Estelada

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Estelada blava edo izardun urdina
Estelada roja edo izardun gorria

Estelada (euskaraz, izarduna) Katalunia edo Katalan Herrien independentzia adierazten duen bandera da (Valentziako Erkidegoan estrelada ere erabiltzen den arren).

Bere jatorria XX. mendearen hasierakoa da, eta Kataluniako banderan oinarrituta dago, Kubako banderak duenaren antzeko izardun triangelu bat gehituz. Eredu horretan oinarritu zen Vicenç Albert Ballester, Unió Catalanista alderdiaren militantea, garai hartan Kuba Espainiarengandik independizatu berri baitzen, Espainiar Inperioaren kontrako sinbolo bihurtuz.

Gaur egun, nagusiki, bi diseinu erabiltzen dira:

  • Estelada blava (izardun urdina), XX. mendearen hasieran sortua eta 1918ko argitalpen batzuetan aurki daitekena, gaur egun sektore independentista ez-marxistek erabiltzen dutena.
  • Estelada vermella (izardun gorria) edo groga (horia), 1972an Esquerra Catalana dels Treballadors alderdiak sortua, eta estatu independiente sozialista baten alde egiten duten sektoreek erabiltzen dutena.

Beste bandera batzuk ere zabaldu dira, gehienak arrakastarik gabe.

Estelada historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Estelada romboïdal: 1908an Unió Catalanistak sortutakoa, lehenbiziko estelada.[1]
  • Estelada blava: XX. mendearen hasieran diseinatua, erronboidalaren ondorengoa eta 50 urtetan estelada diseinu bakarra.
  • Estelada vermella edo groga: 1972an Esquerra Catalana dels Treballadors Ipar Kataluniako kataluniar independentziaren aldeko lehenengo alderdiak sortua, banderaren triangelu urdina kenduaz urdina Borboi leinuaren kolorea baita.[2] Izarra gorria da iraultza nazionalaz gain iraultza soziala ere aldarrikatzen delako, eta Partit Socialista d'Alliberament Nacional (PSAN) alderdiak erabiltzen du 1977tik. Ezkerreko independentistek erabili ohi dute.
  • Estelada roja: Partit Comunista d'Espanya (PC(i) alderdiak sortua, bandera marxista-leninista da, eta gaur egun Federació de Joves Comunistes de Catalunya (FJCC) elkarteak erabiltzen du.
  • Estelada blanca: 1968 eta 1976 urteren artean PSAN, Moviment d'Unificació Marxista, eta Bloc Català de Treballadors alderdiek, eta 1979 eta 1982an desagertu zen Bloc d'Esquerra d'Alliberament Nacional alderdiek erabilitako bandera.
  • Estelada anarquista: 1970 eta 1990 bitartean sektore anarkistek erabilitakoa. Izar gorria eta triangelu beltza anarkismoaren ikur modura erabiltzen dira, eta izarraren bederatzi puntek Katalan Herrien bederatzi herrialdeak sinbolizatzen dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Katalanez)  Comissió 100 anys d'estelada, «Introducció», http://www.estelada.cat/main.asp?opc=1. Noiz kontsultatua: 2013-09-02 .
  2. Crexell (1984), 132. orrialdea

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Estelada Aldatu lotura Wikidatan