Ester
Esterra azido karboxiliko batek alkohol edo fenol batekin erreakzionatzean, prozesuan ura galduz, eratzen duen konposatu kimikoa da.
Adibidez:
CH3-COOH + C2H5OH → CH3-COOC2H5 + H2O azido azetikoa + etanola → etil azetatoa + ura.
Ester-mota asko daude. Kate motza duten azido eta alkoholetatik eratutako esterrak, normalean, usain gozoko likido lurrunkorrak dira. Ezagunak dira etil azetatoa, disolbatzaile gisa eta espasmoaren kontra erabilia; amil azetatoa, zelulosa-bernizen disolbatzaile gisa erabilia; binil azetatoa, butil azetatoa, zelulosa nitratoa eta lurrun natural edo artifizialen prestaketan erabiltzen diren beste asko. Esterrak dira, orobat, fruituei beren usaina ematen dietenak: muxikari etil butiratoak, sagarrari propil butiratoak, etab. Kate luzeko azidoak glizerolarekin erreakzionatzean, lipidoak lortzen dira. Argizariak ere esterrak dira.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.