Esteribarrera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esteribarrera (†)
esteriberrara — euskara
Esteribarrera, Hegoaldeko goi nafarreraren barruan
Sailkapena
EuskalkiaNafarrera
Zati-euskalkiaHegoaldeko goi nafarrera
AzpieuskalkiaSortaldeko nafarrera
Kokapena
EskualdeaEsteribar,
 Nafarroa Garaia
Egoera
Estatusdesagertua

Esteribarrera (Esteriberrara) hegoaldeko goi-nafarrera euskalkiaren hizkera bat da, Nafarroa Garaiko Esteribar (Esteriber) ibarreko berezko euskara, Artzibarrerarekin. Sortaldeko azpieuskalkia barruan dago.

2007ko udazkenean, ez zegoen esteribarrerazko euskaldun gutxienik, eta, beraz, hizkera hilda da.

Herriko hizkeraren aztarna anitz dago Esteribarko toponimian, esaera zaharretan eta eguneroko hainbat hitzetan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Esteribarko herri guztiak Urdaitzetik iparraldera sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkiko Erroibarrera-Esteribarrera azpieuskalkian.[1] Pedro Irizarren kalkuluen arabera, 1860 eta 1870 artean 1 300 esteribarrerazko euskaldun inguru egongo ziren Esteriberran.[2]

1904an, Iruñeko gotzaindegiko Elizaren Gida eta langileen egoeraren arabera, 1904ko irailaren 1ean, Esteribarrera hitz egiten zen Esteribarko herri gehienetan, Iruretik Eugira.

Aingeru Irigaraien 1935eko datuek, biztanleriaren datuekin konbinatuta, adierazten dute urte horretan Esteribarko 900 euskaldun izango zirela, esteribarrera hiztunak.

1930eko hamarkadan, Esteribarko azpieuskalkiak bere nagusitasuna galdu zuen gaztelaniaren mesedetan, asmo politikoko (Frankismoa) eta izaera ekonomikoko hainbat inguruabar sozialengatik, gaztelaniaren aurrerabidea errazten zutenak. Borondatezko berezko hizkuntzaren galera hori euskaraz hitz egiteko debekuarekin batera gertatu zen. Hala, 1937an erabat debekatu zen bide publikoan euskaraz hitz egitea. Hurrengo urtean, euskara erregistroetatik kanpo uzten da, eta horren atzetik daude auzitegiak, saltokiak, eskritura publikoak, aldizkariak, eskolak, irratiak... Horrela, herri landatarrenetan, edo batzuetan ezta hori ere, euskara familiartera bakarrik baztertuta geratu zen.

Ondorioz, 1970ean beste zenbaketa bat egin ondoren, Esteribarko 280 euskaldun esteribarrera mintzo ziren.[2]

1977an Nere Oroimenak liburua argitaratu zuen Perpetua Saragueta (Mezkiritz, 1905) erroibartarrak. Oso datu etnografiko garrantzitsuak eskaini zituen. Azken urteotan, Orreaga Ibarra hizkuntzalariak euskalkia jasotzen duen hainbat lan plazaratu du.

250 urtetik hona jasaten ari zen euskalduntze-ezaren prozesua 2000ko hamarkadan iritsi zen bere punturik kritikoenera, eta Esteriberran esteribarrera eta euskararen kontserbazio-egoera kritikoa izan zen. 2007an jakin zen euskalki hori erabat desagertu zela, hiztun guztiak hil baitziren.[3]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esteribarrerako banaketa
Gaur egun, ez dago esteribarrera hiztunik. Hala ere, 1870an, hiztunak erregistratu dira ibarreko zati nagusian, honako herri hauek barne:

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahoskera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gaur egungo euskalki gehienetan bezala, hatxe letrak antzinako euskarako ahoskera hasperenduna galdua du Esteriberran ere, eta ahoskabea da gaur egun.
  • Instrumentalari dagokionez, euskara batuko -z atzizkia (eskuz, pilotaz) maiz -s bihurtzen da ipar-esteribarreran (eskus, pillotas). Adibidez: altxaka joanes erdetxi zuen («ezkutuan joanez erdietsi zuen»). Dena dela, eskuz eta halakoak ere aise entzuten dira.

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Prolatiborako atzizkia -tako edo -dako da: neretako (niretzat/niretzako), guretako (guretzat/guretzako), haiendako (haientzat/haientzako), eta abar.
  • Adjektiboetatik sorturiko adizlagunetan, -ki atzizkia izan ohi dute: ongi, hobeki, ederki eta abar.
  • Euskalkiaren arabera -st- ala -r(t)z- aukeratzea dakarten hitzetan, bigarrena erabiltzen da ipar-esteribarreran: ber(t)ze, ortzegun, ortzilere, bortz, ertze...
  • Hainbat hiztunek -(r)eki soziatibo erabiltzen dute: zureki, beaiki (behiarekin)...Hala ere, gehienek "-n"dunak darabiltzate.
  • I eta U-ren ondorengo "a" ia beti "e" bihurtzeko joera dago. Adibidez: lurre, eztie, makile, igen (euskara batuan: «igan, igo»), maztekie, gatu'et («katu bat»)...

Aditzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Etorkizuneko adizkiak eratzeko, forma burutuan -tu hartzen duten aditzetan, -ko atzizkia erabiltzen da, eta aditz ohiari -tiko atzizkia eransten zaio: hartiku du, sortiko du, hoztiko du...
Gainerako aditzetan (Nafarroako eta Iparraldeko beste hainbat euskal hizkeratan bezala) -(r)en atzizkia eransten zaio aditz oinari. Atzizki horren forma, ordea, -in da Esteribarren. Adibidez:
  • Euskara batuan: joanen gara herrira?. Esteribarren: joain gara errire?
  • Euskara batuan: izanen da?. Esteribarren: izein de?
  • Euskara batuan: iganen naiz / igoko naiz. Esteribarren: igein n(e/a)iz.
  • Euskara batuan: emanen didak. Esteribarren: main di(r/d)ek.
  • Euskara batuan: eramanen didate. Esteribarren: emain di(r/d)ete.
Hala ere, berez -in bukaera duten aditz oinetan (jakin, egin), euskara batuko forma bera du etorkizuneko adizkiak Esteribarren ere: jakinen du, (e)inen du.
  • Ahaleran, aditza trinkoa ez bada, tortzen aal naiz («etortzen ahal nintzen, etor nintekeen») eta ez duzie jaten aal («ez duzue jaten ahal, ez dezakezue jan») sailekoak erabiltzen dira. Lehenaldirako, tortzen aal nizen («etortzen ahal nintzen, etor nintekeen») eta torri aal izen nuen/ni(t)zen («etorri ahal izan nuen»).
  • Lehenaldiko aditzaren bukaerako "n"ak batzuek ahoskatzen dituzte eta beste batzuek ez. Hego Esteribarkoa eta hego nafarrerarena da gehiago "n" ez ahoskatzearena.

Adibidez:

Izan (ukan) Jakin Egon
Lehenaldia Orainaldia Objektu zuzen singularra Objektu zuzen plurala Orainaldia
nik nue(n) / nitue(n) dut/tut nik n(a/e)kie(n) n(a/e)kizkie(n) ni nindego(en)
ik/jik (j)ue(n) / (j)itue(n) duk/dun / tuk/tun jik (j)(a/e)kie(n) (j)(a/e)kizkie(n) (j)i (j)indego(en)
har(r)ek zue(n)/zitue(n) du/tu arek z(a/e)kie(n) z(a/e)kizkie(n) bera zago(e)n (edo zego, hegoalderago)
guk ginue(n) / g(e)intuen dugu / tugu guk ginekie(n) ginekizkie(n) gu ginaude(n)
zuk zinue(n) / z(e)intuen duzu / tuzu zuk zinekie(n) zinekizkie(n) zu zinaude(n)
zuek zinute(n) / zintuzten duzie / tuzie zuek zinekite(n) zinekizkite(n) zuek zinaudete(n)
haiek zute(n) / zuzte(n) dute / tuzte aiek z(a/e)kite(n) z(a/e)kizkite(n) aiek zauden (edo zeude, hegoalderago)

Aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esteribarrerak bi aldaera ditu.

Iparesteribartar aldaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldaera honek ibarreko iparraldeko herriak hartzen ditu: Egui, Iregi eta Urtesun. Azpimarratzekoa da Erroibarko Zilbitin hitz egiten den aldaerak iparesteribartar esteribarrera aldaeraren (eta ez iparerroibartar erroibarrera) antz handia duela, horregatik autore batzuek azken erroibarrera hau baztertzen dute. Beste aldaerarekiko aldea iraganeko flexio alokutibo maskulinoen amaieretan datza, aldaera honetan -ken dira eta konjugazio osoan zehar errepikatzen dira.

Kalkuluen arabera, 1870ean 500 hiztun zituen iparesteribartar esteribarrerak, 1935ean 450 eta 1970ean 210. XXI. mendean, aldaera hau jada desagertua dago.

Erdiesteribartar aldaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldaera honek ibarreko erdialdeko herriak hartzen ditu: Irure, Setuain, Errea, Zai, Idoieta, Beltzunegi, Eskirotz, Ilerratz, Urdeitz, Inbuluzketa, Osteritz, Zubri, Leantz, Usutxi, Agorreta eta Saiots. Beste aldaerarekiko aldea iraganeko flexio alokutibo maskulinoen amaieretan datza, aldaera honetan -ta dira eta konjugazio osoan zehar errepikatzen dira.

Kalkuluen arabera, 1870ean 800 hiztun zituen iparesteribartar esteribarrerak, 1935ean 430 eta 1970ean 70. XXI. mendean, aldaera hau jada desagertua dago.

Hiztegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orreaga Ibarrak hainbat urtez jaso zituen esteribarreraren berezko hitz batzuk:[4]

  • altzine: aitzina, aurrera
  • arrunt: erabat, oso
  • aunitz: anitz
  • atxune: osina
  • atzendu: ahaztu
  • bat eginik gelditu: zur eta lur geratu
  • bere gisen: bere gisan
  • deus: ezer
  • erdetxi: erdietsi
  • erran: erdietsi
  • giela: gibelera, atzera
  • goibel: hodei
  • gorki: oso
  • iharduki: hitz egin
  • iretzarri: iratzarri
  • ja ere ez: ezer ere ez
  • jarri: eseri
  • jostatu: oso
  • kazkarabarra: kazkabarra
  • lazki: oso
  • ortots: ostots
  • paratu: ipini
  • tzitzorra: txingorra

Gainera, herri gehienek esteribarreraz dute izen tradizionala, eta gaur egungoak, euskara batuaz:

Hiztunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkera hori desagertua dago 2007tik. Hauxe da hiztun kopuruaren bilakaera historian zehar:

Hiztunak aldaeraren arabera Hiztunak guztira
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
  Iparesteribartar •   Erdiesteribartar
  Esteribarrera

Azken hiztunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Ahotsak proiektuaren bidez, hizkera honetako azken hiztunetako batzuk elkarrizketatu ahal izan dira, eremu honetako kulturaren eta hizkuntzaren zenbait alderdi zaindu ahal izateko. Hauek dira esteribarrerako azken euskaldun zaharrak:[5]

  • Aniceto Azkarate Zalba (Leranotz, 1907-?)
  • Domingo Bizkai Santesteban (Ezkirotz, 1909-?)
  • Celia Inda Seminario (Eugi, 1909-1995)
  • Hipolito Egozkue Paternain (Leranotz, 1913-?)
  • Martin (Usetxi, 1922-?)
  • Anbrosia Iribarren Ripa (Eugi, 1926-?)
  • Emilio Lintzoain (Eugi, 1926-?)
  • Francisco (Eugi, 1930?)
  • Alicia Villanueva Zandueta (Usetxi, 1930-?)
  • Gaspar Lintzoain Lintzoain (Iragi, 1932-?)

Konparaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intza Aitak, XX. mendearen hasieran, Esteribarko herri batzuetako euskararen aditz forma batzuk bildu zituen. Horiek bat datoz, alderdi fonetiko txikiren bat izan ezik, Koldo Artolak urte batzuk geroago bildutakoekin. Hemen Artzibarrera eta Erroibarrera pareko euskalkietarekin batera aurkezten dira, bertan auritzera sartu baitzen hasiera batean.[6]

Euskara batua Esteribarrera Artzibarrera Erroibarrera
Iparesteribartar Erdiesteribartar Hegoesteribartar Hegoerroibartar
naiz
zara
da
gara
zarete
dira
näiz
zara
de
gära
zäte
dire
neiz
zera
de
gera
zate
dire
neiz
zera
de
gera
zete
dire
neiz
zera
de
gera
zete
dire
nintzen
ziren
zen
ginen
zineten
ziren
nitzen
zinen
zen
ginen
zineten
ziren
nitze
zine
ze
gine
zinete
zire
nintze
zine
ze
gintze
zinete
ziren
nitze
zine
ze
gine
zinete
zire

Testigantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparesteribartar aldaera Hegoesteribartar aldaera
Eugiko Francisco Iragiko Gaspar Lintzoain Usetxiko Alicia Villanueva

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Euskalkiak, Herriaren lekukoak". (Koldo Zuazo, 2003).
  • "Lexikoaren hedapena goi-nafarreraren hiru ibarrotan: Erroibar, Esteribar eta Anue" (Orreaga Ibarra, 2006).
  • "Erroibarko eta Esteribarko Hiztegia" (Orreaga Ibarra, 2007).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  2. a b Pedro Irizar. «Los dialectos y variedades de la lengua vasca. Variedades desaparecidas y variedades amenazadas de rápida extinción. Su evolución en el transcurso de un siglo» [Contribución a la Dialectología de la lengua vasca, t. I, pp.241-267. Batez ere: pp.251, 257, 260-261]
  3. «Bitxikeriak» Erroibarko Udala (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
  4. Ibarra, Orreaga. (1996-X-8). «Erroibarko lexikoaren gainean» Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
  5. «Esteribar, euskara eta ahozko ondarea - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-14).
  6. Intza Aita. Naparro'ko aditz-laguntzailea. Zuketako esakeran.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]