Estaturik gabeko nazio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Estaturik gabeko nazioak naziotzat hartu ohi diren ezaugarriak dituzten baina estaturik ez duten giza komunitateak dira. Hortaz, nazioa burujabetzarako borondate politikoari loturiko kontzeptua denez, estaturik gabeko nazioez hitz egiten da lurralde horietan mugimendu nazionalista edo independentista esanguratsuak daudenean.

Nazio bat ezaugarritzen dituen kriterioak oso eztabaidatuak dira eta, beraz, estaturik gabeko nazioena ere kontzeptu eztabaidatua da oso. Estaturik gabeko nazioaren kontzeptua berak aldarrikapen kutsua du eta, oro har, lurralde baten aitortzea, autodeterminazioa edota independentzia aldarrikatzen duten mugimenduek erabiliko dute. Oro har, estaturik gabeko nazioak aipatzerakoan ondoko ezaugarriak edo horietako batzuk betetzen dituzten lurraldeak aipatzen dira:

  • Parte diren estatuaren aldetik aitorpen ofiziala, komunitate nazional, nazionalitate edo antzeko formulen bidez.
  • Estatuan gailentzen diren ezaugarri kultural edo lingustiko deberdinduak izatea.
  • Bere izatea aldarrikatzen duen mugimendu politiko nahiz kulturalak izatea.

Euren lurraldea naziotzat aldarrikatzen duten baina estaturik ez duten herrialdeetako erakunde batzuk Unrepresented Nations and Peoples Organization (UNPO) nazioarteko erakunden antolatzen dira.

Estaturik gabeko nazio gisa ondokoak hartu ohi dira, besteak beste, esan bezala kategoria oso eztabaidatua bada ere:

Europa

Mugimendu independentistek indar handia duten nazioak
Mugimendu txikiagoak[erreferentzia behar]

Beste nazionalismo batzuek ere euren lurraldea naziotzat jotzen dute, baina herritar gehienek ez dute aldarrikapen horrekin bat egiten (goiko adibide batzuetan ere gertatzen den bezala) eta oro har nazioarte mailan oihartzun txikiagoa dute: Aostako Harana, Asturias, Azoreak, Frisia, Kanariak, Krimea, Laponia, Man uhartea, etab.

Bestalde, mugimendu irredentistak ere badaude, euren lurraldea beste estatu batekin bat egitea aldarrikatzen dutenak: Bosnia-Herzegovinako Bosniako Serbiar Errepublika Serbiarekin bat egin nahi du, Italia iparraldeko Trentino-Adige Garaia eskualdeko austriar jatorriko biztanleek (Südtirol, Hegoaldeko Tirol) Austriarekin bat egitea aldarrikatu izan dute, etab. Mugimenduon aldarrikapenak euren lurraldea estatutzat aldarrikatzera igaro daitezke testuinguruaren arabera: adibidez, hori gertatu zen Kosovorekin, non albaniarrek gehiengoa osatzen duten, baina estatu horrekin batu baino estatu propioa sortu duten.

Afrika

Afrikako lurralde gehiena esan daiteke estaturik gabeko herriek osatzen dutela. Afrikako estatu gehienak kolonialismoa nahiz inperialismoaren ondorio dira eta, ondorioz, bertako banaketa etniko-kulturalen gainetik eraiki ziren. Hala ere, nazioak burujabetzarako borondate politikoa eskatzen duenez, Afrikan estaturik gabeko nazioak -gainontzeko kontineetan bezala- mugimendu nazionalista esanguratsuak dituzten lurraldeetan emango dira.

Nazioartean, Mendebaldeko Sahara eta Somalilandia kasu ezagunenak dira: bi-biak ere banaketa kolonialaren ondoriozko gatazkak dira. Nazionalismo arabiarrak edo panarabismoak, aldiz, indar handia izan du historian eta arabiar nazioa osatzen duten herrialdeen batasuna aldarrikatzen du.

Euren lurraldea estatu bereizitzat aldarrikatzen duten mugimendu esanguratsuak ondoko lurraldeetan ere badira:

Asia

Amerika

Europako herrialdeetako koloniak diren lurralde hauetan ere aldarrikapenak badira:

Horrekin batera, ezin dira ahantzi amerindiar edo jatorrizko herriak (hainbat izen hartzen dituzte). Haietako batzuk euren burua naziotzat hartzen dute eta, gehienek estatu-egiturarik eskatzen ez duten arren, askok onarpen nazionala aldarrikatzen dute.

Bestalde, AEBetan, nazionalismo beltzak indar handia izan zuen (1970eko hamarkadan bereziki), batez ere Black Panthers ("Lehoinabar Beltzak") mugimenduan gorpuztu zena. AEBetako beltzentzako lurralde bat (Estatu Batuen hegoaldean) aldarrikatu zuten.

Ozeania

Ikus, gainera

Kanpo loturak