Essouk

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Essouk

Estatua MaliMali
Probintzia Kidal
Koordenatuak 18°50′N 1°10′E / 18.833°N 1.167°E / 18.833; 1.167Koordenatuak: 18°50′N 1°10′E / 18.833°N 1.167°E / 18.833; 1.167
Essouk Mali-n dago
Essouk
Biztanleria 2.383 bizt. (2009[1])

Essouk Maliko Kidal eskualdeko udalerria da. Adrar des Ifoghasen dago, Kidaletik 45 km ipar-mendebaldera. Oso biztanleri urriko eremuan dago: 25.000 km²ko azaleran 4.782 lagun bizi dira, gehienak abeltzain nomadak[2]. Izan ere, lehorreko nekazaritza ezin da garatu, euri gutxiegi egiten duelako. Herriak 2.383 biztanle zituen 2009an[1].

Arkeologia aztarnategia garrantzitsua da. Besteak beste, aipagarriak dira haitzetako grabatuak[3]. Herritik bi km ipar-ekialdera Tadamakat (edo Tadmekka), Erdi Aroko hiriaren hondakinak daude. IX. eta XV. mendeen artean, Tadamakat garrantzi handiko pausalekua izan zen Sahara zeharkatzen zuten karabanentzat.

Erreferentziak [aldatu]

  1. a b 2009ko errolda: Kidal eskualdea Instat.gov.ml
  2. Plan de Securite Alimentaire Commune Rurale de Essouk 2007-2011 Commissariat à la Sécurité Alimentaire, République du Mali, USAID-Mali, 2007
  3. Es-Souk Unesco.org