Estreptomizina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Estreptomizinaren egitura kimikoa. (ATC kodigoa: J01G A01.)

Estreptomizina aminoglikosidoen taldeko antibiotikoa da, 1943an S.A. Waksman-ek aurkitutakoa, Streptomyces griseus bakteriotik. Aurkikuntza horrek Medikuntzako Nobel Saria eman zion zientzialari estatubatuarrari 1952an.

Estreptomizina espektro zabaleko antibiotikoa da, bakterio Gram negatibo zein mikobakterioen aurka erabiltzen dena. Gram positiboen aurrean, baina, ez da hain eraginkorra.


[aldatu] Erasobidea

Estreptomizinak, antibiotiko guztien antzera, toxikotasun hautakorraren araua betetzen du: eraso egiten die bakterioei, giza-zelulak kaltetu gabe. Zehatz esanda, bakteriar erribosomak kaltetzen ditu, baina giza-zelulen erribosomak ez ditu mintzen.

Bakterioen erribosomak eta zelula eukariotoenak desberdinak dira. Estreptomizinak bakteriar erribosomei atxikitzeko gaitasuna du, proteinen sintesia oztopatuz. Proteinak sortu ezean, bakterioak berehala hiltzen dira.


[aldatu] Aplikazioak

Estreptomizina izan zen tuberkulosiaren aurka erabilitako lehen antibiotikoa. Gaur egun ere erabiltzen da, beste antibiotiko batzuekin konbinatuta.

Zenbait bakterio Gram negatibok (Yersinia, Escherichia, Brucella...) sortzen dituzten gaitzak sendatzeko estreptomizina da aukerako antibiotikoa ere.

Pestizida moduan erabiltzen da, bakterioen hazkuntza ekiditeko landareetan.

Plazenta-hesia zeharkatzen duenez, emakume haurdunei ez zaie eman behar.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak