Este (Italiako leinu historikoa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Este italiar familia historiko bat izan zen, Ferrarako (1240-1597) eta Modenako (1288-1796) dukerriak menderatu zituena.

Kide ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Herkules I.a. Estekoa: (1433 - 1505). Ferrarako lehen dukea; Ariosto eta Boiardo babestu zituen.
  • Alfontso I.a. Estekoa: Herkules I.aren semea. Ferrara eta Modenako dukea izan zen 1505-1534 bitartean (1476 - 1534). Lukrezia Borgiarekin ezkondu zen (1501) eta Ariosto babestu zuen.
  • Hipolito II.a.Estekoa: (1509 - 1572). Alfontso I.aren semea zen, eta Esteko kardinala izan zen. Milan, Lyon eta Narbonako artzapezpikua eta Parmako gobernaria izan zen.
  • Herkules III.a Estekoa: Modenako azken dukea. Kargutik kendu zuten Campoformioko hitzarmenaren ondorioz (1797). Bere alaba Maria-Beatrizek Habsburgotarren esku utzi zituen Este etxearen ondasun guztiak, Fernando Austriakoarekin ezkondu ondoren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Este (Italiako leinu historikoa) Aldatu lotura Wikidatan