Espiritu Saindua (Baiona)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Espiritu Saindua

 Lapurdi
Bayonne Saint Esprit.jpg
Espiritu Saindua auzoaren ikuspegi orokorra.
Udalerria Baiona
Espiritu Saindua is located in Euskal Herria
Espiritu Saindua
Espiritu Saindua is located in Lapurdi
Espiritu Saindua
Espiritu Saindua is located in Baiona erdigunea
Espiritu Saindua
Koordenatuak: 43°29′44″N 01°28′02″W / 43.49556°N 1.46722°W / 43.49556; -1.46722Koordenatuak: 43°29′44″N 01°28′02″W / 43.49556°N 1.46722°W / 43.49556; -1.46722
Garaiera 8 m

Espiritu Saindua (Saint-Esprit frantsesez) egun Baionako auzoa da, Aturri ibaiaren eskuinaldean kokaturik. Egun auzoa bada ere, nortasun handiko gunea izan da eta historian zehar batzuetan berezko udalerria izan du.

Eduki-taula

[aldatu] Izenaz

Okzitanieraz, hots lekuizenaren jatorriko hizkuntzan, Sent Esperit edo Sent Esperit deu Cap deu Pont (Zubiburuko Espiritu Saindua) da. Euskaraz ezbaian da zein den erabili beharreko toponimoa, sarritan "Santizpiritu", "Santu Izpiritu" eta beste hainbat aldaera ere erabiltzen direlarik.

Gentilizioarekin berdin gertatzen da: euskaraz ebatsi gabe dago; aldiz okzitaniera normalizatuan sent esp(e)ritòi (grafia frantsestuan espritoy) da eta frantsesez spiritain/spiritaine.

[aldatu] Historia

XII. mendean sortu zuten Espiritu Santuaren ordenako monjeek, eta hortik hartu zuen izena auzuneak. Bertan, Done Jakue bidearen erromesek hartzen zuten ostatu.

XVI. mendean bertan gelditu ziren bizitzera Portugal eta Espainiatik egotzitako juduak. Gaur egun ere etorkinak bizi diren auzoa da.

Historikoki bere esparruak loturak izan ditu bai Aturriz bestaldeko Baionarekin bai goiko ordokian dagoen Doneztebe (okzitanieraz Sent Esteve, frantsesez Saint-Étienne) herri zahar eta udalerri-ohiarekin.

Bereiztea erdietsi eta Saint-Esprit-lès-Bayonne udalerria sortu zen. Frantziako Iraultzarekin bi urtez (1793-1795) "Jean-Jacques-Rousseau" izena ipini zioten[1]. Baionatik ere autonomoa zen eta Landak departamentura pasarazi zuten. 1857ko ekainaren 1ean Baionarekin bat egin zuen eta honekin batera departamentu-aldaketa ere suertatu zen. Nortasunaren seinale, bere izena duen zubia zeharkatzen dutenean gaur egun ere bertako askoren usadioa "Baionara noa" esatea da[2].

[aldatu] Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
4 509 4 763 4 946 5 283 5 895 5 997 7 324 7 758 6 819
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
7 039 - - - - - - - -
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
- - - - - - - - -
1962 1968 1975 1982 1990 1999 - - -
- - - - - - - - -

Iturria: Cassini proiektua[3].

[aldatu] Ondasun nabarmenak

[aldatu] Iruditegia

[aldatu] Erreferentziak

  1. Bayonne & Saint-Esprit Geneaweb.org.
  2. Txomin Laxalt: Brèves de Pays basque, 2008. 131.or.
  3. Cassini proiektua: Saint-Esprit
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa



Geografia
Lapurdi
Artikulu hau Lapurdiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak