Estigia (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estigia (taldea)» orritik birbideratua)
Estigia
Datuak
JatorriaZarautz (Gipuzkoa)
Musika motaTrash Metal
Urteak1985 - 1995
Produkzioa
Diskoetxea(k)DDT
Taldekideak
Ander Izeta
Goiko
Jabi
Chals
Lehengo taldekideak
Mikel Kazalis
Informazio gehigarria
Estigiaren Myspacea

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estigia, Zarautzen (Gipuzkoa) 1985-ean sortu zen Trash Metal taldea zen. Nahiz eta Euskal Herrian, 80ko hamarkadan, Ska, Punk eta Rock taldeak oso modan egon, Estigiak sekulako ospea izan zuen Euskal Herriko txokoetan. Oso gutxik egiten zuten musika azkarra eta indartsua egiten zuten Zarauztarrek.

Lehen bi maketen ondoren, Mikel Kazalisek taldea utzi zuen Negu Gorriak eta Anestesia taldeetan jotzeko. Formazio aldaketa bat jasan zuten orduan. Ander, gitarra jotzeaz gain abestera pasa zen, kasu honetan ordea ingelesez.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jabi - bajua
  • Ander Izeta - Gitarra eta ahotsa
  • Goiko - Bateria
  • Chals - Gitarra

    Lehenagoko taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mikel Kazalis - Bajua eta ahotsa

    Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Falso Profeta (Autoekoizpena, 1987). Maketa
  • Maketa (1989)
  • Insubmission (Semaphore, 1990)
  • Trip To Nowhere (DDT, 1995)

    Bildumetako partehartzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Descarga Norte (Discos Suicidas, 1988). Lp honetan beraien lehen bi abestiak kaleratu zituzten.

    Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ander Izetaren web orria[Betiko hautsitako esteka]
  • Estigia taldearen myspacea