutzen teknologiak. Hala izanik, estresa eta gainberatua dela eta hil egin zen espaziora heldu bezain laster. 1960an, Belka eta Strelka txakurrak Lurraren inguruan orbitatu ostean etxera itzultzea lortu zuten. Bestalde, estatubatuarren espazio programak Afrikatik txinpantzeak inportatu zituen eta lehenengo pertsona bidali baino lehen, gutxienez bi tximino bidali zituen. 1997ko ekainean, aireko indarrak azken tximinoez desegingo zela iragarri zuen. Horretarako, Kongresuak onartutako enkante publikoaren bidez Mexiko Berriako “Coulston Foundation” elkarteak eskuratu zituen. Bi hilabeteren buruan “Save the Chimps Foundation” erakundeak auzia bideratu zuen tximinoak askatzeko. 1999an, Floridako santutegi sasibasatira eraman zituzten. Halaber, sobietarrek Zond 5 ontzian zeuden dordokak Ilargiaren inguruan bidaiatu zuten lehenengo gizakiak izan ziren (1968ko irailean).

Gizakiak espazioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Yuri Gagarin orbita lurtarra heldu zuen lehenengo pertsona

1961ko apirilaren 12an, Vostok 1 ontzi sobietarraren barruan, Yuri Gagarin orbitan sartu zen lehenengo kosmonauta bilakatu zen. Horrez gero, apirilaren 12a jaieguna da Errusian eta Sobietar Batasunekoak izandako hainbat herrialdetan. 23 egun geroago, Mercury misioan , Alan Shepard espaziora iritsi zen lehenengo estatubatuarra bihurtu zen. Misio horretan, ez zen guztiz inguratu Lurra, izan ere, hegaldi tripulatu honek Ozeano Atlantikotik Ozeano Barera bidaiatu zuen, 15 minutuko hegaldia beterik. Halaber, 1962ko otsailaren 20an, John Glenn, Friendship 7 ontzian, Lurra orbitatzea lortu zuen lehenengo estatubatuarra bilakatu zen, hiru bira osatuta.

1962ko abuztuaren 11 eta 15 artean, bi tripulatzaileko lehenengo hegaldia SESBan burutu zen. 1963ko ekainaren 16an, Vostok 6 ontzian, Valentina Tereshkova espaziora heldu zen lehenengo emakumea bilakatu zen. Korolev iraupen handiagoko Vostok misioak prestatzeko asmotan ibili zen baina Apolo programaren iragarpenaren ostean Jruschchov lehenengo ministroak puntako kargu handiagoak eskatu zituen. 1964ko urriaren 12an, tripulatzaile anitzako lehenengo hegaldia sobietarren Vosjod 1 ontziak egin zuen. Komarov, Feoktistov eta Yegorov astronautak eraman zituen ontzia Vostok espazio-ontziaren bertsio eraberritua izan zen. Hegaldi hura oso nabarmena izan zen, tripulatzaileek estreinakoz espazio jantzirik gabe iraun zutelako.

1965ko martxoaren 18an, Alexei Leonov sobietarrak, Vosjod 2 ontzian, lehenengo ontziz kanpoko ibilaldia egin zuen. Misio honek zorigaitzean bukatu ahal izan zuen. Izan ere, Leonovek, erretropropulsorean arazoak medio, itzultzeko arazo larriak izan zituen eta ontziak bere jomugatik 1600km-ra lurreratu zuen. Garai hartan, Jruschchovek kargua utzita zuen jada eta sobietarren buruzagitza berria ez zen konprometituko esfortzu handiak egitera.

Ilargi-misioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta EEBB eta SESBak lorturiko arrakastek nazio berarenganako harrotasun handia eragin zuen, klima ideologikoak ziurtatu zuen espazioko lasterketak aurrera jarraituko zuela harik eta gizakia Ilargiaren gainean ibili arte. Arrakasta horren aurretik, tripulatu gabeko ontziek Ilargia ikertu eta eurek zeukaten abilezia frogatu behar izan zuten ilargiratze segurua bermatzearren.

Tripulatu gabeko espazio-zundak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sobietarrek lehenengo satelitea orbitan jarri ostean, estatubatuarrek gogor jardun zuten Ilargira zundak igortzeko. Lehenengo saiakera honi Pioneer programa deitu zitzaion. Bestalde, 1959ko urtarrilaren 4an, Ilargia programa sobietarra martxan jarri zen Ilargia 1 ontziaren jaurtiketarekin. Zunda hau Ilargira heldu zen lehenengoa bilakatu zen. Bitartean, EEBBetan Pioneer programaz gain, berariazko hiru programa abian zeuden Apollo programarentzako ilargiratze prozesua aurrera eramateko kokapen potentzialak aurkitu nahian:

Ranger programa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ranger programaren zunda

Ranger zundak izan ziren Ameriketako Estatu Batuen lehendabiziko zundak 1960. urtean garatu zirenak Jet Propulsion Laboratory (JPL)-ren bidez eginak eta beraien helburua zen ilargiari argazkiak ateratzea. Bere helburu nagusia, informazioa lortu ilargiaren geruzari buruzkoa beti begiratzen Apolo eta Surveyor programaren garapenera. Zuzendariak JPLko langileak izan ziren NASArekin kordinatutak. Izan ere, proiektuan egondako akatsak egin zuten talde bien arteko loturaren apurketaren hasiera. Zundak jaurtitzen zituen ibilgailua Atlas-Agena B modukoa zen, eta 9 zunda izan ziren jaurti zituztenak, bakarrik izan zituenak 7, 8 eta 9 emaitza positiboak.

Programa honen ezaugarria da, zunda guztiak prestatu zirela ilargiaren kontra talka egiteko, garatu ez zenean, programa honen barruan, behar zen mekanismoa talka arin bat lortzeko. Honen ondorioz, programa honek lortu zituen argazkiak kontatu egiten dira eta ez zituen lortu ilargiaren analisi bat egiteko helburuarekin. Programa honen zundak 6 kamara eraman zituzten barruan, kamarak izan ziren ia berdinak zunda guztietan, izaten aldaketa txiki batzuk lenteetan eta beste ezaugarri optikoetan. Programa honen bidez lortu ziren argazkiak erakutsi zien Apolo programaren zientifikoei, lortzea ilargiratze eremu egoki bat, ez zela izango hain erraza.

Lunar Orbiter programa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lunar Orbiter programak ehunka krater fotografiatu zituen

Ilargiaren ikuskapen automatikorako bigarren programa estatubatuarra izan zen. Programa bost misioetan zetzan eta bostak arrakastatsuak izan ziren. 1966ko abuztuaren 10tik 1967ko abuztuaren 1ra arte jaurti ziren. Zunda hauek jasotako argazkiei esker, 1971an David Bowker eta Kenrick Hughesek atlas fotografiko bat osoto ahal izan zuten 25 x 30 cm-ko 675 xaflak batuz.

Lunar Orbiter 1 1966ko abuztuaren 10ean jaurti zen eta 1966ko urriaren 29an amaitutzat eman zen misioa. Bere orbita aldatzeko ahalmena zuen lehenengo laborategi fotografikoa izan zen. Ilargitik hartutako lehenengo argazki lurtarrak atera ziren, guztira 207 argazki. Filmina hauek Apolo programarako jeitsiera-gune egokiak bila zezaten atera ziren. 1966ko urriaren 29an Ilargiaren gainazalaren aurka jaurti zen 7º I, 162º E puntuan, Lunar Orbiter 2 zundarekin interferentziarik egon ez zedin.

Lunar Orbiter 2 1966ko azaroaren 6an jaurti zen eta 1967ko urriaren 11an amaitutzat jo zen. Lehenengo laborategi fotografikoaren kopia izan zen. 2.870 agindu baino gehiago betetzeko gai izan zen eta 280 maniobra burutu zituen. Halaber, Ilargiari ateratako 422 argazki bidali zituen. Azkenean, 3º I, -119º E gunean talka egin zuen NASAk bideratuta.

Lunar Orbiter 3 1967ko otsailaren 5`ean jaurtitako eta 1967ko urriaren 9an amaitutako misioa. Aurreko laborategien betebehar berdinak izan zituen. 422 argazki atera zizkio Lurraren satelite naturalari eta 14,6º I, -97,7º M puntuan talka egin zuen Ilargiko gainazalaren aurka.

Lunar Orbiter 4 1967ko maiatzaren 4an jaurtia eta 1967ko urriaren 6an amaitutako misioa. Ilargiko hego poloaren lehenengo argazkiak. Guztira 163 argazki bidali zituen Lurrera, Ilargiko gainazalaren aurka talka egin aurretik.

Lunar Orbiter 5 1967ko abuztuaren 1ean jaurti zen eta 1968ko urtarrilaren 31an amaitu zen zunda honen misioa. Kartografiatze-programa amaitutzat eman zen gainazaleko %99,5 ikertuz. Bereizmen ertaineko eta handiko 212 argazki bidali zituen Lurrera. Interes handiko 36 guneen informazioa bildu zuen, horietako 5 Apolo misioetarako, eta ,era berean, Ilargiaren alde ezkutua aztertu zuen. Azkenean, 1968ko urtarrilaren 31an Ilargiaren gainazalaren aurka talka egin zuen 2,79º H, -83º M puntuan. Zunda honen mugimenduak ikertzean, MASCONak aurkitu ziren.

Surveyor programa errobotikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Apolo 12 misioak Surveyor 3 zundatik gertu ilargiratu zuen

Argazkiak ateratzeko ahalemen, azterkia kimikoak eta lurzoruaren zulatzeko gai dire Ilargirako zunda automatikoen hirugarren eta azken programa estatubatuarra izan zen. 7 misioetan zetzan programa eta horietatik 5 arrakastatsuak izan ziren. 1966ko maiatazaren 31tik 1968ko urtarrilaren 7ra jaurti ziren zundak ilargiratze leunak egiteko posibilitatea frogatu nahian. Behin Ilargian pausatuta base bihurtuo zen eta Apolo Progamara bideratutako datuak jasoko zituen gainazalari buruz.

1961ko martxoaren 1ean lehenengo zundaren deseinua egin zuen Hughes Aircraft Company enpresak eta Ryan Electronics, Santa Barbara Research Center, National Waterlift Corp eta Thiokol Chemical Corporationek fabrikatu zituzten zundak.

Surveyor 1 Ekaitzen Ozeanoan ilargiratu zuen 22m/min-ko abiaduran. 1966ko uztailaren 13ra arte 11.150 argazki igarri zituen. 1967ko urtarrilaren 7an, zundak Lurrarekin azkenengo kontaktua eduki zuen. Telebista kamera eta ontziaren egoera aztertzeko 100 sensore eramaten zituen. Ilargiaren gainazalak ontzi baten pisua jasaten zuela frogatu zen. Ilargiratzea: 2,5ºH-43,2ºM.

Surveyor 2 (1966ko irailaren 20tik [[irailaren 23|23ra) - 1.000 kg Surveyor 1 zundaren kopia. Egonkortasun ezaren ondorioz Ilargiaren gainazalaren aurka talka egin zuen datu zientifikorik jaso gabe. Ilargiratzea: 5ºI-25ºM.

Surveyor 3 (1967ko apirilaren 17tik 20ra)- 1.005 kg Ekaitzen Ozeanoan jeitsiera egin zuen, 198m-ko diametroa eta 15m-ko sakonera zuen krater baten barruan. Draga baten bidez Ilargiko zorua induskatu zuen harri-koskor aurkituz 15cm-ko sakoneran. 6.315 argazki baino gehiago bidali zituen. 1967ko maiatzaren 3an bere seinalea galdu egin zen 2 astetan gaueko tenperatura baxuak jasatearen ondorioz. 1969ko azaroan, Apolo 12 misioak bere arrastroak aurkitu zituen eta zenbait atal Lurrera itzuli zituzten astronautek bere kutsadura aztertzeko. Descenso en el Océano de las T uuempestades, a 2,9ºS-23,3ºW dentro de un cráter de 198 m de diámetro y 15 de profundidad. Con una draga excava el suelo lunar, encontrando guijarros a 15 Ilargiratzea: 2,9ºH-23,3ºM.

Surveyor 4 (1967ko uztailaren 14tik 17ra) - 1.002 kg Aurreko zunden betebeharrak burutu behar zituen baina Sinus Medii aldean honako honetan. Tamalez, ilargiratzearako 3 minutu falta zirenean bere seinalea galdu egin zen eta talka egin zuen zoruaren kontra. Ilargiratzea: 0,4ºI-1,3ºM.

Surveyor 5 (1967ko irailaren 8tik 11ra) - 1.065 kg Lasaitasunaren Itsasoan jeitsiera egin zuen 10m-ko diametroa eta soilik Apolo XI misioarentzat egokitutako puntutik 25km-ra. Zundak Alfa partikulen azterketa kimikoa egin zuen eta Ilargiar basaltoak aurkitu ziren. 19.118 argazki bidali zituen Lurrera eta lehenengo gaua (-150 Â°C) jasan zuen baina datuen kalitateak behera egin zuen.

Surveyor 6 (1967ko azaroaren 7tik 10era) - 1.008 kg Sinus Medii inguruan egindako bigarren jeitsiera. Lehenengo jauzia Ilargian: 2,4m-koa hain zuzen ere. Igoerarako lehenengo entsegua. 30.100 argazki igarri zituen eta Alfa partikulak aztertu zituen. Ilargiratzea: 0,5ºI-1,4ºM.

Surveyor 7(1968ko urtarrilaren 7tik 10ra) - 1.491 kg Tycho kraterran jetisiera burutu zuen. Zundak 21.274 argazki bidali zituen. Horrez gain, Lurra eta Jupiter fotografiatu zituen eta zorua induskatu zuen barneko burdinaren konposaketa ikertzeko. Surveyor esplorazio automatiko estatubatuarraren azken zunda izan zen. Ilargiratzea: 40,9ºH-11,5ºM.

Ilargiratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta lehia espezialaren gertaera nagusietan sobietarrek estatubatuarrak gainditu, ez zuten lortu Apollo programari aurre egitea, hots, ez zuten lortu lehenengoak izaten Ilargia zapaltzen. sobietar arrakasten ostean, bereziki Yuri Gagarinen hegaldiaren ondore, John F. Kennedyk eta Lyndon B. Johnson presidenteordeak herriaren irudimena erakartzeko proiektua asmatu nahian ibili ziren. Ildo horretatik ekin zuen Apollo programak. Egitarau honek zenbait argudiorekin amaitu nahi zuen, bai ezkertiarrak (programa sozialak defendatzen zituztenak) bai eskumakoak (proiektu militarizatuagoa eskatzen zuenak). Apollo programaren aldeak hauek dira:

  • Ondasun ekonomikoak lortu zituen hurrengo legegintzarako gako ziren zenbait estatutan.
  • 1960ko hauteskundeetan, teknologia bikoitzaren bidez Kennedyk eskaturiko arrailen iztea
  • Espazio ikerketaz eraturiko ondasun tekniko eta zientifikoak.

Mercury programa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espaziora lehenengo estatubatuarrak eraman zituen programa

1961tik 1963ra iraun zuen Ameriketako Estatu Batuen tripulaturiko lehenengo espazio programa izan zen. 1958ko urriaren 7an jaio zen Mercury programa, sobietarrek urte bat eta hiru egun arinago lehenengo satelitea espazioan jaurti eta gero, Sputnik 1. Mercury programa proiektua NASAk Sobietar Batasunaren espazioko nagusitasunaren aurka bideratu zuen erantzuna izan zen, Gerra Hotza puri-purian zegoelarik.

Mercury programa bitartean, estatubatuar ingeniariek presio handiak jasan behar izan zituzten astronautak orbita lurtarrera hel zatekeen ontzi segurua eraikitzeko. Ontzi hauek atmosferatik irteteak atxikita zeramatzan arazoak gainditu behar zituzten, abiadura handiak erresistitzea matxurarik gabe esaterako. Espazioko baldintzak ziren kezkarako beste alderdi bat: hutsa, tenperatura fluktuazio bortitzak, eta aurkitu berri zen espazio erradiazioa. Horrek guztiak atmosferan berriz sartzeko prozesua zailtzen zuen, abiadura handia hartzen zenez tenperaturak oso altuak izaten ziren eta babesa eman zezakeen ezkutu termikoa sortzea premiazkoa zen.

Mercuryren kapsula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Programa honen emaitza bala itxura zuen hegorik gabeko ibilgailuaren sorrera izan zen. Atmosferara berriro sartuko zitekeen ezkutu termikoaz babesturik, babes hau etapa honetan zehar erreko baitzen. Mercury kapsulek bi kohete-jaurtitzaile (boosters ingelesez) erabili zituzten. Wernher von Braun ingenieri alemanaren taldeak -Huntsville, Alabaman- diseinaturiko Redstone koheteek lehenengo hegaldi azpiorbitalak jaurti zituzten. Hegaldi orbitaleetarako, misil balistikoetan oinarrituriko Atlas-D koheteak erabili ziren. Ontziaren altzairuzko estalkia oso mehea eta arina zen pisua aurrezteko. Beraz, egitura honen estabilitatea barruko erregaien menpe zegoen. Erregaiaren depositoa hustuta zegoenean gasaren bidez presurizatu behar zen jaurtitzilean kolapsoa ekidin zedin. Arazo bera eduki zuen Gemini programarako hurrengo jaurtitzaileen familiak: Titan II koheteek.

Mercury Espazio-ontziaren diagrama

Giza-taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mercuryko zazpiak

Hegaldietan esperientzia zuten eta ontzietan sartzeko ezaugarri fisiko egokiak zituzten pilotu-militarren artean 110 pilotuk osoturiko taldea eratu zen hasieran. 1957an, horietatik 7 astronauta aukeratu ziren Mercury misioetarako:

Ageri denez, zazpitatik seik soilik hegan egin zuten. NASAk Deke Slayton baztertu zuen bihotzeko gaixotasuna zela eta. Hala ere, espazio programan jarraitu zuen kontroladore legez 1975ko misiora arte. Misio horretan, Apollo-Soyuz bateratzearen misioan, azkenean hegan egitea lortu zuen. Baina misio hau izaera guztiz politikoa zuen eta ez zen garrantzitsu ikerketetarako. Lehenengo hegaldia, Alan Shepardek burutu zuen Freedom 7 ontziaren barnean. Astronautek euren ontziak izendatu zezaketen eta pilotu guztiek adostu zuten "7" zenbakia jartzea izenaren amaieran, "7 astronauten" taldearen omenez. 12,33 m³ zituelarik, Mercury kapsula handi behar adina zen soilik astronauta bat sar zatekeela. Kapsula barruan 120 kommutadore, 55 etengailu eletroniko, 30 urkor eta 35 palanka mekaniko zituen.

Mercury misioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
John Glenn orbitara heldu zen lehenengo estatubatuarra izan zen

Kapsularen segurtasuna bermatzeko ingenierik kapsula bera frogatu zuten Rhesus tximinoekin. Geroago, Ham izeneko txinpantzea erabili zuten, eta jarraian beste froga bat abian jarri zuten, baina honako honetan arnasten zuen maniki elektroniko batekin. Honekin guztiarekin, zientzialariek ontziaren barneko egonkortasunari buruzko datu ugari jaso zituzten.

Esperimentuetarako eta entrenamendurako fasea behin bukatuta, 1961ko maiatzaren 5ean, Alan Shepardek estatubatuar baten lehenengo hegaldi azpiorbitala egin zuen. Sobietarren espazioko nagusitasuna zela eta, Estatu Batuetako gobernuak hegaldi azpiorbital hura espazio hegaldia izan balitz bezala aurkeztu zion munduari. Izan ere, bederatzi hilabete itxaron behar izan ziren, 1962ko otsailaren 20an lehenengo estatubatuarrak, John Glennek, Lurra orbitatu zuen arte. Arrakasta hau Juri Gagarin astronauta sobietarraren parean kokatu zen. Baina momentu hartan, sobietarrek 48 misio orbital jaurtiak zituzten jada, eta Valentina Tereshkova espazioa heldu zuen lehenengo emakumea bilakatu zen. Lehenengo estatubatuar emakumea, aldiz, hogei urte geroago atera zen orbitara: Sally Ride, alegia.

Mercury programako sei hegaldiek 2 egun eta 5 orduko espazio hegaldia egin zuten guztira. Gizakia espaziora irits zitekeela frogatu zen, eta aldi berean, misio tripulatuak ezinbestekoak direla misioak ondo atera daitezen demostratu zen. Lurrean zeuden estatubatuar ingeniariek mundu osoko komunikazio sareak eratzea ezinbestekoa zela ikasi zuten. Osterantzean, hegaldi tripulatuak ez lukete izango inolako etorkizunik.

1963ko maiatzaren 15ean, Mercury ontzi baten azken hegaldia Mercury Atlas 9 ontziarena izan zen Gordon Cooper, Jr komandantearen Faith 7 kapsularen barruan, hurrengo egunean gure planetara itzuli zena. Behin proiektua bukatuta, hegaldien programak erabateko aldaketa ezagutu zuen John F. Kennedy estatubatuar presidenteak Kongresuaren bilkura batean estatubatuar bat Ilargira eramateko eta salbu etxera itzultzeko erabakia hartu zuenean.

1963 urterako, NASAko Hegaldi Tripulatuen Egoitzan lan egiten zuten 2.500 pertsonetatik soilik 500 langilek Mercury programan ziharduten. Gainerakoek, 2.000 inguruk Gemini eta Apollo programetan lan egiten zuten. Izan ere, programa horien bitartez lortuko zuen NASAk bere aurrerapen eta sobietarren aurkako garaipen bakarra.

Gemini programa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espazioan lehenengo ibilaldiak egin zituen programa izan zen

1965an jaio zen NASAk espazio hegaldien lehenengo programa amaitutzat eman zuenean: Mercury programa pioneroa, zeinek gizakia orbitan jartzea lortu zuen. Gemini programak, Mercury eta Apolo programak ez bezala, oihartzun mugatua eduki zuen iritzi publikoan. Hala ere, Apolo programarako ezinbestekoa izan zen Gemini. Programa honek orbitan giltzadurak burutzeko beharkoa zen tresneria eta teknologia garatu zuen.

Programaren norainokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1962ko urtarrilaren 2an Gemini programa ofizialki igarri zen Apollo programa garapen fase aurreratuan zegoen bitartean. Programa Geminiren xede nagusia ontzien elkartze- eta bateratze-orbitalak posible zirela frogatzea izan zen. Ontzi hauek Apolo programako misioetan erabiliko ziratekeen: ilargiratze-modulua aginte-moduluaz bananduko zen Ilargiaren orbitan, eta behin Ilargiako gainazala atzean utzi ostean berriro batuko ziratekeen bi moduluak. Gemini misioetako beste helburua astronauten egonaldiak bi astez luzatzea zen, Apolo programan baino egonaldi luzeagoak beterik.

Gemini Espazio-ontzia orbitan.

Gemini misioetan zehar espazio hegaldiak ohikoak bihurtu ziren. Izan ere, Cañaveral Lurmuturreko (Florida) aireratze plataformetatik 10 hegaldi burutu ziren 20 hilabete inguruan. Programa honetan zehar, misioen agintea Espazio Hegaldien Egoitzari egokitu zitzaion, Houstonen, Texasen. Hegaldien operaketak eraginkorrak eta azkarrak izan ziren hegaldi leiho laburrak direla eta (denbora egokia jaurtiketarako). Gemini XI misiorako leihoak soilik 2 segundu iraun zuen, ontzi objektiboak orbitan jartzeko ezarritako denbora.

Ontziaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gemini ontzia Mercury ontzien bertsio hobetua zen eta jatorriz Mercury Mark II izena jaso zuen. Hobekuntzak tamainean eta kontrol ahalmenean nabariak izan ziren. Gemini ontziek 3.628,72 kilogramoko pisua zuten, Mercury ontzien bikoitza. Bestalde, nahiz eta kabinen espazioa bikoiztu zen, Gemini ontziak bi astronauta eraman behar zituen barnean eta ez bakarra aurreko programan bezala.Horrez gain, Gemini ontziek eserleku jausigarriak zeramatzan Mercuryen salbamentu dorreen ordez. Gainera, biltegiratze espazio handiagoa eskeintzen zuten epe luzerako misioetan, zeinek erregai-zelulak behar zituen energia-elektrikoak ekoizten zuten baterien ordez.

Mercury ontziek ezin zuten bere norabidea aldatu espazioan, aldiz, Gemini ontziek maniobra orbitalak burutzeko eta beste ontziekin bateratzeko ahalmena zuten. Gemini ontziak aurrera, atzera mugitu behar ziren baita norabide edo orbita aldaketa ere. Bateratzeak burutzeko maniobrak zailak zirenez, bi astronauten gidaritzapena funtsezkoa bilakatu zen. Gizakien lana osotzeko barneko konputagailuak erabili ziren. Ordenagailu hauek egindako kalkuluek zeharo errazten zuten bi ontzien arteko giltzadura.

Ontzi hauen jaurtiketarako Titan II koheteak erabili ziren. Etapa aurreratu batean bateratzea burutzeko tripulatu gabeko Agena erabiltzen zen. Agenak Gemini ontzien aurretik jaurtitzen ziren espaziora. Handik gutxira, orbita lurtarrean, Gemini ontziaren sudurrak Agenaren giltzadura-lepoan finkatzen zen orbitan. Gemini hegaldietan atzerapenak ekiditeko, ontziak mantenu errazekoak ziren eta atxikita zeramaten azpisistemak erraz ordezkatu zitezkeen. Kapsularen atzealdean kokaturiko modulu egokigailu batek (itzuleko sarreran botatzen zena) oxigeno, erregaia eta beste kontsumo artikuluak zeraman.

Gemini misioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izen ofiziala Ontzia Jaurtiketa-data Jaurtiketarako ibilgailua Tripulaketa Helburua (k) Emaitza Bereizgarria
Gemini 1 Gemini 1 1960ko apirilaren 8an Titan II Tripulaziorik gabe Frogarako misioa Arrakastatsua -
Gemini 2 Gemini 2 1965ko urtarrilaren 19an Titan II Tripulaziorik gabe Hegaldi azpiorbitalal itzuleko sarreraren ezkutu termikoa frogatzeko Arrakastasua -
Gemini 3 Gemini 3 1965ko martxoaren 23an Titan II Virgil I. Grissom,
John Young
Gemini programaren lehenengo hegaldi tripulatua Arrakastatsua Gemini3.png
Gemini 4 Gemini 4 1965ko ekainaren 3an Titan II James McDivitt,
Edward White
Estatubatuar baten lehenengo ibilaldi espaziala Arrakastsua Gemini Four patch.jpg
Gemini 5 Gemini 5 1965ko abuztuaren 21ean Titan II Gordon Cooper,
Charles Conrad
Giltzadurarako maniobrak Arrakastatsua Gemini5insignia.png
Gemini 7 Gemini 7 1965ko abenduaren 4an Titan II Frank Borman,
James A. Lovell
Bi ontzi tripulatuen arteko lehenengo gerturatzea Arrakastatsua Gemini VII patch.png
Gemini 6A Gemini 6A 1965ko abenduaren 15ean Titan II Walter Schirra,
Thomas Stafford
Bi ontzi tripulatuen arteko lehenengo gerturatzea Arrakastatsua Gemini 6A patch.png
Gemini 8 Gemini 8 1966ko martxoaren 16an Titan II Neil Armstrong,
David Scott
Giltzadura Agena etaparekin, maniobrak eta ibilaldi espaziala Arrakastatsua Ge08Patch orig.png
Gemini 9A Gemini 9A 1966ko ekainaren 3an Titan II Thomas Stafford,
Eugene Cernan
Giltzadura Agena etaparekin, maniobrak eta ibilaldi espaziala Arrakastatsua Ge09Patch orig.png
Gemini 10 Gemini 10 1966ko uztailaren 18an Titan II John Young,
Michael Collins
Giltzadura Agena etaparekin, maniobrak eta ibilaldi espaziala Arrakastatsua Ge10Patch orig.png
Gemini 11 Gemini 11 1966ko irailaren 12an Titan II Charles Conrad,
Richard Gordon
Giltzadura Agena etaparekin, maniobrak eta ibilaldi espaziala Arrakastatsua Gemini 11 patch.png
Gemini 12 Gemini 12 1966ko abenduaren 11an Titan II James A. Lovell,
Edwin Aldrin
Giltzadura Agena etaparekin, maniobrak eta ibilaldi espaziala Arrakastatsua Gemini 12 insignia.png
Buzz Aldrinen aurpegian Lurra ageri da ontziz kanpoko ibilaldia egiten duen bitartean
Misioetako ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gemini misioak oso garrantzitsuak izan ziren, estatubatuar astronautek espazioan nola jardun jakiteko entrenamendu bikaina izan zirelako. Programa honetan, NASAk bere lehenengo ibilaldi espazialak burutu zituen: lehenengoa Ed Whitek, Gemini IV misioan osotuz. Gemini misioetako amaieran elkartze eta giltzadura lanak ohikoak bihurtu ziren, eta ordurako astronautek espazioan jardun zezaketeela segurtatu zen. Era berean, Gemini programak garrantzia handia izan zuen espazioaren ingurumenari eta Lurraren fotogeografiari buruzko hainbat esperimentu zientifiko egin zirelako. 1966ko azaroaren 11an azkenengo misioa, Gemini XII, jaurti zen eta hilabete bereko 15ean bukatutzat eman zen James Lovell, Jr. eta Edwin. E. Buzz Aldrinek burututako hegaldia.

Apolo programa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apolo programa historiako abenturarik jarraituena

1960ko uztailean NASAk Apolo programaren hasiera igarri zuen, Mercury misioen jarraipen gisa. Proiektuaren xedea Lurraren satelite bakarraren inguruan tripulaturiko hegaldia bidaltzea eta astronauten ilargiratzen jakin baterako toki egokiak aurkitzea zen. Modu honetan, Ilargiara iristeko gizadiaren amets historikoa beteko zen. Baina 1961ean hasierako planak aldatu ziren Kennedyren nahiak betetzeko. Etxezuriko presidenteak gizakia Ilargian pausatu zedin eta bizirik etxera itzultzeko gura zuen hamarkada amaitu baino lehen. 1969ko uztailaren 20an Neil Armstrong eta Edwin Buzz Aldrinek xedea lortu zuen, 17 hilabeteko aurrerapenarekin, Apolo 11 ontziaren gainean Lasaitasunaren itsasoan.

Parkes Behatokitik mundu guztira igorri zuen arrakasta historiko honen seinalea. Hasiera batean, Ilargiaren gaineko ibilaldia Goldstoneko (Kalifornia, Estatu Batuak) segimendu estaziotik emango zen Espazio Sakoneko Sarearen bidez, baina seinalearen hartze kaskarra dela eta Honeysuckle Creek (Canberra, Australia) estaziokoa erabili zen. Halaber, Robledo de Chavelak (Madril, Espainia), Espazio Sakoneko Sarearen kide gisa, bermea eman zuen bidaia osoan zehar.

Apolo proiektua teknologia modernoaren lorpen esanguratsuenetarikoa bilakatu zen. Sei misiok Ilargiaren lurrazalaren gainean pausatzea lortu zuten (Apolo 11,12,14,15,16 eta 17) soilik huts batekin: Apolo 13 zeinek ezin izan zuen xedea lortu Zerbitzuko moduluan oxigeno likido tankeak jasan zuen leherketa dela eta, hala ere tripulazioa salbu itzuli ziren. Satelitean lurreratu zuen misioen aurretik, hegaldirako sistemak frogatu ziren zenbait jaurtiketa automatiokoen bidez (Apolo 2, 3, 4, 5 eta 6) eta ondoren lurtar orbitaren inguruan tripulaturiko beste bi hegaldi bideratu ziren (Apolo 7 eta 9), eta lurreratu gabe Ilargiaren orbitan beste bi (Apolo 8 eta 10). Horrez gain, Ilargian lurreratzeko beste hiru misio antolatuta zeuden (Apolo 18,19 eta 20) baina ez ziren inoiz bideratu NASAn eman zen aurrekontuaren murrizketagatik. Hiru ontzi hauek Skylab espazio estaziorako (SL-2, SL-3 eta SL-4 misioak) tripulatutako hegaldiak jaurtitzeko bidali ziren. Azkenik, 1975an azken Apolo ontzia jaurti zen Apolo-Soyuz misiorako.

Programa honen nobedadea ilargiratze-modulua eta zerbitzu-modulua lotzen zituen giltzadura sistema da: Lunar Orbit Rendezvous edo LOR («Ilargiaren orbitaren topaketa»). John C. Houbolek, NASAko espazio ingeniariak, sortu zuen eta nahiz eta bere erabilerak suposatzen zituen arriskuak oso handiak ziren, LOR-ek NASAk ordura arte zeukan “NOVA” kohete erraldoia bertan behera uztea lortu zuen, horrenbestez diru kopuru handia aurreztuz.

Apolo ontzia deiseinatua izan zen Apolo programaren zati gisa. Kennedy presidentea 60ko hamarkada amaitu baino lehen gizakia Ilargira eramateko eta salbu itzultzeko helburua finkatu zuen Mercury espazio programaren lehenengo hegaldi arrakastatsuaren ostean.

Espazio ontzia xedea lortzeko batera lan egingo zuten zenbait unitatek edo etapaz osatuta zegoen. Ontziaren osagai garrantzitsuenak hauek ziren: estualdietarako ihesaldi sistema (LES), mandu modulua (CM), zerbitzu modulua (SM), Ilargiratze-modulua (LM) eta Ilargiratze-moduluaren egokigailua (SLA). Etapa hauek batera iraun zuten jaurtiketa garraioaren gainean. Jaurtiketa-ibilgailu hauek erabili ziren: Little Joe II, Saturn I, Saturn IB y Saturn V.

Kohete batek ontzia Ilargira jaurtiko zuen, eta behin espazioan, Lurraren grabitatea atzean uzteko bezainbeste abiadura lortuko zuen eta Ilargiaren inguruan orbitatuko zuen. Ontziaren ilargiratze-moduluak Ilargian lurreratuko zuen, bitartean zerbitzu-modulua orbitan egongo zen. Behin Ilargian ibilaldia bukatuta, ilargiratze-modulua ignizioa egin ostean zerbitzu-modulura igoko ziren eta bertan giltzadura-sistemak bi moduluak lotuko zituen. Horrela, astronautak zerbitzu-modulura itzuliko ziren eta ilargiratze-modulua Ilargiaren lurrazalera botako zen bere zeregina bete ostean. Geroago, Lurraren atmosfera zeharkatu baino lehen, zerbitzu-moduluaz desegin eta mandu-moduluaren barruan astronautek gure planetan lurreratuko zuten ozeanoan.

Apolo ontzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Larrialdietako ihesaldi sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema honen xedea aginte-modulua, tripulazioa zeukan ontzia, jaurtitze ibilgailutik ahalik eta urrunago mantentzea zen misioa abortatu behar bazen. Estualdia sute bate eragin zezakeen edota kohetearen eztanda. Ihesaldi sistema honek automatikoki (edota eskuz eraginda) funtzionatuko zuen erregai solidoaren kohetea tiratzeko eta egonkortze-sistema zabaltzeo aginte-modulua kohetetik eta bere zorigaitzako ibilbidetik ahalik eta gehien aldendu zedin. Gero, ihesaldi-sistema zokoratuko zen eta aginte-moduluak lurreratuko zuen bere jausgailu-sistemari esker. Jaurtiketaren plataforman estualdiren bat gertatuko balitz, ihesaldi-sistema aginte-modulua altuera nahiko batera jasoko zuen jausgailuak arazorik gabe zabal zitezen lurrazala ikutu baino lehen.

Hala ere, gerora zenbait izkutatutako dokumentuk baieztatzen zuten eztanda bat gertatzekotan, ihesaldi-sistemak bi segundu behar zituela bere sistema aktibatzeko, aldiz, eztandak arinago erreko zukeen kohete osoa eta ez legoke astronautak salbatzerik.

Zehaztapenak Longitude osoa: 10,2 m Diametroa: 0,66 m Pisu osoa: 4.170 kg bultzakada: 689 kN

Aginte-modulua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Apolo 14 ontziaren aginte-modulua

Aginte- edo komando-modulua Apolo ontziaren kontrolgunea eta tripulazioaren ostatua zen. Modulu honek presurizatutako kabina nagusia, astronauten eserleua, ekipamendu instrumentala eta kontrolekoa, sistema optikoak eta norabidekoak, komunikazio sistemak, ingurumenaren kontrol sistema, bateriak, beroa jasaten zuen ezkutu termikoa, eskuin aldeko eskotila, ilargiratze-moduluarekin komunikatzeko gaineko esotila, bost lehiatila eta jausgailu sistema.

Zerbitzu-modulua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Apolo 13aren matxuratutako zerbitzu-modulua

zerbitzu-modulua Apolo ontzian presurizaturik ez zegoen modulu bakarra zen. Modulu honek erregaia, bateriak, garaitze handiko antenak, erradiadore, ura, oxigenoa, hidrogenoa, erreakzio kontrolaren sistema eta ilargiaren orbitan sartzeko eta orbita bera atzean uzteko propulsio sistema eramaten zituen. Apolo 15, Apolo 16 eta Apolo 17 misioetan Lurraren satelitea ikertzeko zenbait tresna zientifiko zeramatzan barnean. Propultsatzaileak eta motore nagusiak zerbitzu-moduluaren zati handiena okupatzen zuten. Hauek, ilargiaren orbitara sartzeko eta irtetzeko aukera ematen zuten. Era berean, norabidean zehazpenen bat egiteko parada eskeintzen zuen. Zerbitzu- moduluak aginte-moduluarekin bat egiten jarraitzen zuen misio osoan zehar. Horregatik, Aginte- eta zerbitzu-modulua zeritzon zati honi. Hala ere, Lurraren atmosfera zeharkatu baino arinago askatu egiten zen, bere betebeharra agortuta zegoelako fase horretan eta gainera ezkutu termikorik ez zuelako.

Ilargiratze-modulua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Apolo 16 ontziaren LM Ilargian pausatuta

ilargiratze-moduluaren betebeharra gure satelitean ilargiratzea eta ilargiaren orbitara berriro itzultzea zen. Ontzian bi zati nagusi desberdintzen ziren: jeitsiera-modulua eta igoera-modulua. Ontzia hegaldi espazialetarako bideratuta zegoen espreski. Moduluak bizitzeko-sostenguaz lau edo bost egunez hornitzen zituen bi astronautak. Grumman Aircraft Companyk eraiki zuen Apolo ontziaren zati hau. Jeitsiera-moduluak lurreratzeko ekipamendua, radarraren antena, jeitsierarako motorea eta bere eregaia zeraman. Horrez gain, zenbait konpartimentu zituen Apolo programaren esperimentuetarako tresnak (ALSEP ingelesez), aginte-moduluarekin bateratzeko eskotila, PGNCS deituriko kontrol sistemak, radar eta komunikaziorako antenak, suziria eta ilargiaren orbitara itzultzeko eta aginte- eta zerbitzu-moduluarekin bat egiteko maniobrak ondo atera zitezen erregai adina eramaten zituen.

Apoloren esperimentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Apolo 11 misioaren esperimentua

Laser Ranging Retro-Reflector. LR-3 bezala ere izendatua, Apoloren 3 misiotan (Apolo 11, 14 eta 15) instalaturiko esperimentua da; Luretik argi sorta bat erreflexatzeko helburuarekin egina dago, Ilargia momentu konkretu batean non aurkitzen den prezizio handiz jakiteko. Esperimentu hau, orain dela 35 urte baino gehiago jarri zen martxan, eta oraindik funtzionatzen jarraitzen du. Apolo 15eko LR-3a, aurreko beste bi Apoloena baino hiru aldiz handiagoa da, beraz, Apolo 15aren LR-3a izan zen, lehenengo 25 urteetan eginiko neurketen protagonista nagusia. Ordutik honako teknologien hobekuntzak, lehenengo LR-3en erabilera handitzeak eragin du, munduko begiraleku askotatik, adibidez, McDonald Observatory (AEB), eta Côte d'Azur begiralekua (Frantzia).

Hurrengo hauek, esperimentu honen emaitzetako batzuk izan ziren: - Ilargiaren orbita Lurratik aldentzen dabil, 3'8 zentimetroko distantzia urtean, Lurreko mareen ondorioz. - Ilargiak, ziurrenik, nukleo likidoa dauka. - Orain arte LR-3en bidez neurtutako Ilargiaren orbita, Albert Einsteinek bere erlatibitatearen teorian aurresandako limiteen barnean dago.

Lunojod programa sobietarraren rovers automatiko biek ere, Ilargira ispilu antzeko batzuk eraman zituzten. Izan ere, laserren seinaleak jaso egin ziren, Lunojod 1agatik errebotatuak, baina 1971tik aurrera, Lunojod1arekin kontaktua galdu egin zen. 2010eko apirilean, San Diegon kokaturiko Kaliforniako Unibertsitateko begiraleku batek Lunar Reconnaissance Orbiterraren irudiak erabili zituzten, berriz ere aurkitzeko. Urte horretako apirilaren 22an eta hurrengo egunetan, rover-arenganako distantzia neurtu egin zen, metro bateko distantziara helduz. Beraien harridura sortuz, Lunojod 1 eko LR-3 erreflektoreak Ilargian kokaturiko edozein erreflektorek baino argi gehiago erreflexatzen ari dia.

Apolo misioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Misioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Misioak Ibilgailuak Kohete jaurtitzailea Jaurtiketa Iraupena Tripulaketa Mugarria

AS 201
C.S.M.
CSM-009
Saturn IB 1966ko otsailaren 26an 37 min 19,7 s Tripulazio gabekoa Alde bateko arrakasta

AS 203
- Saturn IB Tripulatu gabekoa Arrakasta

AS 202
C.S.M.
CSM-011
Saturn IB Tripulatu gabekoa Arrakasta
Apollo 1 patch.png
Apolo 1
AS-204
C.S.M
CSM-012
Saturn IB Gus Grissom,
Edward White eta
Roger Chaffee
Porrota

Apolo 4
AS-501
C.S.M
CSM-017
Saturn V Tripulatu gabekoa Arrakasta

Apolo 5
AS-501
L.M.
LM-1
Saturn IB Tripulaziorik gabe Arrakasta

Apolo 6
AS-501
C.S.M
CM-020
SM-014
Saturn V Tripulatu gabekoa Arrakasta
AP7lucky7.png
Apolo 7
C.S.M.
CSM-101
Saturn IB 1968ko urriaren 11an 260 h 8 min 58 s Walter Schirra,
Don Eisele eta
Walter Cunningham
Arrakasta. misio tripulatuaren froga; Saturn kohetearen errendimendua eta tripulazioarekiko elkarrekintza frogak; Apolo jantzien estraineko erabilpena; espaziotik zuzeneko lehenengo emanaldiak
Apollo-8-patch.png
Apolo 8
C.S.M.
CSM-103
Saturn V 1968ko abenduaren 21ean 147 h 0 min 42 s Frank Borman,
James Lovell eta
William Anders
Arrakasta. Lurtar grabitateatik ihes egin zuen lehenengo hegaldi tripulatua; Ilargiara lehenengo hegaldi tripulatua; Tripulazioarekin jaurtitutako lehenengo Saturn V kohetea
Apollo-9-patch.png
Apolo 9
C.S.M.
Gum Drop
L.M.
Spider
Saturn V 1969ko martxoaren 3an 241 h 0 min 54 s James McDivitt,
David Scott eta
Russell Schweickart
Arrakasta. Ilargirako konfigurazioan duen lehenengo ibilgailuaren froga (CSM/LM/Saturn V); Tripulaturiko ilargiratze-moduluaren lehenengo frogak Lurraren orbitan; L.M. eta C.S.M. moduluen lehenengo atrakatze aktiboa
Apollo-10-LOGO.png
Apolo 10
C.S.M.
Charlie Brown
L.M.
Snoopy
Saturn V 1969ko maiatzaren 18an 192 h 3 min 23 s Thomas Stafford,
John Young eta
Eugene Cernan
Arrakasta. Aginte- eta ilargiratze-moduluen arteko separaketarako eta bateratzerako entseguak; ilargiratze-moduluak Ilargiaren gainazaleitk 15km-ra jeistea lortzen du; argazkiak ateratzen dira ilargiratzeko eremu egokiak bilatu nahiez
Apollo 11 insignia.png
Apolo 11
C.S.M.
Columbia
L.M.
Eagle
Saturn V 1969ko uztailaren 20an 195 h 18 min 35 s Neil Armstrong,
Edwin E. Aldrin eta
Michael Collins
Arrakasta. Ilargira lehenengo jeitsiera Lasaitasunaren itsasoan; Ilargiaren gainazalean egindako ibilgailuz kanpoko lehenengo ibilaldia; Ilargiako gainazaletik hartutako lehenengo laginak
AP12goodship.png
Apolo 12
C.S.M.
Yankee Clipper
L.M.
Intrepid
Saturn V 1969ko azaroaren 14an 244 h 36 min 25 s Charles Conrad,
Richard Gordon eta
Alan Bean
Arrakasta. Zehaztasun handiko ilargiratzea, Surveyor 3 zundatik gertu, harrien jasoketa eta Lurrera itzulera segurua
Apollo 13-insignia.png
Apolo 13
C.S.M.
Odissey
L.M.
Aquarius
Saturn V 1970ko apirilaren 11an 142 h 54 min 41 s James Lovell,
Fred Haise eta
John Swigert
Aldi bateko arrakasta. Aginte-moduluko oxigeno-tanke batean egondako eztandak hirugarren ilargiratze izango zena bertan behera utzi zuen; ilargiratze-modulua salbamenturako kaspula legez erabili zen.
Apollo 14-insignia.png
Apolo 14
C.S.M.
Kitty Hawk
L.M.
Antares
Saturn V 1971ko urtarrilaren 31n 216 h 1 min 59 s Alan B. Shephard,
Stuart A. Roosa eta
Edgar Mitchell
Arrakasta. Eremu menditsu batean Fra Mauron egindako estrainako ilargiratzea; Ilargiaren lurrazalean ontziz kanpoko ibilaldi garrantzitsuak
Apollo 15-insignia.png
Apolo 15
C.S.M.
Endeavour
L.M.
Falcon
Saturn V 1971ko uztailaren 26an 295 h 11 min 53 s David Scott,
James Irwin eta
Alfred Worden
Arrakasta. Lunar Roving Vehicle ibilgailua lehenengo aldiz erabiltzen da; Ilargiaren orbitan lehenengo azpisatelitea kokatzen da.
Apollo-16-LOGO.png
Apolo 16
C.S.M.
Casper
L.M.
Orion
Saturn V 1972ko apirilaren 16an 265 h 51 min 5 s John Young,
Thomas Mattingly eta
Charles Duke
Ilargi-roverrak]Cayley formazioa eta mendien ikerketa egin; Ilargia ikerketa astronomiko egoitza legez estrainakoz erabilia.
Apollo 17-insignia.png
Apolo 17
C.S.M.
America
L.M.
Challenger
Saturn V 1972ko abenduaren 7an 301 h 51 min 59 s Eugene Cernan,
Ronald Evans eta
Harrison Schmitt
Arrakasta. Egonaldi marka haustu zen, bai Ilargiaren orbitan, bai ontziz kanpoko ibilaldietan, bai roverren erabilpenean, bai ibilitako distantzian, baita ilargi-harrien bilketan ere; estrainekoz zientzialari bat Ilargian

Apolo-SL 2
Saturn IB 1973ko maiatzaren 25ean Charles Conrad Jr.,
Paul J. Weitz eta
Joseph P. Kervin
Arrakasta. SL-2 misioa. Egoitza-espazial baten lehenengo jaurtiketa: Skylab. 1073ko maiatzaren 14an, SL-1 misioa egoitza bera orbitan jartzeari deitu zitzaion.

Apolo-SL 3
Saturn IB 1973ko uztailaren 28an Alan Bean,
Jack R. Lousma eta
Owen K. Garriott
Arrakasta. Skylab egoitza-espazialera joandako bigarren tripulaketa

Apolo-SL 4
Saturn IB 1973ko azaroaren 16an Gerald P. Carr,
William R. Pogue eta Edward G. Gibson
Arrakasta. Skylab egoitza-espzialera joandako hirugarren tripulaketa
ASTPpatch.png
Apolo-Soyuz
ASTP Apollo
Saturn IB 1975ko uztailaren 15ean Thomas Sttaford,
Vance Brand eta
Deke Slayton
Arrakasta. Maniobra politiko honekin bi blokeen ontziak bat egin zuten eta Apollo programa amaitutzat eman zuten estatubatuarrek
AS-201[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1966ko otsailaren 26an, tripulatu gabeko lehenengo hegaldi froga bideratu zen, Apolo misioen zerbitzu- eta aginte-moduluak sortzeko bideratua. Hegaldi azpiorbital honek arrakasta lortu zuen bi moduluen propultsio eta errakzio sistemen bermea frogatu baitzuen. Horrez gain, aginte-moduluak atxikita zeraman babes termikoa orbita lurtarraren berresartzea jasateko gai zen.

AS-203[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriz (AS-203 deitua, Apolo programaren bigarren hegaldia izan zen. 1966ko uztailaren 5ean, tripulazio barik jaurti zen Saturn IB bektore baten bidez. Helgadi azpiorbitala izan zen eta bere helburua grabitate gabe hidrogeno gordetegi erraldoien jarrera ikertzea zen helburua. Froga hauei esker, kohetea prest egongo zen Apolo programan zehar astronautak bultzatzeko Lurraren orbitatik Ilargira.

AS-202[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegaldi azpiorbital baten bigarren froga izan zen. 1966ko abuztuaren 25ean Apolo aginte- eta zerbitzu-moduluak jaurti ziren Saturn IB kohetearen bidez. Nabigazio eta gidapen sistema eta erregai pila eraman zituen lehenengo Espazio-ontzia izan zen. Hegaldi honen arrakastak Apolo programaren Block I ontziak eta Saturn IB koheteak gizakia orbitan jartzeko prest zeudela erakutsi zuen.

Apolo 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Edward Whitek, Virgil Grissomek eta Roger Chaffeek misioan bizia galdu zuten

Jatorriz Apolo/Saturn-204 (AS-204) deitua, ontzi hau Apolo programaren tripulaturiko lehenengo misioa izango zen eta 1967ko otsailaren 21ean espaziora jaurtiketa aurreikusi zen. Hala ere, 1967ko urtarrilaren 27an, hegaldiaren aurreko froga batean sute batek tripulazioko hiru astronautak hil zituen. Apolo 1 ontziaren tripulazioak buruan Virgil Grissom komandantea eramango zuen eta baita Edward White eta Roger Chaffee pilotuak ere. Haien ohorean, NASAk Apolo 1 izena eman zion misioari. Hegaldiaren aurreko frogak oxigeno puruaz osaturiko atmosfera presurizatua sortzeko bideratuta zeuden. Baina zirkuitulabur batek txarto isolatutako kable batean, azkar hedatu zen sutea eragin zuen. Sute honek, eztanda baten legez, misioko hiiru astronautak hil zituen itota 17 segundutan. Izan ere, ihesaldirako sistema baten gabeziak hondamena areagotu zuen. Osteko ikerketek segurtasun akats larriak aurkitu zituzten, kapsula desmuntatzean hondatutako erremintak aurkitu ziren besteak beste. Zoritxar honen ostean, NASAk aginte-modulua erabat berdiseinatu behar izan zuen bere erabilpena berma zedin tripulatutako misioetan. Xede honetarako, NASAk Snoopy saria martxan jarri zuen, bere langile eta ingenierien artean segurtasun sistemarik onena saritzeko.

Apolo 4[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apolo programak tripulaziorik gabe egindako laugarren espazio bidaia da. 1967ko azaroaren 9an irten zen, Saturn V jaurtitzailea erabilita. Espazio ontzia Lurretik 18.340km-tara jartzeko asmoa zuen. Horretarako, mando moduluaren motorra aktibatu zen, kapsulak, bueltatzeko unean, 40.000 km/h-ko abiadura hartu zedin (abiadura hura da atmosferan sartzeko eta sistema termikoak frogatzeko izan behar duena). Misioa arrakasta teknikoa izan zen.

Apolo 4 misioa lehen bidai tripulatua izango zela pentsatu zen eta bere jaurtiketa 1967ko otsailaren 21ean finkatuta zegoen. 1967ko urtarrilaren 27an, Saturn IB baten egindako proba tripulatuak egiten ari zirenean, sua piztu zen kapsulan eta bertan zeuden hiru tripulanteak, hots, Virgil Grissom, Edward White eta Roger Chaffee hil egin ziren.

1967ko udaberrian, NASAk, Apolo 4 misioa Apolo 1 izena hartuko zuela esan zuen. Halaber, Apolo 2 eta Apolo 3 izenak ez zirela erabiliko esan zen. Ondorioz, 1967ko azaroan jaurtitako espazio ontzia Apolo 4 izena hartuko zuen, eta, hortaz, hurrengoa, SA-204 misioa, Apolo 5 bezala ezagutuko zen.

Apolo 5[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tripulazio gabeko espazio bidaia izan zen, 1968ko urtarrilaren 22an egindakoa. Saturn IB jaurtitzailea erabili zen espazio ontzia bultzatzeko. Apolo 4 misioaren antza, ontzi hau Lurretik 18.340km-tara jarriko zen, orbitan ingrabitate eran egon ostean. Aurreko misioaren ezaugarri berak izan zituen eta bere misioa perfekzio teknikoa bilatzea zen. Beraz, beste misioa ez tripulatuak bezala, froga ontzi lez izendatu daiteke.

Apolo 6[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SA-502a, hau da, Apolo 6 misioa, 1968ko apirilaren 4ean jartitako ontzia izan zen. Apolo programaren seigarren espazio ontzia izan zen, eta, horrez gain, Saturn V-aren bigarren espazio bidaia izan zen. Bidai hau tripulaziorik gabekoa izan zen, eta, sistema elektronikoa pizteko unean izandako zailtasunak direla eta, ezin izan zen Ilargitik buelta egin, baina ontziak espazioko egoerei aurre egiteko zuen gaitasuna frogatu egin zen. Hortaz, misioa arrakastatsua izan zen.

Apolo 7[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1968ko urriaren 11an, Apolo 7aren S-IVB kohetearen fasea orbita lurtarrean

Ameriketako Estatu Batuen Apolo programa zazpigarren hegaldia izan zen, ofizialki AS-205 deitua. 1968ko urriaren 11an jaurti zen Saturn I-B bektorearen bidez Walter Schirra (komandantea), Donn Eisele eta Walter Cunningham barnean zeraman ontzia. Ontzi bera aparkatzeko orbitan (230-285km-ko altueran) jarri zen eta Lurraren inguruan osatutako 163 orbitetan frogatu zen aginte- eta zerbitzu-moduluen funtzionamendua baita komunikazio-sistemak ere.

Era berean, Saturn kohetearen hirugarren fasearekin espazio ahokatzea probatu zen, 15 metroko distantziara hurbildu zelarik, era honetan ilargiratze-moduluarekin lotura simulatuz. Hegaldian zehar motore nagusia zortzi alditan piztu zen ibilbidean zuzenketak egiteko. Halaber, estreinakoz igorri zen maniobra bilakatu zen honako hau, Lurran milioika pertsona ikusi zutelarik.

10 egunen buruan, 1968ko urriaren 22an, iragarritako lekutik 13 km-ra itsasoratu zen ontzia. USS Essex itsasontziak jaso zituen. Hegaldiak 260 ordu, 8 minutu eta 58 segundo iraun zuen.

Bitxikeriak: Antza denez, hegaldian zehar astronautek hotzeria garatu zuten eta mukiak zeriotela egon ziren etengabe. Horrez gain, kosmonauten umore-zentzu kaskarrak Lurreko kontrol teknikoekin eztabaidan eta borrokan egotea eragin zuen. Harrezkero, esan ohi da NASAk balizko hurrengo misioetatik banatu zituela.

Apolo 8[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Apolo 8aren ontziak Ilagiaren orbitatik Lurra jalgitzen jaso zuen argazkia

Misio hau Lurraren grabitazio-eremutik ihes egiteko abiadura adina lortu zuen tripulaturiko lehenengo hegaldia izan zen. Horrez gain, beste gorpu zerutar bateko grabitazio-eremuan sartu zen eta horretatik ihes egin zuen eta Lurrara beste gorpu zerutar bateko grabitazio-eremutik bizirik iritsi zen lehenengo hegaldi tripulatua bilakatu zen Apolo 8. Frank Borman komandantea, Jim Lovell aginte-moduluaren pilotuak eta Bill Anders ilargiratze-moduluaren gidaria osatzen zuten misioa. Haiek izan ziren Ilargiaren alde ezezaguna euren begiekin ikusi zuten lehenengo gizakiak. Saturn V koheteak jaurtitzen zuen lehenengo hegaldi tripulatua izan zen eta Apolo programaren tripulaturiko bigarren misioa.

Berez froga lurtar orbita baxuan ilargiratze-modulua frogatzean zetzan baina misioaren helburua aldatu egin zen anbizio handiko beste baten ordez: 1968ko abuztuan Ilargiaren inguruan orbitatzea. Aldaketa hau egokitutako ilargiratze-moduluaren jasotzea atzeratu zenean burutu zen. Misioaren eskema berriak eta langileen prozedimendu eta eskaera berriak ezohikoa zen entrenamendurako eta prestakuntzarako epe laburra ahalbideratu zuen. Honek talentu, denbora eta disziplina gehiago eskatzen zuen tripulazioarengandik.

1968ko abenduaren 21ean jazotako jaurtiketaren ostean, tripulazioak hiru egun behar izan zituen Ilargira iristeko. Hogei ordutan zehar satelitea hamar alditan orbitatu zuten ,eta bitartean, tripulazioak Gabon-gauean telebista emanaldia egin zuen Genesisaren lehenengo hamar bertsoak irakurriz. Tripulazioak irakurmenaren denbora antolatu zuen Lurra espazioaren handitasunean flotatzen ageri zen bistarekin bat egiteko. Momentu hartan, inoiz igorritako programarik ikusiena bilakatu zen. Apolo 8 misioaren arrakastak bidea lautu zuen Apolo 11 misioak John F. Kennedyk markatutako helburua bete zezan.

Apolo 9[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Progamaren bederatzigarren hegaldia izan zen, 1969ko martxoaren 3an jaurtia. Ilargiratze-moduluaren egiaztapena burutzeko arduraduna izan zen. Apolo programaren tripulaturiko hirugarren misioa bilakatu zen. Taldea James McDivittek komandantea, David Scottek eta Russell Schweickartek osatzen zuten, zeinek astronautak Ilargiaren lurrazalean pausatu behar zituen bidaia-lekua erabili zuten.

Schweickartek espaziora irten zuen 37 minutuko egonaldia betez. Bertan Ilargirako jaitsieran erabili behar izango zen espazio jantzia probatu zuen, garaiko 100.000 dolar balio zuena.

150ºc-130 Â°C arteko tenperaturak jasateko gai ziren ekipamendu autonomo hauek 100.000 km/h abiaduran jaisten zuten mikrometeoritoen talka jasan behar zuten. Halaber, komunikazioak eta hiru ordurako bizi-sostengua (oxigenoa) bermatu behar zituen. Bestalde, Spider ilargiratze-moduluarekin muntaia perfektua lortu zen, Gumdrop aginte-moduluatik urruntzen zelarik 160km-ko distantziara.

Azkenik, 1969ko martxoaren 13an itsasoratu zuen Lurraren inguruan 151 orbita osatu ostean eta 241 orduko hegaldia betez.

Apolo 10[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Apolo 10aren Snoopy ilargiratze-modulua Charlie Brown aginte-moduluarekin bateratzea (rendezvous) egiten

Ofizialki AS-505 deitzen zen misioa Apolo programaren hamargarren hegaldia izan zen. 1969ko maiatzaren 18an jaurti zen Thomas P. Stafford komandantea, John Young eta Eugene Cernan buruan. Misio hau aurreko bien konbinaketa izan zen. Izan ere, estrainekoz ilargiratze-modulua Ilargiaren orbitan jarri zen eta bertan beharreko maniobrak burutu ziren. Stafford eta Cernan Snoopy ilargiratze-moduluan kokatu ziren Ilargiatik gertuko orbitan, aginte- eta zerbitzu-modulua utziz. Bertan ilargiar orbita eliptioan kokatzea lortu zuten, euren perilunioa lurrazaletik 10km-ra gelditu zelarik. Ilargiratze-moduluarekin satelitearen inguruan bigarren eta azken orbita egiten zebiltzala ontziaren kontrola galdu zuten astronautek, zorionez handi gutxira Cernan pilotuak kontrola berreskuratu zuen. Maniobra hau amaitu ostean, astronautek ilargiratze-modulua bertan behera utzi zuten eta ontzia eguzkiaren ingurura jaurti zen. Tripulazioak Charlie Brown aginte-moduluan ontziratu ostean, Lurrara abiatu zen. Misio hau gure satelitean jaitsiera egiteko azken entsegua izan zen. Gainera, ilargiratze-eremuen argazki ugari atera zituzten satelitearen inguruan bete zituzten 31 orbiten zehar. 1969ko maiatzaren 26an, 192 ordu, 3 minutu eta 23 segunduko hegaldia betez itsasoratu zuen ontziak.

Apolo 11[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Buzz Aldrinek AEBtako banderari oles egiten dio Ilargian

1969ko uztailaren 16an Estatu Batuak espaziora bidali zuen misioari deritzo. Ilargiaren lurrazala ukitu zuen lehenengo hegaldi tripulatua izan zen. Apolo 11 LC 39A plataformatik jaurti zen Saturn V kohete baten bidez goizeko 10:32etan NASAko gunetik Kennedy lurmuturrean (Cañaveral jatorriz), Floridan. Misioa ofizialki AS-506 legez ezagutu zen.

Apolo 11 misioaren tripulazioa Neil A. Armstrongek (38 urte), ilargiratze-moduluaren pilotua Buzz Aldrinek (39 urte) eta aginte-moduluaren Michael Collins pilotuak (39 urte) osatzen zuten. Ontzien izendapena komandantearen esku egon zen, Armstrongen esku alegia. Berak Eagle izendatu zuen ilargiratze-modulua eta Columbia deitu zion aginte-moduluari.

1969ko uztailaren 21ean 2:56ak zirela (nazioarteko orduan UTC) Mare Tranquillitatisen hegoaldean Neil Armstrong komandantea gure satelitearen lurrazala zapaldu zuen lehenengo gizakia bilakatu zen. Ilargiratzetik sei ordu eta erdira gizakiak lehenengo urratsa eman zuen satelitean. Lorpen historiko hau planeta osoan zehar bizi izan zen Parkes Behalekuko instalazioetatik. Hasiera batean, ilargiar ibilbidea Goldstonetik (California, Estatu Batuak) zetorren seinaletik igorriko zen sakoneko zuntz bidez.

Apolo programak 24.000 milioi dolarreko inbertsioa suposatu zuen. 400.000 langile baino gehiagok jarndu zuten bere garapenean. Koheteak, ontziak eta ilargiratze-moduluak 5.600.000 piezaz osaturik zeuden, nahiz eta denek artez lan egingo balute, 5.600 matxura inguru sor zatekeen. Gaur egungo edozein sakeleko Armstrong, Aldrin eta Collinsen ontzi barnean zeramatzaten ordenagailua baino memoria gehiago dauka.

Apolo 12[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NASAren Apolo programa osatzen zuen seigarren misio tripulatua izan zen Apolo 12a, eta, zehazki, ilargiratu zen bigarrena. Apolo 11 jarti eta hilabete gutxi batzuk igaro ostean, Apolo 12a Oceanus Procellarum izeneko eskualdean ilargiratu zen, 1967ko apiriletik Ilargian zegoen Surveyor 3 estatubatuar zundatik hurbil. Astronautek zunda horren atal batzuk ekarri zituzten Lurrera, horien artea, espazio zundaren argazki kamera.

Hurrengo kideek osatzen zuten Apolo 12ko tripulazioa: Charles Conrad komandantea (Gemini 5, Gemini 11, Apolo 12 eta Skylab 2 misioetan bidaiatu zuena, Richard Gordon pilotua, Gemini 11 eta Apolo 12 misioetan bidaiatu zuena eta Alan Bean, Ilargi-moduluko pilotua, Apolo 12 eta Skylab 3 misioetan parte hartu zuena. Bitxikeri moduan, esan beharra dago bi tximistek Apolo 12an jo zutela aireratzean zehar. Halaber, ezaguna da Charles Conradek izan zuen inpresioa Ilargitian oina jartzean, hurrengo esaldia esan baitzuen: "Whoopie! Man, that may have been a small one for Neil, but that's a long one for me." 2009. urtean, Lunar Reconnaissance Orbiter espazio zundak Apolo 12aren ilargiratze gunearen argazkiak egin zituen.

Apolo 13[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Apolo 13 zerbitzu-moduluaren matxurak astronauten bizitzak arriskuan jarri zituen

Apolo 13 AEBko Apolo Programak bideratutako zazpigarren misioa izan zen, eta hirugarrena, ilargeratzeko asmotan. Ontzia 1970eko apirilaren 11n bidali zen, eta ilaragiratzea geldiarazi egin zen, oxigeno tanke batek esplosio egin baitzuen. Nahiz eta zenbait arazo eduki, energia mugatua, ur edankorraren falta, beroa galtzea kabinan, tripulazioa bizirik bueltatu zen Lurrara apirilaren 17an. Bidaia James A. Lovell-ek, John L. "Jack" Swigert-ek, komando moduluko pilotuak eta Fred W. Haise-k, ilargi moduluko pilotuak tripulatu zuten. Swigert-ek Ken Mattingly jatorrizko pilotuaren ordez bidaiatu zuen, Mattingly-k rubeola hartuta Lurran geratu baitzen. Jatorriz, tripulazioa L. Gordon Cooper-ek, Donn F. Eisele-k eta Edgar Mitchellek osatuko zuten, baina astronauta horiek NASArekin zuten arazoak ikusita, tripulazioa aldatu zen. Mattingly-k ez zuen rubeolaren sintomarik izan eta Apolo 16an bidaiatu zuen John Youngekin batera, ilargiratuko zen bosgarren misioan, alegia. Apolo 13aren misioak 80km diametro zuen Fra Mauro kraterra ikertzeko zeregina zuen. Zonalde hori "ejecta" izango zuela pentsatzen zen, Mare Imbrium-ak sortutako impaktua zela eta. Apolo 13aren porrota izan zela eta, Apolo 14ak misio bera izango zuen.

Hauek dira ontziak izan zituen istripuak: Bigarren etapako hegaldian zehar, motore zentrala aurreikusita zegoena baina 2 minutu lehenago itzali zen. Beraz, beste propultsoreak debora gehiago eman zuten piztuta motore zentralaren arazoa konpontzeko. Arazorik larriena oxigeno tankearen leherketa izan zen. Ontzia Lurretik 200.000 milletara (321.868,8 km-tara) zegoenean, Misio Kontrolak astronautei hidrogeno eta oxigeno haizagailuak pizteko agindua eman zien. 93 segundu pasata, astronautek leherketa handia entzun zuten, elektrizitatearen fluktuazioekin batera. Hasiera batean, meteorito baten talka izan ahal zela pentsatu zuten. Benetan gertatzen ari zena 2º oxigeno tankea, zerbitzu moduluan kokaturikoa, eztanda egin zuela zen. Haizagailuetara zihoazen kable batzuen egoera txarrak horien zirkuitulaburra eragin zuen. Eztanda sortutako sua presioa handitu zuen eta oxigenoa badia kombustible zelulez bete zuen.

Kontrol egoitzak Apolo 13aren itsasoratzea ospatzen du, azkenean salbu etxean

Konpartimentu barruko presioak 4. sektorea estaltzen zuen aluminiozko panelaren azkoinak kanporatu zituen. Eztanda egin zuenean, 1,8 segunduz komunikazio eta telemetria sistemak galdu egin ziren baina komunikazioa berrezkuratzea lortu zen, banda zabaletik banda estura igarota. Talkak lehenengo oxigeno tankearen balbulak ihesaldi bat izatea eragin zuen, eta, fuga hori zela eta, tankearen oxigenoak espaziora ihes egin zuen hurrengo 130 minututan zehar. Ondorioz, tankea hustu egin zen eta zerbitzu moduluaren oxigeno suministroa agortu egin zen.

Erregaidun zeldak hidrogenoa eta oxigenoa konbinatzen zutenez, bigarren erregaidun zelda behin betiko itzali egin zen eta komandu-modulua energia murriztuarekin utzi zuen. Beraz, tripulazioa aginte-modulua uztera behartuta egon zen, eta, ondorioz, bidaia ilargi-moduluan jarraitu zuten, salbamendu-txalupa bezala erabili zutena. Ideia hura entrenamenduetan planteatu zen, baina ez zen egingarria haien begietan. Ilargi-moduluaren baliabideak hiru astronauten bizitzak salbatu zituen.

Apolo 14[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apolo prgramaren hamalaugarren bidaia AS-509 moduan deitzen da teknikoki. 1971ko urtarrilaren 31n Ilargira jaurti zen Saturn V kohete bat erabiliz. Fra Mauro izeneko aldean ilargiratu zen, 3,7ºH 17,5M koordenatuetan. Tripulazioa honakoek osatzen zuten: Alan Shepard, Edgar Mitchell eta Stuart A. Roosa, azken hay zerbitzu eta mandu moduluan (CSM, "Kitti Hawk deitua) zegoelarik. Ilargian egin zituzten espazio ibilaldietan, Shepard eta Mitchell ALSEP izeneko estazio zientifikoa instalatu zuten eta Ilargiko 43kg harri eta hauts bildu zuten, MET auto manuala erabilita. Gainera, Ilargiaren barruko aldeko elementuak aztertzeko, Saturn suziriaren hirugarren fasea Ilargiarekin talka egin zuten eta 13 leherkari jarri ziren , aurreko Apolo misioetan ipinitako sondek eta sismometroek datu interesgarriak hartuko zituztelakoan. Ekintza horrekin, Ilargia konposatzen duten elementuak sakonean aztertu zire, eta, baita ere, lehen existitzen ez ziren konposatuak lortu ziren. Bitxitasun moduan, bertan utzi zuten pakete txiki bat, Biblia microfilm eran barruan zuena. Halaber, ezaguna da Alan Shepardek egin zuena: golf makila batekin pilota bat jaurti. Ildo beretik, Stuart A. Roosa-k, bere ekipaje pertsonalean 450 hazi eraman zituen, Ilargitik bueltatzean horien hazkundea zein modukoa izango zen ikusteko. Hazi horietatik hasi ziren zuhaitzak Moon Trees izenarekin ezagunak izan dira. Misioa 1971ko otsailaren 9an amaitu zen, ontziak 34 ilargi orbita baino gehiago egin ostean.

Apolo 15[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Apolo 15 misioak estrainakoz Ilargian rover ibilgailua erabili zuen

Apolo programaren hamabosgarren deialdiak (AS-510 ofizialki deitua), 1971ko uztailaren 26an jaurti zen Saturn V kohete baten bidez Ilargira bidean. J motako lehenengo misioa bilakatu zen 14 egungo bidaiak egiteko prest zegoen ontzia baitzen. Ilargiaren inguruko hamabigarren orbitan, jaitsiera-moduluak ilargiratzea lortu zuen 26,08º N 3'66º E koordenatuetan, Hadley-Apeninoetako lurraldeko puntu teorikotik ehun bat metrora, Mare Imbriumean. David Scott komandanteak eta James Irwinek lortu zuten satelitearen lurraldea pausatzea saiakera honetan. Ilargiratu ostean, David Scottek lurrazalaren azterketa egin zuen ilargiratze-moduluaren goiko eskotila 33 minututan zehar. Falcon modulutik jeitsi ostean, David Scott eta Irwin astronautek estrainekoz LRVa (Ilargiko Ibilgailu Esploratzailea edo Lunar Roving Vehicle) erabili zuen. Boeing konpainiak eta General Motorsen Delco Electronics enpresak fabrikatu zuten Ilargiaren gainazalean zehar 27,9 km ibii zituen ibilgailua

Satelitean 77 ordu eta 55 minutuko egonaldian, astronautek 18 ordu eta 35 minutu aprobetxatu zituzten hiru ibilaldi egiteko, EVA (Extra Vehicular Activity) zeritzona:

  • Lehenengo irteerak (EVA-1) 6 ordu eta 32 minutuko ibilaldia bete zuen Hadley arrailaren ertzean roverrak. Bertan, estazio zientifikoa kokatu zuen, ALSEP deritzona. Halaber, gainazala ikertu zen tenperatura, bero-fluxua eta eroankoratsun termikoa erregistratzeko.
  • Bigarren iblidaldiak (EVA-2) 7 ordu eta 13 minutuko iraupena eduki zuen. Ibiltze honetan, Apenino mendikatearen aurrean gainazala ikertu zen eta era askotariko 46 kilogramo harri bildu ziren.
  • Hirugarren paseoak (EVA-3) 4 ordu eta 50 minutu iraun zuen eta ALSEP estazioarekin esperimentuak egiteko balio izan zuen. Ibilialdia amaitzeko Hadley arraila ikertzen jarraitu zuten astronautek.

Ilargiaren gainazalatik alde egin baino lehenago, ilargiar harrien lagin gehiago bildu zituzten 88 kg-ko bilduma osotuz. Horrez gain, tresneri geofisikoari bigarria kendu zitzaion, guztiz 549 kg material satelitearen lurzoruan utziz. Bertan kokatu ziren tresnen artean, entseguetan edo espazio hegaldietan hildako 14 estatubatuar eta sobietar kosmonauten izenak grabaturik zituen plaka esanguratsua da. Aireratzea estrainekoz igorri zen telebistatik roverrean (LRV) kokatutako kameratik.

David Scott eta Irwinek ilargiaren gainazala ikertzen zuten bitartean, Alfred Wordenek Endeavour ezizena zuen aginte-moduluan (CM) esperimentu eta argazki gehiago atera zituen izpi X eta gamma kamerekin. Halaber, orbitan jarri zuen azpisatelite bat argazkiak ateratzeko, eta itzuleran espaziora irten zen (Lurratik 315.423 km-ra) EVA bat filmatu zuen 38 minutuko argazki-pelikula biltzeko. 1971ko abuztuaren 7an misioa amaitu zen astronautak barnean zeramatzan espazio ontziak itsasoratu Ozeano Barean itsasoratu zuenean. Okinawa helikoptero-ontziak batu zituen, Ilargiaren inguruan 74 orbita eta 295 ordu, 11 minutu eta 53 segunduko iraupenako bidaia osatu zuten astronautei.

Apolo 16[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Apolo programaren misiorik emankorrenak ALSEP esperimentu multzoa kokatu zuen Ilargiaren gainazalean

Apolo programaren hamaseigarren bidaiak AS-511 izen teknikoa hartu zuen. Ilargirako bidea hartu zuen bosgarren misio tripulatua 1972ko apirilaren 16an jaurti zen, Saturn V jaurtitzailea erabilita. Ilargiko 8,6ºH 15,5ºE koordenatuetan kokatu zen. Tripulazioa John Young komandanteak, Mattingly-k eta Charles Dukek osatzen zuten. Ilargiratze moduluak "Orión" izena hartu zuen. Cayley izeneko lautadetan egon ziren, Apolo 11ren Lasaitasunaren Itsasoaren 240 kilometro hegomendebaldera. Ilargian eman zuten denboran hiru esplorazio periodo egin zituzten: 7 ordu eta 11 minututako EVA-1, 7 ordu eta 23 mnututako EVA-2 eta bost ordu eta 40 minututako EVA-3a. Hiru esplorazio horietan rover-arekin Ilargiko materialaren muestrak hartu ziren, guztira 98kg hartuta. Bestalde, ALSEP izeneko estazio zientifikoa eraiki zuten eta mota askotatako argazki kamerak erabilita - ultrabioleta kamerak, kamera panoramikoak, kartografia kamerak - 14.000 argazki inguru atera ziren. John Youngek nahigabe apurtu zuen kable baten ondorioz, ezin izan zen Ilargiaren tenperatura eta fluxu termikoa neurtuko zuen esperimentua egin. Halaber, froga sismikoak egiteko morteroak 19 aldiz tirokatu zuen baina LEM izeneko igotze moduluak ezin izan zuen Ilargian inpakturik egin. Astronautak Ilargian ziharduten bitartean, Thomas K. Mattingly-k "Casper" izeneko modulu mandua gidatu zuen. Horrez gain, Mattingly-k kamera kartografikoekin argazkiak ateratzeaz arduratu zen. Apolo 16 misioa 3 egun, 9 ordu eta 39 mnutu eman zituen espazioan, eta, Lurrera bueltatu baino lehen, subsatelite txiki bat jarri zuten orbitan argazkiak atera zezan. Subsatelite hura Mattingly-k jaso zuen ordu bat eta 24 minutu iraun zuen espazio irteera batean. Espazio-ontzia Ozeano Barean itsasoratu zen 1972ko apirilaren 27an. Bidaiak 265 ordu, 51 minutu eta 5 segundu iraun zuen, orbitari 64 buelta eman ondoren eta "Ticonderoga" hegazki-ontziak jaso zuela.

Apolo 17[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Azken misio honek bakeko mezua zeraman xafla jarri zuen Apolo programaren oroigarri gisa

1972ko abenduaren 7an, Apolo 17 misioaren ontzia jaurti zen, Kennedy lurmuturreko 39A plataformatik, Saturn V kohete baten bidez, Floridan (EEBB). Misioa ofizialki AS-512 zeritzon eta Ilargira azken astronautak bidaltzearen arduraduna izan zen. Ilargiratzea helburu zuen seigarren eta azken misioa izan zen, istripurik gabe burutu zen hasierako Lurra uztean izan ezik: 2 ordu eta 40 minutuko atzerapena egon zen hirugarren faseko presurizazio kontrolean egondako akats batean ondorioz, atzerako kontaketa T-30 segunduetan zegoenean. Gauez aireratu zen Estatu Batuen lehenengo hegaldi tripulatua izan zen. Apolo 17 misioaren tripulazioa, Gemini 9 eta Apolo 10 misioetako Eugene Cernan komandante eta beteranoak, ilargiratze-moduluaren arduraduna zen Harrison Schmitt Jack geologoak eta Ronald E. Evans aginte-moduluaren pilotuak osatzen zuten.

Ontzien izendapena komandantearen esku zegoen eta Eugene Cernan Challenger deitu zion ilargiratze-moduluari eta America aginte-moduluari. Eugene Cernan komandantea Ilargiaren gainazala zapaldu zuen azken gizakia izan zen. Taurus mendikatean, Littrow kraterraren ondoan, Mare Tranquilitatis eta Mare Serenitatis arteko mugan egin zen azkenengo ibilidaldia. Challenger jaiste-moduluak 21,2ºN 30,6º E gunean ilargiratu zen, Eugene Cernan eta Harrison Schmitt astronautak zeramatzala. Azken horrek ilargiaren aurpegi ezkutuan ilargiratzea proposatu zuen, Tsiolkovski kraterrean, baina NASAk ideia errefusatu zuen arriskutsua zelako.

Ilargiako gainazalean hiru EVA egin zituzten oinez eta bat ilargi-roverrean (LRV). Paseo bakoitzak 7 ordu iraun zuen eta guztira 35 km bete ziren. Guztira 110 kg ilargi-harri bildu ziren eta ALSEP bat kokaturik utzi zuten hurrengo tresna hauekin: Lurrak eta eguzkiak gure satelitearengan zer nolako eragina duten kalkulatzeko gainazalerako grabimetroa, masa neurgailua, meteoritoen erorialdiaren maiztasuna eta abiadura, eta jaurtitutako materialaren higadura ikertzeko aparatua, ilargiaren profil sismikoa aztertzeko zenbait lehertze, eta azkenik, largiaren konposizio atmosferikoa kalkulatzeko gainazaletik hurbileko neurgailua.

ALSEP honez gain, ilargiaren zoruaren barnean ur geruzak aurkitzeko tresna kokatu zen. Era berean, LRV ibilgailuaren barnean grabimetro mugikorra jarri zen eta izpi kosmikoek islatzen dituzten neutroien erorialdiaren erritmoa nuertzen duen tresna. S.I.M.-ek (Sientific Instrument Module edo Tresna Zientifikoetarako Modulua) 1300 metrora itsaso eta arrailen azpian dauden egiturak eta ilargi-harrien izaera ezagutarazten duen maiztasun txikiko radarra daraman ilargi-zunda eraman zuen. Halaber, gasen presentzia eta euren banaketa zehazteko izpi ultramoreko espektometroa kokatu zen Ilargiatik hurbil. Azkenik, Ilargiaren mapa termikoaz hornitzen zuen izpi infragorrien radiometroa jarri zuten astronautek.

Ronald Evansek America aginte-moduluaren barnean 147 ordu eta 48 minutu igaro zituen Ilargiaren orbitan bere kideak igoera-moduluan itzuli ziren arte. Misio honek zenbait marka hautsi zituen: Ilargian burututako egonaldirik luzeena, ia 75 ordukoa; etenik gabeko ibilaldirik luzeena satelitearen lurrazalean, 7 ordu eta 37 minutu eta ikerketa denboraldirik, oparoena 22 ordu eta 5 minutu. 1972ko abenduaren 19an, astronautek Ozeano Barean itsasoratu zuten 301 ordu, 51 minutu ta 59 segunduko bidaia betez. Kasualitatez, itzulerak Wright anaien lehenengo hegaldiaren 69. urteurrenarekin bat egin zuen.

Hegaldi honekin Apolo proiektua bukatutzat eman zen. Programak 12 gizaki Ilargiaren lurrazalean pausatzea lortu zuen eta guztira 27 pertsonak satelitea orbitatzea lortu zuten. Gizakia ilargian SESB baino bizkorrago jartzea lortu zuen, era berean ilargiaren gainazalean baseak kokatzeko posibilitatea demostratu zen. Ilargia mineraletan aberats dela frogatu zen eta ikerketarako hainbat tresna kokatzea lortu zen, horietako batzuk gaur egun oraindik lanean dihardute.

Azken misio honetan, gaur egun famatua den argazkia atera zen: puxtarri urdina.

Skylab egoitza espazilera bideratutako misioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Skylab egoitza-espaziala Lurraren orbitan

Skylab bilakatu zen Ameriketako Estatu Batuen lehenengo espazio-egoitza. [1]k diseinatu zuen 1973tik 1979ra Lurraren inguruan orbitatu zuen ontzi hau. Lehenengo bi urteetan, astronautez osaturiko hiru ibilaldi egin ziren bertara. 1973ko maiatzaren 14an, Saturn V (SL-1 misioa) kohetearen idez jaurti zen 75 tonako espazio egoitza hau. Egoitzak kalteak jasan zituen bere jaurtiketa eguzki- eta meteorito-ezkutuan eta eguzki-panel nagusia hondatu zuelarik. Meteoritoen aurkako ezkututik askatutako zatiek eguzki-panelak osotasunean ireki zezan oztopatu zuen. Horrek, energi eskasia eta ezohiko gainberotzea eragin zuen. Lehenengo tripulaketak SL-2 misioaren barnean joan zen, 1973ko maiatzaren 25ean Apolo ontzi batekin, Saturn IB kohete batek bultzatua. Astronautek konpoketa sakonak egin behar izan zituzten espazio ibilaldietan zehar bertan iraun zuten 28 egunetan. Hurrengo misioak, 1973ko uztailaren 28an eta azaroaren 16an abian jarri ziren eta 59 eta 84 egun iraun zuten hurrenez hurren, guzira 171 egun osotuz. 1973ko otsailaren 8an, Skylab[[]] jasotzea atzeratu zenean burutu zen. Misioaren eskema berriak eta langileen prozedimendu eta eskaera berriak ezohikoa zen entrenamendurako eta prestakuntzarako epe laburra ahalbideratu zuen. Honek talentu, denbora eta diziplina gehiago eskatzen zuen tripulazioarengandik. 1968ko abenduaren 21ean jazotako jaurtiketaren ostean, tripulazioak hiru egun behar izan zituen Ilargira iristeko. Hogei ordutan zehar satelitea hamar alditan orbitatu zuten ,eta bitartean, tripulazioak Gabon-gauean jasotzea atzeratu zenean burutu zen. Misioaren eskema berriak eta langileen prozedimendu eta eskaera berriak ezohikoa zen entrenamendurako eta prestakuntzarako epe laburra ahalbideratu zuen. Honek talentu, denbora eta diziplina gehiago eskatzen zuen tripulazioarengandik. 1968ko abenduaren 21ean jazotako jaurtiketaren ostean, tripulazioak hiru egun behar izan zituen Ilargira iristeko. Hogei ordutan zehar satelitea hamar alditan orbitatu zuten ,eta bitartean, tripulazioak Gabon-gauean egoitzaren azken tripulazioa itzuli zen. Hondakinak Hego hemisferioko zein tokitan jauziko ziren espekulazioak egon ziren. Azkenean, 1979ko uztailaren 11an, Australiako lurraldean. Herri ozeaniko horrek NASAri isuna bidali egin zion eremu publikoan zarama botatzeagatik. Gaur egun, Washington DC hirian ageri da bere erreplika museo aeroespazialean.

Apolo eta Soyuz ontzien bateratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Apolo eta Soyuz ontzien arteko bateratze artistikoa

Apolo-Soyuz misioa 1975eko uztailean egin zen eta Apolo programaren azken misioa izan zen. Misio honek bi nazioen arteko espazio bateratzea lortu zuen. Espazio bateratze hura hiru urte lehenago hasi zen Richard Nixon eta Alekséi Kosyginek sinatutako akordioan. Estatu Batuen protagonistak Thomas Sttaford, Gemini 6A, Gemini 9A eta Apolo 10 bidaietan parte hartu zuena, Vance Brand, espazioan zehar iznoiz ez bidaiatu zuena eta Mercury Proiektuko Deke Slayton, Zazpiko Taldea osatzen zuena baina bihotz-arazoak zirela eta, bidaiatzeko aukerarik izan zuena. Estatubatuar astronautak orbitara heldu ziren Apolo kapsula erabiliz.

Sobietar Batasunak Soyuz kapsula erabili zuen, bi pertsonetarako edukiera zuena. Astronautak hauek ziren: Alexei Leonov, 1965ean espazio ibilaldia egin zuen lehen pertsona, eta Valeri Kubasov hasiberria.

Misio honen kutsu politikoaz gain, Apolo-Soyuz misioak aurrerapen teknologiko garrantzitsuak ekarri zituen, akoplamendu sistema berria inegratu baitzuen. Sistema honi esker, bi ontziak akoplatzea lortu zen. Gainera, misio honek nazio bakoitzak bestearen espazio programa ezagutzeko aukera ekarri zuen.

Misio honetarako entrenamenduak berriak izan ziren. Kosmonauta errusiarrak Lyndon B. Johnson espazio-egoitza bisitatu zuten, eta, era berean, estatubatuar astronautek Mosku bisitatu zuten. Halaber, bidaiaren kontroladoreak baterako sesioak egin zituzten. Apolo-Soyuz misioa apartekoa izan arren, bi herrialdeen arteko gerturatzearen lekuko bihurtu zen.

Soyuz eta Apolo ontziak zazpi orduko denbora tartearekin bidaliak izan ziren, 1975eko uztailaren 15ean. Akoplazioa bi egun beranduago egin zen, uztailaren 17an. Hiru ordu beranduago, Thomas Sttaford eta Alexei Leonov eskuak estutu zituzten Soyuz eskotilan.

Bi ontziak 44 orduz egon ziren batera. Denbora hartan banderak, opariak, janaria, etab. partekatu zituzten. Bitzikeri moduan, esan beharra dago herrialde bakoitzeko kideek hiru hazi eskeini zietela beste herrialdeko kideei, eta, hezi horiek Lurrera bueltatzean landatu egin ziren. Bestalde, misioak akoplamendu eta desakoplamendu maniobrak egin zituen. Sobietarrek bost egun eman zituzten orbitan, estatubatuarrek, aldiz, bederatzi. Espazioan eman zuten denboran, sobietarrek Lurraren obserbazio esperimentuak egin zituzten.

Apolo misioen frogak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Apolo 11[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehenengo gizakiak Ilargira bidali zuen misioak utzitako arrastora

1969ko uztailean, Eagle ilargiratze-moduluaren barnean Neil Armstrong eta Buzz Aldrin Ilargian pausatu ziren lehenengo gizakiak bilakatu ziren. 40 urte geroago, NASAk bidalitako LRO zundak Apolo 11 misioaren arrastroarekin topo egin du. Argazkietan ilargiratze-modulua beltz ilunez ageri da eta bere aurrean txiki-txiki astronautek kokatutako kamera antzeman daiteke. Moduluaren hegoaldean LRRR eta PSE esperimentuak kokatu ziren eta puntu zuri baten legez ageri dira Ilargiaren gainazal harritsuaren gainean. Kuriositatez, Estatu Batuetako banderaren argazkirik ez dute aurkitu oraindik NASAtik.

Apolo 12[aldatu | aldatu iturburu kodea]
LRO zundak Apolo 12 misioaren arrastroei ateratako argazkia

1969ko azaroan Apolo 11 misioaren arrakastatik lau hilabetera, NASAk Apolo 12 misioa bidalii zuen espaziora. Ia 40 urte geroago, Lunar Reconnaissance Orbiter zundak ilargiratze toki hauek fotografiatu ditu. Ontziaren teknologiak zehaztasun handiz eraman zituen astronautak ilargiratze-eremu egokira. Ontzia toki lau batean pausatu zen bi urte arinago ilargiratu zuen Surveyor 3 zundatik gertu. Izan ere, ilargiratze modulutik Surveyor 3 zundara 200 metros eskas zeuden eta Charles Duke eta John Young astronautak bertara abiatu ziren eta argazkiak atera zituzten zundari bere bilakaera ingrabitatean aztertzeko. Ipar-mendebaldera jotzean ALSEP esperimentu multzoa ageri da, estrainakoz esperimenturako tresneria bidali zen Apolo misio batean. Bitxikeria bezala, Apolo misio bakoitzean Estatu Batuetako bandera gainazalean finkatzen zen, baina kasu honetan ezin izan zuten banderaren haga askatu eta tolestuta utzi behar izan zuten bandera bera.

Apolo 14[aldatu | aldatu iturburu kodea]
LRO zundak Apolo 14 misioaren hatsak aurkitu ditu

1971ko otsailaren 5ean Alan Shephardek eta Edgar Mitchellek Fra Mauro kraterraren lautadan ilargiratu zuten ''Antares'' ilargiratze-moduluarekin. 9 ordu eta 22 minutuko EVAk egin zituzten, hots, ontziaz kanpoko ibilaldiak. Horietan zehar, ALSEP esperimentuak kokatu zituzten eta gainazala ikertu zuten MET (Modular Equipment Transporter gurdia erabili zen. Estatu Batuetako banderak ez zuen asko iraun Ilargiaren erregolitoaren gainean. Igoera-moduluaren etapak motorean aktibatzen dituen gasek behera bota baitzuten bandera. Hala ere, gaur egun ezin da jakin zehatz-mehatz guztiz jausi bazen edo bakarrik partzialki. Era berean, hurrengo misioek bandera ilargiratze-modulutik haratago jarri zuten igoerarako etapen motoreek bota ez zezaten. 2011ko urtarrilaren 25ean LRO zundak jasotako argazkietan artez ikus daiteke ALSEP, astronautek utzitako hatsak eta METen arrastroak.

Apolo 15[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Apollo 15 misioaren ondarea

1971ko uztailaren 30ean Falcon ilargiratze-moduluak Hadley lautadan ilargiratu zuen David Scott eta James Irwin barnean zirelarik. 2 egun eta 19 ordutan zehar, bi astronautek gure satelitearen gainazalean bizi izan zuten, hiru ibilaldi (EVA) osotuz. Astronautek rover ibilgailua LRV erabili zuten eta ALSEP (Apollo Lunar Surface Experiments Package) kokatu zuten zenbait esperimentu zientifikoekin. Hauek guztiak (RTG) SNAP-27 erradioisotopo eragilearekin elikatu ziren plutonio bidez. Argazkiaren erdigunean, Falcon ilargiratze-moduluaen jeitsiera etapa ageri da. Horren eskuin aldean, rover ibilgailua (LRV) da ikusgai. Ezkerraldean, ordea, ALSEP esperimentu multzoa nabari daiteke. Izan ere, Ilargira heldu ziren aurreko misioak baino denbora gehiago eman zuten astronautek gainazala ikertzen.

Apolo 16[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Apolo 16 jeitsiera-moduluaren arrastroa

2010an LRO zundak (Lunar Reconnaissance Orbitera)Apolo 16 misioaren ilargiratzea fotografiatu zuen, Deskartesen lur garaietan. 1972ko apirilaren 27an, Charles Duke eta John Youngek pilotatutako Orion ilargiratze-moduluak Lurra hartu zuen gure satelitean. Bere xedea Ilargiaren gune bolkaniko zaharra ikertzea zen. Denboraren poderioz, datuek eta jasotako harriek frogatu dute hasiera batean lur garai hauek Ilargiaren aurka talka egindako arkaitz meteoristikoz osoturik daudela. Apolo programa burutu zen garaian Ilargiako kraterrak jatorri bolkanikoa zutela pentsatzen zen, gaur egun ostera, meteoritoen talkek egindako zuloak direla zehaztu da. LROC NAC kamerak egindako argazkian ilargiratzearen eremua artez ageri da.

Apolo 17[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Apollo 17 LRO.jpg

2009ko irailaren 15ean, LRO zundak Ilargiako gainazaletik orbitatzen zuen bitartean Apolo 17 misioaren arrastroak fotografiatu zituen. Eguzkia altua zegoen zeruan (28º-ko oker okertasunaz) eta horrek lagundu egin zuen gainazala distiraz ikusteko. Challenger ilargiratze-modulua garbi ageri da (angeluar bereizmena) 50-cm pixeleko. Jetisiera-modulua zortzi pixeletara (lau metrora) ageri da eta bere hankak ikusgai dira. 1972ko abenduan, jeitsiera-moduluak igoera-moduluari balio zitzaion Lurra uzteko eta America aginte-moduluarekin bat egiteko rendezvous fasea deritzona eginaz. Oinatzeek ekialdera jotzen dutela oso garbi ageri da. Izan ere, Harrison Schmitt eta Eugene Cernan hara bideratu ziren Gainazalaren Propietate Elektrikoak(SEP) esperimentua kokatzeko. Cernanek Ilargi-Rover Ibilgailua gidatu zuen ipar-hegoalde eta eki-mendebalde elkarguneak eratuz 35 metroko luzeera zuen SEP antena kokatzearren. SEP esperimentuaren beheko aldean ikusgai den eremu iluna Rover ibilgailu bera da.

SEP esperimentu multzoak regolitoaren (Ilargiaren gainazalean dagoen minerala) propietate elektrikoak aztertzeko aukera eman zion zientzialariei. Ikerketa hau funtsezkoa zen Ilagiaren uhin elektromagnetikoen mugimenduak zehazteko. Esperimentu honen emaitzarik esanguratsuena Ilargiaren idortasuna izan zen. Beraz, Ilargiaren barne azalan ur likidoa aurkitzeko itxaropena galdu zen. Bi astronautak lanpeturik ibili ziren, hainbat esperimentu kokatu behar izan zituztelako satelitearen gainazalean. Horietako batzuk, handik lau urtera oraindik lanean ziharduten arazorik gabe.

Ilargiaren Gainazala Aztertzeko Esperimentuen Paketea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilargiko misioa bat-batean bertan behera utzi behar bazen, geologoek 10 minututan kokatzek gai ziren esperimentuak eramatea eskatu zioten NASAri. Hori dela eta, Apolo 11 misioak ez zuen utzi ALSEP multzo osoa, soilik Gainazalerako Esperimentu Pakete Goiztiarra (EASEP) utzi zituen. Ontziz kanpoko ibilaldiak soilik 2 ordu eta 40 minuturako aurreikusita zegoenez ez zuten izan astirik ALSEP kokatzeko, zeinek bi ordu eskatzen zuen. Bi paketeak ilargiratze-moduluan gorde ziren. Ingeniariek EASEP deiseinatu zuten. Laser Ranging Retro Reflector (LRRR) zabal zatkeen hamar minututan. Eta sismometroak Neil Armstrongek lotan zegoen bitartean egiten zuen mugimendurik txikiena ere antzematen zituen.

Izena Irudiak Iruzkina
LRRR ALSEP AS14-67-9386.jpg Gaur egunera arte darama funtzionatzen
PSEP Apollo-PSE.jpg 21 egunetara funtzionatzen utzi zuen

Ilargiratutako 12 astronautak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neil Armstrong[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Neil Armstrong

Lurralde extralurtarra ikutu duen lehenengo pertsona da. 1969ko uztailaren 20an, Ilargia zapaldu zuen , telebistan 600 milioi ikusleen aurrean. Estatu Batuetako historiaren gertaera oroigarrienetarikoa bilakatuko zen momento hura. Gaur egun, nahiz eta Ilargira zapaldu zuen astronautarik ospetsuena izan, isilienetarikoa da, elkarrizketak eta norekin hitz egin artez aukeratzen ditu. 1971ean NASA utzi zuen eta Cincinnatiko Unibertsitatearen ingenieritza aeroespazialaren mintegian irakasle sartu zen [[<1979]]. urtera arte. Hurrengo hamarkadan, Computer Technologies for Aviation hegazkineri software konpainiaren koordinatzailea izan zen Charlottesvillen. Bidean, 17 herrialdeetan ohoreak jaso zituen, Presidential Medal of Freedom, Explorers Club Medal eta Congressional Space Medal of Honor barne. Bi seme izan zituen Janet emaztearekin 1994an banandu baino lehenago. Geroago berriro ezkondu zen. 2005ean, bizitza publikora itzuli zen James HansenenFirst Man” liburuarekin non estatubatuar astronautaren biografia datorren. Amstrongek behin esan zuen Ilargiatik itzuli ostean bere lagunek eta kideek jokaera desberdina izan zutela berarekin eta bere misio kideekin. Inoiz ulertu ez zuen gauza izango zela gehitu zuen.

Buzz Aldrin[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Buzz Aldrin, Ilargia zapaldu zuen bigarren gizakia

Ilargia zapaldu zuen bigarren pertsona izan zen. Historia garaikidean toki esanguratsua izango du satelitera heldu zen lehenengo hegaldiko kidea izateagatik. Hala ere, beste proiektuetan ere jardun izan du. Ilargiratzearen osteko hamarkadetan, Aldrinek nazioek espazioan izango zuten etorkizunari buruz asko irakurri eta idatzi zuen. 1971ean Aldrin NASAtik erretiratu zen baina espazioaren ikerketan lan egiten jarraitu zuen. Izan ere, Martitzera heltzeko planak proposatu zituen eta hiru patente jaso zituen espazio-egoitza modular batentzat. Horrez gain, liburu asko idatzi zituen, ospetsuena “Return to Earth” autobiografia izanik. “Voices From the Moonen" Chaikinekin izandako elkarrizketan, bere esperientziak antolatzeko zailtasunari buruz hitz egin zuen. 2002an, Bart Sibrel film zuzendari eta eszeptikoak Ilargira heldu zela demostratu zezala proposatu zion eta astronautak ukabilkada bat eman zion. Bere esanetan ez zekien kaleko pertsona batek nola har zezakeen bere azalpenak eta guztiz desegokia ikusten zuen bere burua hitzen bitartez bere lorpena frogatzeko.

Charles Pete Conrad[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neil Armstrong eta Buzz Aldrinen antza, 1930ean jaio zen Pensilvanian. Haurtzaroan dislexikoa izan arren, hegazkinak gidatzeko lizentzia lortu zuen Bigarren Hezkuntza (High School) amaitu baino lehen. Princeton-eko unibertsitatean Ingenieritza Auronautikoa ikasi zuen, eta, ondoren, AEBetako Marinan hegazkin instruktorea bilakatu zen. NASAk 1962an astronauta bezala aukeratu zuen. 1973anApolo 12aren komandantea izanda, Skylab 2 egoitza-espazialera heldu zen. 11 urtez astronauta izan zen, eta, 20 urtez NASAn lan egin zuen. Horren ostean, negozioetara dedikatu zen, telebista konpainietan lan eginez. Ilargian oina jarri zuen lehen pertsona ez izan arren, bertan dantzatu zuen lehen pertsona bilakatu zen. 1999. urtean, Californian, 69 urte zituela hil egin zen, motorrarekin izandako istripu baten ondoren.

Alan Bean[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alan Beanek, Ilargia zapaltzetik, Ilargia margotzera igaro zuen astronauta

1932. urtean, Texasen jaio zen. Txikitaik aeromodelismoa interesatu zitzaioan. Apolo 12 misioan parte hartu zueneta, misio hartan parte hartu zuen Charles Conraden antza, Ingeniaritza Aeronautikoa ikasi zuen, eta, Marinan pilotu gisa jardun zuen, NASAn sartu baino lehen. 1973an espaziora bueltatu zen, Skylab 3 misioan parte hartu baitzuen. Bidai hartan, bi hilabetez orbitan egon zen. 49 urterekin erretiratu zen, margolaritzara dedikatzeko asmoarekin. Bere hitzak jarraituz, "Ilargian egonda hauxe pentsatu nuen: Lurrera bizirik bueltatzekotan nire bizitza nahi dudan erara biziko dut". Hura izan zen artista izatera bultzatu ziona. Horrexegatik, Ilargian egondako artista bakarra da. Berak dioenez, artista pribilegiatua da, inork izan duen bista ikusi baitu, Lurraren bista Ilargitik, alegia.

Alan Shepard[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alan Shepard Mercury misioko espazio jantziarekin

Ilargia zapaldu zuen bostagrren gizona izan zen; horrez gain, AEB-n espaziora igotako bigarren pertsona bezala ezagutua da. 1923ko azaroaren 18an jaio zen, Ingalaterra Berria izeneko eskualdean. Astronauta izan aurretik, armadako froga pilotua izan zen, eta 8.000 hegaldi ordu baino gehiago eman zituen aireontzi militarretan; 1954. urtean, 31 urterekin, ontzi akademi militarrean lizentziatu egin zen. 5 urte beranduago, Shepard astronauta bihurtu zen, eta 216 ordu baino gehiago eman zituen espazioan, bi ontziren barnean. 1974ean, NASA utzi egin zuen, eta azkenik, 1998. urtean hil egin zen, gaixotasun luze baten ondorioz.

Edgar Mitchell[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Edgar Mitchell, Apollo misioan OHEak ikusi omen zituen astronauta

Texasen jaioa, 1930.urtean. Zientzietan graduatua Carnegie Mellon-eko unibertsitatean. Gidatzeko lizentzia 14 urterekin baino ez lortu zuen, eta, Marinatik NASAra igaro zen. Bere espazio bidaian argialdi bat izan zuen, eta, momentu hartatik fenomeno OHEaren defendatzaile sutsua da. Gertakari hartatik aurrera fenomeno psikikoen ikasketara dedikatu da. Sarritan, gobernu estatubatuarrak fenomeno OHEak estaltzen dituela defendatu du. Ilargian oina jarri duen seigarren gizona da.

David Scott[aldatu | aldatu iturburu kodea]
David Scottek 39 urterekin satelitea zapaldu zuen

1932. urtean Texas-en jaio zen. Bere aitaren eragina zela eta, hiru urterekin abiazioaz interesatu zen. West Pointeko akademia ospetsuan graduatu zen. Apolo 15 misioaren komandante gisa, Ilargian oina jarri zuen zazpigarren gizona izan zen. Bertan, Galileoren grabitatearen teoria frogatu zuen. Horrek esaten zuenez, luma eta mailu bat aldi berean eroriko dira airerik ez egotekotan. Hala gertatu zen Ilargian. 1971an, 39 urte zituela, Ilargira heldu zen. Hurrengo sei urteetan zehar NASAn lan egin zuen. 2004an, "Las dos caras de la Luna: Nuestra historia de la Raza Guerra Fría Espacial" liburua argitaratu zuen Alexei Leonov astronautarekin batera, espazioan lehen aldiz ibili zuen gizona, alegia.

James Irwin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

James Irwin astronauta estatubatuar izan zen eta, era berean, Ilargia zapaldu zuen zortzigarren gizona ere; izan ere, 1930eko martxoaren 17an jaio egin zen eta 71 urterekin, 1991ean hil zen, bihotzekoa emanez, Ilargia zapaldu zutenen arteko l1]]. urteko goa izanik. 1971ko uztailaren 31ren eta abuztuaren 2aren arteko tartean, Apolo 15 misioan parte hartu zuen; beste gauza askoren artean, James Irwin, Ilargia todoterreno batekin igaro zuen lehenengo gizona izan zen. Bere bidaiatik bueltan, James Irwinek 398 argazki saldu zizkion koleziogile alemaniar bati eta, horren ondorioz, NASA-k debekatu egin zien berriro espaziora joatea berari eta bere Apoloko lagunei. Hurrengo urtean, 1972an, talde erlijioso bat sortu zuen, High Flight izenekoa; izan ere, talde horrekin ararat mendira 7 bidaia antolatu zituen, Noeren arka bilatzen. Aurretik esan dugun bezala, 61 urterekin hil egin zen, 1991an, bihotzeko bate joz.

John Young[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Apolo 16ko bidaiaria

John Young, 1930eko irailaren 24ean jaioa, estatubatuar astronauta izan zen, zeinek Ilargia zapaldu zuen Apolo 16 misioan, 1972ko apirilaren 21ean.

Young, San Francisco hirian jaio izan zen, nahiz eta Orlandon, Floridan, hazi; honek, ingeniaria aeronautikoan lizentziatzea lortu zuen 1952an, ohore guztiekin «Georgia Institute of Technology»n. Bukatu ondoren, Ameriketako Estatu Batuetako itsasoko armadan sartu egin zen, pilotu bihurtuz.

John Youngek, Ameriketako Estatu Batuetako astronautika karrerarik luzeenetarikoa osatu zuen; NASAn sartu zen 1962. urtean eta Gemini 3an, Gemini 10ean, Apolo 10ean eta Apolo 16an bidaiatu zuen, beste batzuen artean. 42 urtetan zehar NASArentzat egin zuen lan, astronauta aktiboen listan mantenduz; bi hamarkadaz NASA-rentzat labore adminisitratiboak egin ondoren, 2004ko abenduaren 31an erretiratu egin zen, 74 urterekin.

Charles Duke[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1972an, Apolo 16ko astronauta

Txikitatik "western" pelikulak izan zituen gustoko, baina, denbora joan ahala, benetako muga zeruan zegoela ohartu zen, espazioaren mugan, alegia. Gerra Hotzean zehar, misio arriskutsuetan parte hartu zuen, hala nola, F-104 heazkin batean ia-ia Lurraren orbitatik atera baitzen. Ehiza-hegazinak gidatzeaz gain, 1972an, Apolo 16an bidaiatu zuen. Ilargian oina jarri duen pertsonarik gazteena da, 36 urte baino ez baitzituen. Ilargian 71 ordu eman zituen. Hori izan zen haren espazio esperientzia bakarra. 1975an NASA utzi, kristau bilakatu eta negozioetara dedikatu zen.

Harrison Jack Schmitt[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Apolo 17ko astronauta

Ilargia zapaldu dutenen artean, formazio militar gabeko zientifiko bakarra da Harrison Schmitt jauna. Horrexegatik, Apolo 17ko Eugene Cernan komandanteak ez zuen Harrison berarekin joaterik nahi, joatekotan, bere jatorrizko laguntzailea zen Joe Engle Ilargira joango ez baitzen. Horrez gain, Schmitt Ilargira bueltatzeko ideiaren alde dago, hartako mineralak eta konposatuak aztertzeko helburuarekin.

Eugene Cernan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chicagon jaio zen 1934an. Bigarren Mundu Gerraeko heroien istorioez liluratuta, Eugene Cernan-ek San Diegoko Miramar hegazkin pilotuen eskolan ikasi zuen, gaur egun Top Gun bezala ezaguna. Gemini 9 misioa egin ostean, espazio ibilaldia egin zuen bigarren estatubatuarra (eta hirugarren gizakia) izan zen. Halaber, Ilargian oina azken aldiz jarri duen pertsona da Eugene Cernan. Ilargiaren azkenengo bisitaria

Antolaketa, finantziazioa eta inpaktu ekonomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esplorazio espaziala burutzeko behar izan zen gastu ekonomiko eta burokratikoek agentzia espazial nazionalen kreaziora eraman zuten. Espazioaren misioan, Estatu Batuak eta Sobietar Batasunak teknologia eta aurrerapen zientifikoetara dedikatu zituzten haien programak.

1958ko uztailaren 29an, Eisenhower presidente estatubatuarrak National Aeronautics and Space Act siatu zuen, eta, modu horretan, National Aeronautics and Space Administration (NASA)sortu zen. 1958ko [2]ean NASAk bere lehen operazioa aurrera eraman zuen. Momentu hartan, NASAk lau laborategi eta 8.000 langile zituen, National Advisory Committee for Aeronautics (NACA).ean lan egiten zutenak. Bere aurrekaria zen NACAk 5 milioi dolarreko , NASAren aurrekontua 5.000 miliokoa zen. Apolo 11ren ilargiratzeak 20-25 mila milioi dolar kostatu zuen.

Gerra Hotzaren egoera zela eta, bi bandoek izan zituzten galera ekonomikoak jakitea zaila suertatzen da. 1989an, Sobietar Batasunaren generala zen M. Moiseyev-ek, urte hartan misio espazialerako 6.900 milioi errublo (4.000 milioi dolar)inbertitu zirela esan zuen. Beste iturri sobietarrek zifra hori programa guztiaren gastuak zirela esan zuten. Zenbaki horien fidagarritasunaz gain, Gerra Hotzaren kontestua kontuan hartu behar da, hau da, bi potentzien propaganda sistemen pisuak kontuan hartu behar dira zifra horiek interpretatzeko unean.

Errusiarren aldetik arazo ugari egon ziren, batez ere, barneko lehiak. SESBek ez zuen NASA bezalako erakunderik. Zientzia munduan eskua sartu zuten politikariek progresu zientifikoa zaildu zuten. Lehia espazialean parte hartu nahi zuten zientzialariek politikari komunista baten oniritzia izan behar zuten. 1964ean, diseinalari nagusien artean, SESBek 30 jaurtitze eta ontzi-espazial programa ezberdin egin zituzten. Korolev-en heriotzaz ostera, sobietar programa espaziala berpiztu egin zen. 1974ean, programa espaziala berrantolatu egin zen eta Energia kohetea sortu zuten, transbordadorearen efikazia handitzeko.

Halaber, sobietarrek desabantaila ekonomikoa izan zuten lehia espazialan zehar. Sobietar ekonomia munduko bigarrena izan arren, estatubatuarren sistema ekonomikoa nagusi zen mundu mailan. Azkenean, sobietarren antolaketa ezak eta diru faltak hasiera batean izan zuten abaintaila galtzea ekarri zuten. Aditu batzuen hitzetan, lehia espazialean inberituriko dirua sobietar krisi ekonomikoan kalte garrantzitsuak ekarri zituen, batez ere 1970-1980 urteen artean. Era horretan, Sobietar Batasunaren kolapsoa ekarri zuen faktorea izan zen.

Legatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Vladimir Komaroven omenez estatua Moskun

Apolo 15a Ilargia utzi zuenean, astronautek beste misioetan bizitza galdu zuten pertsonei oroipena egin zieten. Amerikako Estatu Batuetan, hil egin ziren lehen pertsonak Apolo 1 misioan lan egin zuten astronautak izan ziren: Virgil "Gus" Grissom pilotua, Edward White pilotu senior-a eta Roger Chaffee pilotua. 1967ko urtarrilaren 27an, Lurrean egindako proba batean sortutako sute batean hil egin ziren.

Hala berean, Soyuz 1 eta Soyuz 11 sobietarren bidaiek kosmonauten heriotzak izan zituzten.Soyuz 1a, 1967ko apirilaren 23an orbitan jarri izan zena, kosmonauta batek gidatzen zuen, Vladimir Komarov koronelak, hain zuzen ere. Komarov hil egin zen bere ontzia Lurrean sartu zenean bere bidaia amaitzerakoan. 1971ean, Soyuz 11n zihoazen Georgi Dobrovolski, Viktor Patsayev eta Vladislav Vólkov itota hil egin ziren Lurrean berriro sartzerakoan.

Horiez gain, beste astronauta batzuek bizitza galdu zuten, hala nola, T-38 ontzian bidaiatzen zuten lau astronauta estatubatuarrek. Yuri Gagarin errusiarra, epsazioan barrena bidaiatu zuen lehen pertsona, 1968an hil egin zen MiG-15 bere ehiza-hegazkinak izandako istripuan.

Aurrerapen teknologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
NASAk kode barra sortu zuen bere tresna guztiak sailkatzeko

Teknologiak, eta, batez ere, ingenieria aeroespazialak eta komunikazio elektronikoak sekulako aurrerapena izan zuen. Hala ere, gerra hotzaren efektuak koheteen, fisikaren eta astronomiaren mundutik harantzago doaz. Garai espazialeko teknologia beste arlo batzuetara zabaldu zen, eta, adibidez, kontsumo eta familia ekonomia edo defoliazio forestalaren esparruetan eragina izan zuen. Bestalde, zientzia ikasketek indarra hartu zuten AEBn eta matematika edo fisika ikasgaiak protagonista bilakatu ziren garai hartan. 1958an, National Defense Act-ak ikasgai horietara bideratutako dirua handitu egin zuen. Horren islada moduan, AEBko 1.200 institutuetan planetarioak mantendu egin dira.

Espazioaren ikerketek beste esparru batzuetan aurrerapenak ekarri zituzten, adibidez, atletismo edo sukaldaritza alorretan. Eskiatzeko betaurrekoak, arropa lehorra, aurrez prestaturiko elikagaiak... horiek guztiak garai horretan jaio ziren. Gaur egun, mila satelite artifizial inguru Lurraren orbitan zehar ari dira. Halaber, gaur egungo mikroteknologia, hala nola, musika entzuteko sistemak edo ordu markagailuak lehia espazialean zehar garatu ziren.

Sobietar Batasuna koheteen fabrikazioan nagusia izan zen; AEB, aldiz, elektronikan eta erroboten eta ibilgailuen kontrolean nagusitu zen.

Astronauta ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AEB[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SESB[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Raymond Loewy
  2. urriaren 1

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]