Esperantza Oneko lurmuturra
| Esperantza Oneko lurmuturra | |
|---|---|
| Cape of Good Hope | |
Esperantza Oneko lurmuturra. |
|
| Eskualdea | Lurmuturreko penintsula, |
| Ur eremua | Ozeano Atlantikoa |
| Koordenatuak | 34°21′29″S 18°28′19″E / 34.35806°S 18.47194°EKoordenatuak: 34°21′29″S 18°28′19″E / 34.35806°S 18.47194°E |
Esperantza Oneko lurmuturra[1] (ingelesez Cape of Good Hope, afrikaansez Kaap die Goeie Hoop, nederlanderaz Kaap de Goede Hoop, portugesez Cabo da Boa Esperança) Hegoafrikako kostalde atlantikoko lurmuturra da. Bartolomeu Dias izan zen lehen esploratzaile europarra hara iristen.
Oso ohikoa da ustea Esperantza Oneko lurmuturreko Afrikako punturik hegoaldekoena dela, baina egia da Agulhas lurmuturra, handik 150 bat kilometrora, hegoaldeago dagoela. Hala eta guztiz ere, ekuatoretik kostaldeari segika, Esperantza Oneko lurmuturrak psikologikoki garrantzitsua den mugarria ezartzen du, zeren handik ekialderantz hegoalderantz baino gehiago mugitzen hasten baitzara. Honenbestez, 1488an Bartolomeu Dias portugaldarra lehen aldiz iristea une gogoangarria izan zen Ekialde Urrunarekin sal-erosketan aritzeko ahaleginean.