Estigia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Estigiako bidaia, Gustave Dorérena. 1861

Greziar mitologian, Estigia edo Estige (antzinako grezieraz Στύξ Stýx, στυγέω stugéô aditzetik, "gorrotatu"), ozeanide bat zen, Ozeano eta Tetisen alaba, edo Higinoren arabera, Erebo eta Nixena. Greziar mitologiako behe mundua zen Hadeseko ibai baten pertsonifikazioa zen.

Mitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estigia, bere ibilgua infernuan amaitzen zen Arkadiako iturri batean bizi zen. Hesiodok, ozeanide guztietatik, handiena eta errespetatuena zela dio. Palasekin lau seme izan zituen: Nike, Kratos, Bia eta Zelo. Zerrenda honi, Higinok, Eszila munstroa gehitzen du. Beste egile batzuk, Apolodoro Atenasekoak bezala, Persefone ere hartzen dute Estigiak Zeusekin izandako alabatzat, Demeterren alabatzat beharrean, eta, betidanik, behe munduko jainkosa izan zela esanez. Pausaniasek, Peirasekin, Ekidnaren ama ere izan zela dio.

Titanomakian (edo olinpiar jainkoen titanen aurkako gerran), Estigiak bere aitaren aholkua jarraitu zuen, eta, hilezkorren artean, Zeusi laguntzen lehena izan zen. Sari bezala, honek ohorez bete zuen, bere semeak hartu zituen bere segizioan, eta Estigiaren izena sakratu bihurtu zuen, jainkoek, Estigiaren izenagatik, bere zinegite solemneenak eginez. Jainko batek, Estigiaren izenean zin egiten zuenean, Irisek, bere urarekin urrezko kopa bat betetzen zuen. Bere zina betetzen ez zuenak ur hau edaten zuen, ahotsa eta arnasa, Urte Handi batez galduz, hau da, bederatzi urtez, eta beste bederatziz, jainkoen oturuntza eta biltzarretatik kanporatua zen.

Zeusek berak, Semeleri, honek eskatzen zuena emango ziola zin egin zion, eta, honela, jainkoen erregea, bere dizdira osoan agertzera behartua izan zen, bere erremediorik gabeko heriotzak jaurtitzen zituen tximistak eraginez. Heliosek ere, Faetoni, honek nahi zuena emango ziola esan zion, eta honek, eguzkiaren jainkoaren gurdia garraiatzea eskatu zuen, ondoren, bere bizitzarekin amaituko zuena. Esaten zenez, Aloadek, Estigiak eginiko zin bat hautsi zuten, eta ereduzko zigor bat onartu behar izan zuten: bizkarra bizkarraren aurka itsatsiak geratzea, haizena eta ilunpean.

Elezaharrak, Estigiak, bertan sartzen zen edozein gorputz atal hilezkor bihurtzen zuela ere badio. Honela, Tetisek, bere seme Akiles bainatu zuen ibaian, eta honek hilezkortasuna eman zion, orpoan izan ezik, bere amak, gorputz atal honetatik eutsi baitzuen ibaian sartu zuenean, eta, honela, bere puntu ahul bakarra bihurtu zena.

Ibai bezala, Estigia, bizien mundua eta hilen mundua, Hadesaren arteko muga zen, azken hau, bederatzi aldiz inguratzen zuelarik. Estigia, Flegetonte, Akeronte eta Kozito ibaiak, Hadesaren erdian elkartzen ziren, zingira handi bat eratuz. Modu herrikoian, Estigia, batzuetan Karontek eta besteetan Flegiasek gidatutako txalupa batean zeharka zitekeela uste zen, baina, iturri klasiko gehienek, lehenak, Akeronte ibaia, eta, bigarrenak, Flegetonte ibaia zeharkatzen zuela diote.

Antzinatean, Estigia, Ukraina eta Errusiaren arteko muga adierazten zuen ibaia zela esaten zen, Kerch hiritik gertu. Ukraina bizien aldean egongo litzateke, eta Errusia hildakoen aldean.

Kristautasunean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estigia, nagusiki, greziar mitologiako beste munduaren bereizgarri bat zen, baina kristautasuneko infernuan ere badagoen ezaugarri bat bezala ere deskribatu da, nabarmenki Dante Alighieriren Jainkotiar komedia lan ezagunean. Dantek, Flegiasi eman zion Estigia ibaiaren zaindaritza, eta hau, infernuko bosgarren zirkulu bihurtu zuen, non haserrekoiek eta zakarrek, betirako eta etengabe, ur zingiratsuetan itoak izateko zigorra jasaten duten.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Estigia Aldatu lotura Wikidatan