Estrategia joko abstrakto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mancala Afrikan jatorria duen estrategia joko abstraktoa da, txandaka piezak zulo batetik bestera eramatean datzana.

Estrategia joko abstraktoa giroturik ez dagoen estrategia joko bat da. Estrategia terminoak jokoaren azken emaitza (nork irabazten duen eta, balitz, zenbat) batik bat jokalariek hartutako erabakien mendean dagoela adierazten du, zoriaren eragin nabarmenik gabe. Abstrakto terminoak, berriz, jokoa gai baten inguruan giroturik ez dagoela adierazten du. Gainera, erregela sinpleak izaten dituzte, baina aldi berean konplexutasun handiko jokoak dira, trebetasunez jokatzeko jokalariei adimen handia eskatzen diena[1]. Abstraktoak izanda jokatu ahal izateko elementu gehigarririk gaineratzen ez dutenez, jokoen azterketa matematikorako aukeratzen diren jokoak dira, joko-teoriaren baitan hain zuzen. Joko hauen azterketa matematikoan, gainera, konbinatoria erabili ohi da, jokalarien estrategiak konbinatuz sor daitezkeen aukera kopuru handia aztertzeko.

Horrela, xakea, go eta hex jokoak estrategia joko abstraktoen adibideak dira. Dadoekin jolasten diren jokoak eta partxisa, adibidez, joko abstraktoak dira, baina ez dira estrategikoak, zoriak eragin handia duelako. Bi edo lagun gehiagoren artean jokatzen diren bideojoko gehienak, berriz, estrategia dute osagai nagusi, baina ez dira abstraktoak, gehienetan giro batean murgildurik (gerra, fantasiazko munduak eta abar) jokatzen baitute jokalariek.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Abstract strategy games and other genres out of scope of IAGO, International Abstract Games Organization, 2012-01-05ean kontsultatua.