Estatistika deskribatzaile

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estatistika deskribatzailea» orritik birbideratua)

Estatistika deskribatzailea datu multzoak bildu, sailkatu, irudikatu eta berauen ezaugarri garrantzitsuenak azaleratzea, emaitzak gehiegi sakondu edo zorroztu gabe, arduratzen den estatistikaren adarra da. Bere xedea beraz datuen laburpen edo sintesia egitea dela esan daiteke. Estatistika erraza dela ere esan ohi da, erabiltzen dituen jardunbide sinpleak direla eta, datu multzoen ezaugarriak era ulergarri eta sinplean ematea baita bere helburua.

Datuen irudikapen grafikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatistika deskribatzailearen helburu den datu multzoen ezaugarri nagusiak azaltzea datu diagramen bitartez egin daiteke. Datu diagrama oso tresna egokia da gainera datuak publikora zabaltzeko.

Estatistiko deskribatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu multzoak aztertzeko modu bat, beraien ezaugarriak adierazten dituzten neurri edo estatistiko deskribatzaileak ematea da.

Ezaugarri estatistikoak aldagai bakar bati buruzkoak izan daitezke (gizonezko helduen altuera aztertu behar denean, bestelako aldagaiak kontuan hartu gabe, esaterako). Aldagai bakarreko estatistiko hauek neurtu nahi duten ezaugarriaren arabera sailka daitezke:

Estatistiko deskribatzaileak aldagai biren arteko erlazioa esploratzeko ere erabil daitezke, korrelazio koefiziente lineala, esaterako.

Inferentzia estatistikoarekin erkatuz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatistika deskribatzaileak ez du, datu multzoa lagina denean (eta hau gehienetan gertatzen da), lagineko emaitzak populazio osora zabaltzean dagoen errorearen neurria ematen. Horretarako, tresna matematiko eta probabilistiko konplexuagoen bitartez, inferentzia estatistikoa erabili behar da. Honela adibidez, estatistika deskribatzaileak inkestaz jaso diren gizon heldu batzuen altueren batez bestekoa 170 cm dela esango digu, inferentzia estatistikoak emaitza honek duen errorearen (edo konfiantzaren maila), emaitza hau gizon heldu guztien populaziora zabaltzean, emango digularik.

Bi estatistika adar hauek ez dira kontrajarriak: estatistika deskribatzailea errealitaterako hurbilketa izan daiteke, inferentzia estatistikoarekin zehaztu egingo duguna.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]