Estireno
Wikipedia(e)tik
Estirenoa fenil etilenoa da (formula kimikoa: C6H5-CH=CH2), harrikatzaren alkaternan dagoen etileno kateko hidrokarburo bentzenikoa. Hainbat eratara presta daiteke laborategian. Industrian, etil bentzenoaren destilazio katalitikoaren bidez prestatzen da. Kolore gabeko likido usaintsua da, 145 ° C-an irakiten du, eta polimerizazio bidez poliestirenoa lortzeko erabiltzen da. Azken horrek garrantzi handia du plastikoen industrian.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.