Estaca de Bares
Wikipedia(e)tik
Estaca de Bares Iberiar penintsulan iparraldeen dagoen puntua da, Galiziako iparraldean dagoen Mañón udalerrian (A Coruña) kokatutakoa, Lugoko probintziaren mugan. Bertan Estaca de Baresko itsasargia kokatzen da.
[aldatu] Kokapena
Lurmuturrak Ozeano Atlantikoa eta Kantauri itsasoaren arteko muga markatzen du. Malda handiko itsaslabarrek gunea Ortigueira eta Barqueroko itsasadarretatik banatzen dute.
[aldatu] Klima
Leku euritsua da, eta Galizian eroritako euriaren batez bestekoa baino gehiago erortzen da bertan, 1.370mm urtero. Batez-besteko tenperatura 13,1 gradukoa da.
| Artikulu hau Galiziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |