Esteve Materre
Esteve Materre (? - ?) euskaraz idatzi zuen idazlea izan zen. Frantzian jaioa zen baina euskaraz idatzi zuen. Saran, Axularrekin seguru aski, ikasi zuen euskara. Etxepareren eta Leizarragaren liburuak argitaratu eta gero, Materrerena da euskaraz idatzi zen lehena.
Frantziskotarra izan zen; 1617an, La Reoleko komentuan abade zegoen, eta 1623an Okzitaniako Tolosan. 1617an liburuxka bat atera zuen, lapurteraz idatzia, Bordelen, Doctrina Christiana izenburupean. Liburua marinelentzat egina dago, eta bertan, dotrina eta otoitz bereziak erakusten dira. Urte hartan argitaraturiko alerik ez da gaur egun ezagutzen.
Villasanteren ustez garrantzi handia izan zuen Materrek garai hartako idazleentzat.
1623an beste argitalpen bat egin zen, eta 1693an beste bat, izenburua aldatuta: "Bouqueta Lore Divinoena bereciac eta Duronea apeçac Aita Materren liburuari emendatuac". Euskaraz idazteari ekin aurretik, bazuen beste liburu bat frantsesez argitaratua: L’horloge spirituelle (1606). Materre Sarako eskolako partaide izan zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Lanak
[aldatu] Dotrina
- Dotrina christiana (1617): Jatorriz ez zen euskalduna. 1693an "Bouqueta Lore Divinoena bereciac eta Duronea apeçac Aita Materren liburuari emendatuac" izenburuaz berrargitaratu zen.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Esteve Materre literaturaren zubitegian
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.