Estuardo etxea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Estuardo etxearen armarria.

Estuardo etxea (ingelesez Stuart edo Stewart) 1371 eta 1693 bitartean Eskoziako erregetzan egon zen dinastia edo familia izan zen. 1603tik aurrera baita Ingalaterran ere Jakue I.aren eskutik.

Leinu honen jatorria frantziarra da, Eskoziara Erdi Aroan heldu zirelarik.

Dinastia honen lehenbiziko garaia 1649an Errepublika aldarrikatu zen arteraino luzatu zen. Hamarkada baten ondoren Estuardotarrak monarkiara itzuli eta 1689. urterart mantendu ziren, urte honetan Jakue II.a Ingalaterrakoa erregetzatik kendu eta bere ordez Gilen III.a Orangekoa jarri zuten. Hau hil ostean, bere ordez Estuardo dinastiako azken monarka ipini zen: Ana I.a Britainia Handikoa, erregina honek 1714. urterarte Britainia Handia eta Irlandako lehenbiziko monarka bilakatzea lortu zuelarik. Azken erregina hau ondorengorik gabe hil zenean, bere senitarteko hurbila zen Jurgi I.a Britainia Handikoa errege bilakatu zen, honenbestez Hannover etxea erregetzan ezarri zen.

Estuardo etxeko Eskoziako erregeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estuardo etxeko Ingalaterrako erregeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Estuardo etxea Aldatu lotura Wikidatan