Espurio Lartzio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Espurio Lartzio Flavo (latinez Spurius Larcius Flavus), K. a. VI. mendean kontsula izan zen, Lartzia gensekoa.

Bi aldiz izan zen Erromatar Errepublikako kontsul. Lehen aldiz, K. a. 506an, Tito Herminio Akilinorekin, eta, bigarren aldiz, K. a. 490ean Kinto Sulpizio Kamerinorekin.

Lartzioren nortasuna ez da ziurra, bere lehen kontsulaldian, Espurio Lartzio izenarekin agertzen baita Livio eta Dionisorekin, eta Rufo eta Akilinorekin fasti kontsularretan. Bere bigarren kontsulaldia, ez dute Liviok eta Dion Casiok ezertarako aipatzen.

Lartzio Flavo, erromatar historiako garai heroikokoa da. Bere izena, Herminiorekin batera agertzen da Horatius Koklesekin batera, zubiaren defentsan ari ziren bi gerlariak bezala. Azpimarratzekoa da, baina, Regilo lakuko guduan, non heroi guztiak azkeneko aldiz bateratu ziren, Herminioren izena agertzen dela, baina ez Lartziorena. Flavo, bigarren aldiz izan zen kontsul K. a. 490ean; prefektu hiritarra, volskoen kanpamendura bidalitako bostetako bat Koriolano Erroma setiatzen ari zenean, eta interrexa K. a. 480ko hauteskunde kontsularrak ospatzeko, urte horretan, Veii aurkako gerran aholkatzen duelarik.


Aurrekoa
Publio Valerio Publikola eta Marko Horazio Pulvilo
Erromatar kontsula Tito Herminio Akilinorekin
K. a. 506
Ondorengoa
Marko Valerio Voluso eta Publio Postumio Tuberto


Aurrekoa
Marko Minutzio Augurino eta Aulo Sempronio Atratino
Erromatar kontsula Kinto Sulpizio Kamerinorekin
K. a. 490
Ondorengoa
Gaio Julio Iulo eta Publio Pinario Mamertino
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Espurio Lartzio Aldatu lotura Wikidatan