Estrusio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aluminio estruditua, ildoek, haga bakoitza, konektore berezien bidez, beste batzuekin lotu ahal izatea ahalbidetzen du.
Play-Doh jostailuak, plastilina estruditzeko tresnak dakartza.

Estrusioa, orohar, masa bat moldeatzea edo forma ematea da, zehazki horretarako prestatutako irekidura batetatik irtenaraziz. Esanahi ezberdinak ditu hainbat gaietan:

  • Glaziologian, glaziare baten izotz geruza ezberdinen fluentzia ezberdinaren ondorioz gertatzen den fenomeno bat da. Honen ondorioz gertatzen da, glaziarearen erauzketa tokian geruza batzuk besteekiko gailentzea.
  • Hidrogeologian, estrusio karstikoko fenomenoak akuifero kalizo-dolomitiko batzuen birkarga freatiko indartsuen ondorio dira, zorupeko mantuaren ur gainpresio indartsu bat gertatzen denean, modu espontaneoan, pitzaduretako tapoien zati bat "eztandaraziz" eta estalkia jasoz, lurzoruan zulo handiak eratzen dituena, eta lurrazpiko uren behin-behineko azaleratzeak.
  • Industrian, estrusioa, produktuak lortu ahal izateko lehengaien jarraikako erabilpena da, ohi, metalurgikoak, plastikoak eta elikagaietakoak (formadun aperitiboak, maskotentzako janaria...) Lehengaiek, fusioa, garraioa, presioa eta deformazioa jasan behar dute. Adibidez, beirazko botila baten fabrikazio prozesua, birziklapenerako beira eta koloratzaile mineralekin nahastutako aluminosilikatoen fusioan hasten da, tanta goriaren garraio eta hoztearekin jarraitzen du, matrize baten bidez deformatzen dena eta abiadura egoki batetara solidotzen da.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Estrusio Aldatu lotura Wikidatan