Estádio da Luz

Wikipedia, Entziklopedia askea

Estádio do Sport Lisboa e Benfica edo Estádio da Luz, Portugalgo hiriburua den Lisboako futbol zelai bat da, non Benfica taldeak, etxeko talde bezala jokatzen duen.

UEFA Euro 2004 eurokopako zenbait partidu jokatu ziren bertan, finala barne. Estadioa, erabat berreraikia izan zen Eurokoparako, bere oraingo 65.647 pertsonentzako edukiera lortuz. Damon Lavelle arkitektoak, eraikuntza, argi naturala ahal bezainbeste probesteko moduan diseinatu zuen.

Estadioaren barnealdea

UEFAk "5 izarreko estadio" bezala sailkatu izanak, Europako nazioarteko futbol txapelketa nagusienen finalak hartzea ahalbidetzen dio. Jatorrizko Estádio da Luzen, 1954an inauguratu zena, Europako Superkoparen finala jokatu zen, 120.000 ikusleren aurrean.

2007ko uztailak 7an, estadio honetan, Munduko Zazpi Mirari Berriak izendatu ziren.


Aurrekoa
De Kuip, Rotterdam
 Herbehereak
Eurokopako finalaren egoitza
UEFA Euro 2004
XII. finala
0-1

2004
Ondorengoa
Ernst Happel Stadion, Viena
 Armenia


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Estádio da Luz Aldatu lotura Wikidatan