Estraperloaren eskandalua
Estraperloaen eskandalua Espainiako Bigarren Errepublikan gertatutako eskandalu politikoari dagokio. Straperlo markako erruleta elektrikoaren jokoan izan zuen oinarria. Strauss, Perel eta Lowann enpresari herbeherearrek eman zioten izena erruletari eta hauek izan ziren negozioa sustatu zutenak. Eragin zuten eskandaluak Espainiako errepublikako gobernua eraitsiaraztera eramango zuen.
[aldatu] Historia
Strauss, Perel eta Lowannek -azken hau Straussen emaztea zen- Donostiako Kasinoan aipatutako erruleta ezartzea nahi zuten eta horretarako, 1934an, gobernuko hainbat goikargu sobornatu zituzten. Tartean zegoen Aurelio Lerroux, Alejandro Lerroux Alderdi Erradikaleko buru zenaren iloba, eta Rafael Salazar Alonso ministroa, alderdi berekoa. Ez dugu ahaztu behar, garai hartan, Alderdi Erradikala José María Gil-Roblesen CEDArekin batera zegoela gobernuan.
Botoi batek kontrolatzen zuen erruleta eta nahi zen emaitza lor zitekeen. Iruzurra azaleratu zenean, jokoa debekatu egin zuten. Mallorcako Formentor hotelean ere martxan zegoen eta han ere itxi beharrean izan ziren.
Daniel Strauss bera izan zen Alcalá-Zamora Espainiako Errepublikako presidentearen aurrean iruzurra salatu zuena, Alejandro Lerrouxek jokoa debekatu eta ez baitzion kalteordainik ordaindu nahi. Piztu zen eskandaluak Alderdi Erradikalaren gainbehera ekarriko zuen eta errepublika bera eraitsi eta gerra zibila pizteraino iritsiko zen.
2008ko urrian, José Carlos García Rodríguezek El caso Strauss. El escándalo que precipitó el final de la II República liburua (ISBN 978-84-936725-0-8) argitaratu zuen Straperlo affairearen 75. urteurrena betetzen zenean.
[aldatu] Erreferentziak
- SOLÉ, José María."El escándalo del estraperlo", El Mundo, 1995eko irailaren 17a.
- Marc Fontbona, El estraperlo, una ruleta política, "La Aventura de la historia" (Madrid), núm. 120 (Octubre 2008), 36-40.
- José Carlos García Rodríguez El Caso Strauss. El escándalo que precipitó el final de la II República Editorial Akrón, Astorga (León), 2008 ISBN 978-84-936725-0-8.