Estanislao Arantzadi
Wikipedia(e)tik
(Estanislao Arantzadi Izkuetik berbideratua)
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Estanislao Arantzadi Izkue | |
| Jaio | 1841eko maiatzaren 7a | |
| Hil | 1918ko irailaren 16a | |
Estanislao Arantzadi Izkue (1841ko maiatzaren 7a, Lizarra - 1918ko irailaren 16a, Oñati) nafar politikaria izan zen. Legegizona, Iruñeko Abokatu Elkargoko dekanoa eta Nafarroako Euskara Kultur Elkargoa delakoaren sortzaile eta lehendakaria izan zen. Foruzale eta euskaltzalea, Nafarroa euskaldun eta askearen alde borrokatu zen bizitza osoan.
Bere semea Manuel Arantzadi politikaria eta abokatua izan zen.
Estanislao Arantzadi 1918ko irailaren 16an Oñatin hil zen, Eusko Ikaskuntzako Lehenbiziko Biltzarrera bertaratu zenean.
[aldatu] Ikus gainera
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.