Estrabon

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:37, 26 apirila 2015
Estrabon XVI. mendeko grabatu batean

Estrabon[1] (antzinako grezieraz: Στράβων; Amaseia, K. a. 63 - 24) greziar historialari eta geografoa izan zen.

Tiranion eta Aristodenioren ikasle zen, eta eskola estoikora sartu zen. Ponto Euxino (Itsaso Beltza) eta Etiopia, eta Armenia eta Italia arteko lurraldeak ikusi zituen. K. a. 20an Erroman jarri zen bizitzen eta K. a. 7an bere Geografia (antzinako grezieraz: Γεωγραφικά / Geôgraphiká) eman zuen argitara zazpi liburutan. Garai hartan ezagunak ziren lurralde, leku eta herrialde guztien berri eman zuen lan horretan. Baina Homerok, Eratostenek, Polibiok eta beste hainbatek ematen dituzten datuak irizpide zientifiko gehiegirik gabe eskaintzen ditu. Bera izan zen antzinakoen artean Lurra biribila zela uste zuen bakarrenetakoa. Bere garaian ez zuen halako osperik izan eta bere obra ez zen Errenazimentuko urteak arte ezagutzera eman. Bidai asko egin ondoren, jaioterrira itzuli eta 43 liburuki zituen Historiako oroitzapenak (antzinako grezieraz: Ἱστορικὰ Ὑπομνήματα / Historika Hypomnếmata) idatzi zuen Polibioren lana jarraitzeko asmotan. Egun liburuki guzti horiek galduta daude. Estrabonek ez zuen Galia ez Hispania ezagutu, baina baskoi edo euskaldunei buruzko argibide guztiz baliotsuak eskaini zituen bere Geografia idazlanean.

Idazlanak

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Estrabon Aldatu lotura Wikidatan