Estoniako bandera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Estoniako bandera
Estoniako bandera
Erabilera
FIAV 110100.svg
Proportzioa 7:11
Erabakia 1990
Koloreak
Urdina
Beltza
Zuria

Estoniako bandera 1990eko abuztuaren 7an erabakitakoa da. Neurri bereko hiru errenkadaz osatuta dago: urdina, beltza eta zuria. Estoniarren artean, "sinimustvalge" (urdin-beltz-zuri) bezala ere da ezaguna.


Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1880an, Tartuko Unibertsitateko ikasleek erabiltzen zuten bandera hau, harik eta 1884an, bandera, ezagun egin zen arte. Horren ondorioz, estoniar abertzaletasunari lotuta agertzen hasi zen bandera. Hala, 1918ko otsailaren 24an, Estoniak independentzia aldarrikatu eta hiru-koloredun bandera erabili zuen ikur gisa. Banderaren balio formalak, ordea, 1918ko azaroaren 21era arte baino ez zuen iraun. Sobietar Batasunak Estonia inbaditu zuen 1940ko ekainean, eta banderaren erabilera debekatu zuen. Halere, Tallinngo Pikk Herman dorrean zintzilikatzen zuten estoniarrek beraien bandera, oraindik, Estoniak bere independentzia mantentzen zuen bitartean. Hurrengo egunean, berriz, berriro zintzilikatu zen Estoniako ikurra, oraingoan, bandera gorriarekin batera. Hala, Estoniako bandera desagertu egin zen 1940ko uztailaren 27an, eta bere lekuan, Estoniako Sobietar Errepublika Sozialistako bandera ezarri zuten. Alemania Naziak Estonia okupatu zuenean (1941-1944), bandera onartua izan zen, baina ez bandera nazional bezala; baizik eta estoniar etniako bandera gisa. Alemania Nazia erretiratu zenean, berriro zintzilikatu zen Estoniako bandera, lekurik esanguratsuenetan. Irailaren 22an, ordea, berriro azaldu zen bandera gorria, eta handik gutxira kendu zen Estoniako bandera, beste behin. Perestroikaren egunak iritsi arte, debekatuta egon zen bandera. 1989an, berriz, ostera ere zintzilikatu zen Tallinngo Pikk Hermann dorrean. 1990eko abuztuaren 7an, bandera nazional gisa izendatu zen, eta handik gutxira berreskuratu zuen Estoniak bere independentzia.


Sinbologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koloreen hasierako interpretazioa honakoa izan zen:

  • Urdina: Zerua, eta, Estoniako laku eta itsasoengatik. Abertzaletasunaren ideiekiko leialtasuna adierazi nahi du.
  • Beltza: lur nazionalaren sinbolo bezala
  • Zuria: jendearen alaitasun gisa


Beste proposamen batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ristilipud, Eskandinaviar erako proposamena.

1991an, Estoniak independentzia berreskuratu zuenean, eztabaida publikoa egon zen. Asmoa, bandera nazionala aukeratzea zen. Estoniar askok, herrialde Eskandinaviar gisa ikusten zuen Estonia. Hori dela eta, hiru-koloredun bandera albo batera utzi, eta Eskandinaviako gurutzea erabiltzea proposatzen zuten askok. Proposamen arrakastatsuetako bat, Eskandinaviako gurutze zuria, ertz beltza, eta atzealde urdina zituen bandera izan zen. Alabaina, banderaren aldaketak ez zuen behar besteko onarpena izan.




Estoniako beste zenbait bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Estoniako bandera Aldatu lotura Wikidatan
Banderak Artikulu hau bandera bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.