Espejo de caballerías

Wikipedia, Entziklopedia askea
Addbot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 05:55, 18 martxoa 2013

Espejo de caballerías izenekoa XVI. mendearen lehen erdiko zalduntza liburu espainiar sail bat da. Hiru liburu edo zatiz osatua dago, lehenengo biak Pedro López de Santa Catalinak idatziak, eta hirugarrena Pedro de Reinosak. Saila zalduntza liburu espainiarren karolingiar ziklokoak dira, non Karlomagno enperadoreak eta bere zaldunek paper protagonistak dituzten.

Lehen liburua, 1525ean agertu zena, Matteo Maria Boiardoren Orlando inammorato olerki italiarraren itzulen libre bat da. Bigarrenak, lehen aldiz 1527an Toledon argitaratua, zenbait lan epiko italiarretatik datozen materialak uztartzen ditu, nagusiki Quarto libro de l'inamoramento de Orlando, Niccoló degli Agostinirena, Quinto, Raffaele Valcieco da Veronarena eta Sexto, Pierefrancesco Conterena. Hirugarrena, 1547an argitaratu zena, hau ere Toledon, erabat espainiar jatorrikoa da.

Bakoitza bere aldetik zein elkarrekin argitaratuak izan, Espejo de Caballerías osatzen duten lanek ospe handia lortu zuten, Cervantesek sail hau On Kixoteren liburutegiaren aukeraketan aipatzen du.

Libro segundo de Espejo de caballerías 2009an berreditatu zuen Alcalá de Henareseko Centro de Estudios Cervantinosek.