Espezieen jatorriaz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Espezieen jatorriaz
Origin of Species title page.jpg

1859ko argitalpenaren izenburua daraman barnealdeko orrialdea.

Egilea Charles Darwin (1859)
Generoa Saiakera
Datuak
Jatorrizko izenburua On the Origin of Species
Urtea 1859ko azaroaren 24
Argitaratzailea John Murray (1859ko azaroaren 24)
Herrialdea  Erresuma Batua
Orrialdeak 502
Euskaraz
Izenburua Espezieen jatorriaz
Itzultzailea Alberto Gabikagogeaskoa
Argitaratzailea Klasikoak, S.A. (1994)
Orrialdeak 493
ISBN ISBN 84-88303-73-4

Espezieen jatorriaz (ingelesezko izenburua On the Origin of Species) 1859ko azaroaren 24an Charles Darwinek argitaratutako liburu bat da, zientzia literaturaren lan aitzindarietako bat eta biologia ebolutiboaren teoriaren oinarritzat hartu izan da.

Lehenbiziko jatorrizko izenburua honako hau izan zen: On the Origin of Species by Means of Natural Selection, or the Preservation of Favoured Races in the Struggle for Life ("Espezieen Jatorria Natura Hautespenaren Bidez, edo Bizitzaren Borrokan Mesedetutako Arrazen Babestea). 1872ko argitalpenean On the Origin of Species izenburura laburtu zen.

Idazlan honetan Charles Darwinek (1809-1882) espezien jatorria azaltzeko hautespen naturalaren mekanismoa proposatu zuen. Gizakiek landaredi zein abereekin burutu ohi duten hautespen artifizialarekin paralelismoa eginez, Darwinek hautespen naturalaren kontzeptua sortu zuen, honetan naturak berak ingurugiro zehatz batean biziraupenerako egokienak diren espezieak hautatu eta egokiak ez direnak baztertu egiten ditu.

Aurreneko argitalpenetan, Darwinek ez zuen "eboluzio" hitza erabili (evolution), aldiz, bai "aldaketadun ondorengotza orokorra" edo antzekoak; soilik 5. argitalpenetik aurrera, eta honela agertzen da evolution hitza berak zuzendu eta berrikusi zuen azkenekoa izan zen 1876ko 6. argitalpenean. Gainontzekoan, behin ere ez du bere azalpena gizakietan oinarritzen.

Bere garaian Eliza eta kreazionismoaren sinesmenarekin talka gogorra izan zuen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Espezieen jatorriaz Aldatu lotura Wikidatan