Estoniera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Estoniera
eesti keel
Non mintzatzen den: Estonia 
Eskualdea: Ipar Europa
Hiztunak: 1,1 milioi 
Rankina: Ez 100 mintzatuenen artean
Hizkuntza familia: Uralikoa
 Finikoa
  Estoniera 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: Estonia, Europar Batasuna
Erakunde araugilea: Estoniera Institutua (erdi-ofiziala)
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: et
ISO 639-2: est
ISO 639-3:

 

Estoniera (eesti keel) uraldar hizkuntza bat da, Estoniako ofiziala, 1.1 miloi hiztun inguru daukana. Uraldar hizkuntzen artean, finikoen azpitaldekoa da, finlandierarekin eta beste hizkuntza txikiago batzuekin batera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hizkuntzaren lehenengo arrastoak VIII. mendekoak dira, "Cosmographia" liburuan Aethicus Ister abadearen bidez.
  • XIII. mendean testu zehatzagoak idatzi zituzten, tartean estonierazko pasarteak. "Liber Census Daniae" liburuan (1219-1220) 500 leku izen inguru jaso zituzten.
  • XVI. mendea: Kullamaa eskuizkribuan (1524–1528) agertzen da lehendabiziko testu osoa, bi otoitz barne hartzen duena.
  • XVII. mendea: Lehen gramatikak eta hiztegiak.
  • XIX. mendea: Aurreneko gramatika estonieraz idatzitakoa (1884, Karl August Hermann). Garai hartan hasi ziren estoniarrak euren buruei eesti deitzen, maarahvas ("nekazari jendea") edo maakeel ("nekazari hizkuntza") hitzak erabiltzearen ordez.
  • XX. mendea: Johannes Aavik-ek ekin zion literatura hizkuntza aberastzeari, dialektoetatik eta finlandieratik. Johannes Voldemar Veski-k landu egin zituen hiztegia eta gramatika, batik bat eredu estandar batua finkatuz. 1918an kaleratu zuten lehen hiztegi arautzailea. Errusiako okupazioaren urteetan (1940-1991) hizkuntza eta nazionalismoa oso lotuta egon ziren. 1978an Jaan Krossek kaleratu zuen "Keisri hull" ("Tsarraren eroa"), bere liburu ezagunena. 1995eko apirilaren 1ean indarrean sartu zen "Hizkuntzaren Dekretua".

Eredu batua eta dialektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza ez indoeuroparrak Europan

Eredu batua nagusiki sortu zuten Iparraldeko dialektoetatik, Hegoaldeko aldaerek (Mulgi, Tartu, Võro eta Seto) desberdintasun nabarmenak gordetzen dituzten bitartean.

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MUSTA LIPU VALGUSES
Tule ümber on kogunend mõned.
Ridva otsas must laperdav kalts.
Ahnelt neelab mu saamatud kõned
Sügistuule käes kahisev malts.
Keegi sult suurt kirjaoskust ei nõua:
Piisab, kui seinale kritseldad “A”.
Veel plankusid lõhu, kui müüre ei jõua –
Mu vaikiva heakskiidu pälvid sa taas
Ja ikka ja jälle on lahus su soovid
Sellest, mida sa tohid ja pead.
Kui käimas on mässud ja revolutsioonid,
Siis meiegi kohal. Me tõstame pead.
Kui naine kord aeg avab meilegi süle.
Öös süttivad silmad, kus peegeldus õud.
Siis vaenlusetormid meist tuiskavad üle.
Vihaselt rõhuvad tumedad jõud.
Nüüd üheskoos hümni me laulame ööle,
Sest öö meid ju varjab ja katab ka sind.
Me laulame: “Julgesti, vennad, nüüd tööle!”
Täis piirita ohvrimeelt leegitsev rind.
Läbi riikluse ajastu lehvib see kangas,
Must nagu lõpmatu maailmaruum.
Kuni püsivad seadused, kohtud ja vanglad,
Teil pilkavalt naeratab surnupealuu.
Tõnu Trubetsky (Tony Blackplait)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Estoniera Aldatu lotura Wikidatan
Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.