Estatu terrorismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Terrorismo
Kontraterrorismoa
Terrorismoaren aurkako gerra
Motak
Nazionalista
Erlijiosoa
Estatuek babestua
Estatuena
Arrazista
Narkoterrorismoa
Politikoa
Ekoterrorismoa
Taktikak
Hilketa
Lehergailuak
Bonba auto
Bonba gizon
Bahiketak
Express bahiketa
Bioterrorismoa
Ziberterrorismoa
Erakunde terroristak
Europar Batasunarenak
Estatu Batuenak

Estatu terrorismoa gobernu batek bere helburuak lortzeko herrian izua zabaltzen duenean, indarkeria edota beste bide batzuk erabiliz, egiten da.

Ondorengo praktikak estatu terrorismotzat jotzen dira:

  1. Pertsonen jazarpena, bortxaketa, tortura edota erahilketa polizia edota indar paramilitaren eskutik.
  2. Talde terrorista faltsuen sorrera, normalean ekintza polizial eta militarrak kamuflatzeko (GAL,Contra). Gertatu izan da gobernuek itxuraz bere kontrako taldeak sortu izana, hauek basakeriak egiteko eta gobernuaren aurkako benetako taldeen izena zikintzeko.
  3. Militar eta polizietan herriaren aurkako jarrerak toleratzea eta sustatzea.
  4. Herriaren aurkako zigor operazio zuzenak, "terroristei laguntzea" egotzita. Ekintzarik basatienak gehienetan "kalte kolateral" gisa agertzen dira.
  5. Biztanleriari legedi ez demokratiko bat ezartzea: herrialdetik aterazten uzten ez duena, herritarren eskubideak urratzen dituena, aurkari politikoak legez kanpo uzten dituena...

Gaur egun ez dago garbi zer jotzen den estatu terrorismotzat eta zer ez. Bigarren Mundu Gerran Aliatuek hiri Alemaniar eta Japoniarren bonbardatzea eta erabateko suntsipena, milaka hildako errugabe eraginez, ekintza terrorista baten definizioan sartzen da baina ez zaio horrela deitzen. Ustez, CIA, Mossad eta hantzeko beste inteligentzi zerbitzuek hilketak, bonba erasoak, bahiketak, talde terroristen finantzaketa eta beste hainbat ekintza burutzen dituzte. Orduan, agentzi hauek talde terroristatzat jo beharko lirakete.

Hainbat teoria anarkista edota ultraezkertiarrek esaten dutenez terrorismo bakarra estatuak egiten duena da.

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak