Autismoaren Espektroko Nahasmen

Wikipedia(e)tik
Espektro autista» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Espektro autista edo Autismoaren Espektroko Nahasmena, (AEN) edo Autismoaren Espektroko Asaldura giza-burmuinaren garapenaren ezintasun taldea da. Gure gizartean, normalean, haurtzaroan detektatu egiten da eta espektro honetan kokatzen diren pertsonek arazoak izan ditzakete, batez ere, beste pertsonekin erlazionatzeko, komunikatzeko eta bere burua adierazteko orduan. Sozializazio arazoak, aldaketen aurrean eta ezbeharren aurrean frustrazio ahalmen eskasak, errutinekin gehiegizko menpekotasuna, komunikazio gaitasun eta autonomiarako gaitasun eskasak

Espektro autista trastornoan kokatzen diren pertsonak, multzoetan baino continuum batean kokatu behar. Komunikazio sailtasunak, erantzun desegokiak edo erantzunik ezak, adiskidetasuna lortzeko gaitasun eskasak... maila oso bestelakoetan antzeman izan dira. Errutinekin menpekotasuna, aldaketen aurrean frustrazioa, gehiegizko atentzioa kontu ez-ohikoetan, atentzio eskasa ingurukoentzat garrantzitsuak diren kontuetan... Espektro horretan kokatzen diren pertsonak paragrafo honetan deskribaturiko tasunak oso gradu bestelakoan izango dute, tasunak ozta-ozta erakustetik tasunak bere osotasunean erakusteraino[1].

Askoren ustez, espektro autista ez da ez trastorno ez gaixotasun bat; gaixotasun bat sendatu daitekeelako tratamendu edo medikazioarekin, aldiz, trastorno honek ez du konponbiderik, horrela bizitzea ikastea besterik ez dago. Dena den, autistek eta autisten familiek laguntza jasotzeko eskubidea dute gizarte garatuetan. Pertsona autistei bere autonomia pertsonalean aurrera egiteko laguntza bereziak ematen zaizkie. Higiene ohiturak, lan ohiturak ikasteko, eta beste zenbait trebetasun ikasteko zailtasun bereziak izan ditzaketenez laguntza bereziak jasotzeko eskubidea onartzen zaizkie gizarte garatuetan.


Ezaugarriak eta sintomak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

APNABI elkartearen orrian[2] hiru tasun hauek azpimarratzen dituzte:

  • Elkarrekiko interakzio sozialaren garapenean funtsezko nahasteak.
  • Ahozko eta ez-ahozko komunikazioan trebetasun gabeziak.
  • Autismo espektroan kokatzen diren pertsonak, interesak eta portaerak, oro har mugatuak edo errepikakorrak izaten dituzte.

Pertsonak espektro autistan kokatzeko modu errudimentarioa galdetegiak erabiltzea da. Horrelako galderak erabiltzen dira, —esaterako, erizainek familiei haurren errutinazko osasun-azterketetan—.

- Ea 12 hilabeteekin bere izena entzutean kasurik egiten ote duten.

- Ea nahi dituzten gauzak seinalatzen ote dituzten.(14 hilabete)

- Ea jolasean bere imajinazioarekin, bere ahotsarekin jolasten ote duten. Panpinari jaten ematen ote dioten, adibidez. (18 hilabete).

- Ea Kontaktu bisualari muzin egiten ote dioten eta ea bakarrik egoten oso eroso sentitzen ote diren.

- Ea esaldiak edo hitzak behin eta berriro errepikatzen ote dituzten (ekolalia).

- Ea egiten zaizkien galderei normal erantzuten duten edo zerikusirik ez duen zerbait erantzuten ote duten.

- Ea aldaketen aurrean eroso sentitzen diren edo edozein aldaketa txikiren aurrean oso deseroso sentitzen ote diren.

Autisten eskubideen aldeko higikundea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autismoaren espektroaren infinituaren oharmenaren sinboloa. Geroago neuroaniztasun ikuspegiaren aldekoek erabilia.

Autisten eskubideen aldeko higikundeak sortu dira, esate baterako AEBetan. Neuroaniztasunaren ikuspegia defendatuz, autismoa gaixotasun edo asaldura bat baino izaera bat dela defendatu egin dute, funtzionalitate ezberdinak dituzten pertsonen izaera.

Higikunde hauen helburua autismoaren espektroaren aniztasuna azaltzea da, gizartean aldekotasunak lortzea eta azaldu autismoaren espektroaren baitan topa daitezkeen funtzionalitate eta jokabide guztiak ez direla zertan gabezia hutsak izan.

Autismoak erro genetikoa dauzkala defendatu egiten dute eta giza-genomaren aniztasunaren erakusgarri naturala dela aldezten dute. Ikuspegi honek zabalduago dauden beste ikuspegi pare bati aurre egin nahi die:

  1. autismoa giza-genomaren aniztasunaren baitan akatsak dituzten geneengatik ematen da eta gene horiek detektatu egin beharko lirateke sortzen dituzten problemak konpontzeko bidean eta
  2. hain zabaldua ez dagoen beste hipotesi batek dio autismoa oraindik ondo ezagutzen ez den eragile biologiko batek edo batzuek sortzen dutela, kutsadura motaren batek, birus batek-edo, eta beraz, eragile biologiko hori(ek) antzeman beharko lirateke autismoa sendatzeko.

Higikunde honi egiten zaion kritika ohikoena zera izaten da: autisten eskubideen aldeko higikundeak autista savantei edo gaitasun handiko autistei protagonismo handiegia ematen omen die eta ez omen ditu autisten gehiengoa ordezkatzen.

Ikus, baita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]