Estepa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Estepa Kazakhstango ekialdean.

Estepa eremu lau eta zabala da, larre hedatsua, landare xerofiloak dituena. Orokorrean, zuhaitzik gabeko bioma da. Batzuetan basamortu hoztzat hartu da, basamortu beroak ez bezala. Eskualdeak normalean, itsasotik urrun daude, ia ez dute euririk (urteko prezipitazioa 500 mm baino gutxiagokoa da) eta udatik negurako tenperaturaren aldaketa handia da (+40 °Ctik - 40 °Cra hain zuzen ere). Egunetik gauerako tenperaturaren aldaketa ere zabala da, Mongoliako ordokietan egunean 30 Â°C gradutan izatetik gauean 0 azpiko izatera pasa daiteke.

Izena errusierazko stɛp hitzetik dator, euskaraz lurralde lau eta lehorra esan nahi duena.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduan zehar bi estepa mota ezberdin aurkitu daitezke:

  • Estepa lehorra.
  • Estepa epela.

Badaude azpisailkapenak ere.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko esteparik handiena Errusiako hego-mendebaldean eta gertuko herrialdeetan dagoen Estepa Handia da, Ukrainatik Altai mendietara, Koppet Dag eta Tian Shan mendilerroetara hedatzen dena.

Sabanatik basamorturaino dagoen lurraldea ere estepa da, adibidez Afrikako Sahelen, Indian edo Australian.

Amerikan ere estepak daude, Ipar Amerikan zabaldi handietako mendebaldea eta Hego Amerikan Brasilgo ipar-ekialdean dagoen Sertão.

Klima mediterraneo duen eskualde eta basamortu arteko lurraldeetan ere, Mexikoko Tijuana edo Espainiako Zaragoza inguruan ere estepak daude.

Estepak Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipatu den bezala, Iberiar penintsulan ere badaude estepak eta Nafarroako Bardeetako klima ere estepakoa da, gertuko Monegroetakoa bezala.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Estepa Aldatu lotura Wikidatan