Estaurazio
Wikipedia(e)tik
Estaurazioren (eskuinean) eta honen aita Nizeforo I.a Logotetaren irudiak dituen urrezko txanpona.
Estaurazio (grezieraz: Σταυράκιος) (? - 812ko urtarrilaren 11) 811ko uztailaren 26tik urriaren 2ra Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen. Nizeforo I.a aita ordezkatu zuen, hura Pliskako guduan hil ostean. Baina, bataila horretan bertan, Estaurazio ere larriki zauritu zen. Hori zela eta, handik bi hilabetera, koroa Mikel I.a Rangabe ezkonanaiari utzi eta monasterio batera erretiratu zen. Han hil zen, 812ko urtarrilaren 11n.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu hau idazteko Ingelesezko Wikipediako Staurakios sarrerako informazioa erabili da.
| Aurrekoa Nizeforo I.a Logoteta |
Bizantziar Inperioko enperadorea 811 |
Ondorengoa Mikel I.a Rangabe |