Eszenografia

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Eszenografia deritzo antzezlekuak dekoratzeko eta diseinatzeko arte eta teknikari, bai eta ekintza baten gertalekua era errealistan, idealean edo sinbolikoan irudikatzen duten elementu bisualen emaitzari ere. Elementu bisual horiek ekoizpen eszenikoa edo eszenaratzea osatzen dute, eta askotarikoak izan daitezke: gorpuzdunak (dekorazioa eta tresneria), argiztapenekoak, pertsonaien karakterizazioari dagozkionak (jantziak, makillajea, orrazketa), edo antzezlan edo ikuskizun baten espazio eszenikoaren antolaketari dagozkionak, bai zuzeneko ikuskizunenak (antzerkia, dantza, opera, zarzuela, zirkua) eta bai bestelakoak (zinema, telebista, ekitaldiak, erakusketak). Aditu batzuek arte iragankorraren klasikotzat hartzen dute eszenografia.

Eszenografiaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oro har, ez dago espazio eszeniko ezarririk; eszenografoak edozein espazio moldatu edota egokitu dezake nahieran.

Esan daiteke garrantzitsua dela espazio bat "bizia" izatea, munduaren ikuspegi bat ematen baitu. Era berean, ezinbestekoa da eszenografiak denborari, espazioari eta ekintzari buruzko hausnarketa bat sorraraztea. Espazio eszenikoari balio poetiko bat eman behar zaio, zer antzeztuko den kontuan harturik.


Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendea, agertoki atzealdea.

Eszenografiak Antzinate klasikoan ditu sustraiak, eta lotura estua du Errenazimenduko arkitektoekin. Gerora, XX. mendearen erdialdeara, eszenografoek antzerkigintza-espazioan jarri zuten arreta, eta iraultza garrantzitsu bat izan zen arte plastikoetan, argiztapenean, proiekzio zinematografikoetan eta abarretan. Orduan hasi ziren eszenaratze dinamikoak egiten.

Eszenografia terminoa Antonio Caimik erabili zuen lehen aldiz, 1862an, eta artista-kategoria bat deskribatu zuen: pittura scenica e l'architettura teatrale egiten zutenena. Ferdinando Galli-Bibiena artistarengan inspiratu zen horretarako, zeina ezaguna baitzen arkitektura-margolaritzat. Caimik eszenografia deritzo arte horri ere, eta aipatzen du makineria asko behar izan zela elementu mugikorrak eta giro-ilusioak sortzeko.

Bibienako Galli familia XVII. mende amaieran sortu zen, eta eszenografian jardun zuen. Bolonian sortu bazen ere, Italiaren Iparraldera, Austriara eta Alemaniara ere zabaldu zen gerora. Quagliotarrak ere oso famatuak izan ziren antzerki-eszenografiaren munduan.

Grezia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etimologikoki, eszenografia hitza grekotik (skênographia) dator. Skênê dekoratzeko artea aipatzen da, ondoren greziar antzoki bilakatuko dena. Greziarrek gainera, eszenatokiko apaingarriak aldatzeko Periacto deritzon trikimailua sortu zuten.

Gailu prismatiko hau 3 aurpegi ezberdinez osaturik zegoen eta horietako bakoitzean paisaia ezberdin bat zuen margotuta. Eszenatokiaren alde bakoitzean Periacto bat kokatzen zen eta hauek biratzerakoan apaingarriak aldatu egiten ziren.

Periacto-a egungo hegalen sorburua da; lehenengo aldiz 1620an Parmako Farnesio antzokian erabili ziren. Hegala egurrezko listoiez osaturiko egitura bat da, zeina bi aldetatik margotutako oihal edo paper batez estaltzen duten.

Alde bakoitzean egokitzen dira ikuskizunean antzeztu behar diren eszenografiak . Atzeko oihalek berriz, ezaugarri nagusienak eramaten dituzte.

Erroma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoren II mendean, lehenengo antzoki erromatarrak eraiki ziren. Hauek Greziar Theatron ereduaren jarraipen bat ziren, baina, hau hobetzen dute hertsitasun geometriko bat aplikatuz.

Hemizikloa orain luzeagoa eta zabalagoa da, ornamentua handitu eta orkestraren gunea  txikitu zen. Grezian bezala, bi irtenguneek ahokadura mugatzen dute.

Eszenatoki atzealdean eraikitzen ziren eraikinak aktoreei ostatu emateko eta eszenatokira sarrerak eta irteerak hobeto bermatzeko balio zuten. Apainduraren kontzeptua mantendu egiten da eta makinaria berbera maneiatzen da. Antzezleen janzkera antzekoa da, baina hemendik aurrera maskarak eramango dituzte.

Apainduraren zatia garatu egin da. Eszenatokiaren lehenengo pisua fatxada, tenplu, jauregi, zutabe eta estatuez estaliko da. Eszenaurrea, altzariz eta zintzilikailuz josia agertuko da eta oihala berriz, irudi eta arabeskoz tapizatua. Egun berotsuetan linozko tela erraldoi bat (velum) zabalduko da hemizikloan ikusleak eguzkitik babesteko.

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi aroko antzerkia IX. mendean hasi zen, garaiko momentu erlijioso garrantzitsuenak aurkezten. Hasiera batean eliza barruan eta ondoren gurdietako eszenatokietan.

Bertan, lekurik xelebreenak aurkezten zitzaizkien ikusleei. Gurdi gaineko eszenatokiak, eszenatoki birakarien aurrekariak dira. Garaiko beste ezaugarri bat, aldibereko eszenak dira; bertan ikuskizuneko akzio nagusienak  antzezten ziren.

XVI mende bukaeran etxeko patioak komedia-antzokietan bilakatu ziren. Bertan espazio eszenikoa itxi egin zen, etxadi baten barruan, zentroan, laukizuzen formarekin.

Eszenografiaren hasiera aldibereko dekoratu (apaindura) batetik dator. Erdi Aro osoan zehar erabiltzen da obra erlijioso eta profanoetan, Errenazimendua iristen den arte. Ezinezkoa zirenean baso eta zelai zabaleko gudak aurkeztea, aktore bat erabiltzen zen eszenografia konplexu hauek ikusleei azaltzeko.

Elementu sinple eta xumeekin lortzen diren efektu estetikoak eszenografiaren historia osoan zehar aurki daitezke. Arte honen sorrera errepresentazio primitiboetan aurki daitekeela konproba daiteke. Hain zuzen ere, Ingalaterran, kartel xume batek ikusleengan imajinazioa piztea lortzen zuen, existitzen ez zen dekoratu bat esplikatuz.

Berpizkundea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berpizkundetik hasita XIX. mendean ondo sartu arte italiar eszenografiak antzerkia elikatu du eta eszenografoentzat eredu izan da. Arte dramatikoaren bilakaera 1428an hasten da, Erroman Plautoren komedia ezezagunak aurkitu ziren urtean.

Aldi berean antzerki eraikin modernoen garapena Berpizkundeko gorteetan ematen ziren emanaldietatik sortu zen. Ikuskizun berrietarako eszenatokia edozein tokitan irudikatu ahal zen, lorategietan edo jauregietako aretoetan.

XVII[Betiko hautsitako esteka] mendea, San Salvador Antzokia, Venezia

Eszenografiak eraldaketa handia jasan zuen perspektibaren arteari esker. Agertokia handitzeko beharra sortu zen, bere atzealdeari antolaketa artistikoa emanez. Bestalde, garaiko kultura eta artearen bereizgarri den Humanismoak obren tematikak ugaritzen ditu.

Berpizkundeak lehenengo aldiz egurrezko eszenatokia duen antzoki bat ematen digu (el Olímpico de Vicenza,1585, Palladio). Hau garaiko eszenografiaren estetika arkitektonikoaren sintesi ikaragarria da. Eta dekorazioa hau perspektiba linealak dituen kanon artistikoen arabera antolatzen da.

Ordena korintiarreko zutabeak, baxu erliebeak, estatuak eta erlaizteriak apaintzen zituzten fatxada eszenikoak. Erdialdean, ate nagusi edo errege atea irekitzen zen, eta  Vitrubiok zioen bezala, bertatik aktore nagusiak bakarrik ateratzen ziren; Greziar antzerkiaren modura. Baoaren bidez ikusi daitezke erliebe lausotua dituzten jauregiak.

Hauek kale bat sortzen dute, Tebas-en kalea hain zuzen ere. Osotasunean ikusi daiteke kaleak sorrarazten duen ilusio optikoa.

XVII eta XVIII Mendeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendean, antzerkia hiru espazio desberdinetan garatuko da: Espazio publikoa, kale eta plazetan. Bertan errepresentazio erlijiosoak egiten antzeztuko dira. Erdi Aroko misterioak gaitzat edukita, lehenengo pausoak ematen hasi ziren Errenazimenduko moralitateei buruz. Hauek XVI. mendearen erdialdetik aurrera auto sakramentu izenez ezagutzen hasi ziren.

Komedia Espainiarrean, antzerkia jatetxeetako patioetan finkatzen hasia zen (Almagroko patioko komediak). Hegal (boladizo) batek babesten zuen eszenatokia eta gradak berriz, herritarrak betetzen zituzten. Patioa irekita geratzen zen eta ondoko eraikinetako (nabarradun) leihoak palko bezala erabiltzen ziren. Errepresentazioak egunez egiten zirenez, ez zegoen argiaren beharrik.

Espainian, Felipe IV. aren garaian, hasi ziren Italian aurkitzen ziren antzerki itxien influentziak ekartzen. Calderon de la Barca-ko obrek karakter mitologiko eta mistikoak zituzten trikimailu eta lur-mugimenduz josita. Ikusleek gainera, asko eskertzen zituzten elementu hauek.

Ferdinando[Betiko hautsitako esteka] Galli de Bibiena, 1711, angulo bidez eszenatoki baten diseinua

Bibienako Galli (1659-1743) familia perspektiba piktorikoaren aurkikuntza eta ondorengo hedapenaz arduratu zen. Honela arkitektura foko bakar batetik ikusteko aukera alde batera utzi eta bestelako alderdi eta angeluak proposatzeko aukera eman zuten. Honen ondorioz, eszenografo margolariaren kontzeptua sortu zen.

Argiztapen eszenikoak ere eszenografiaren mendekotasunean lagundu behar zuen. Aurreargiak XVII-ko aurrerakuntza izan ziren. Operak garapen honetan parte hartu zuen; izan ere, aurkezpen handi eta laguntza ekonomiko handiak eskatzen zituen genero bat zen.

Baina garaipen hauek garrantzia har zezaten ezinbestekoa izan zen arkitekto, eraikitzaile eta margolari zirenek, eszenografoei lekua uztea. Hauek klima eszenikoak sortzen espezializatuak baitziren.

XVII. mendean jaio zen antzerkira bideratutako apaingarria. Honen bidez, artistek bere originaltasuna eta pertsonalitatea isladatzen zuten.

XIX Mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromantizismoak errealitatea alde batera uzten du berezitasunera errenditzeko. Argitasunak, eszenografia objektibotik sentimendu gehiago izango zuen eszenografia baterako aldaketa ahalbidetu zuen.

XVII eta XVIII mendeetan aurkeztutako oparotasunaren ondoren,  eszenografia, hutsalkerian eta gustu txarreko Verismoan erori zen. Garai honetan, sormena eszenografoen eta tramoilarien esku zegoen, hala nola, Camus, Brabant, Varnout, Godin eta Colombier.

Sinbolismoak, hitz guztiak hornitu zitzakeela ondorioztatu zen. Hori dela eta eszenografia, apaingarri izatera bilakatuz bigarren plano batera pasa zen. Mende amaieran, existitzen zen konbentzionalismoaren aurkako mugimenduak sortu ziren.

Toselli,1818[Betiko hautsitako esteka].

XX Mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko mailako arazoak izatea ekiditeko, joera eszenografiko berriak eratzera bultzatzen hasten da. Gelak, paretak eta sabaiak argiekin ixten dira, naturalismoak errealitate giro bat eskatzen baitu ezin daitezkeenak lortu atzealdeko oihal eta armazoiekin.

Gasak, olio eta kandela bidezko argiztapena ordezkatzen du. Bitartean,1887an Pariseko Andre Antoine Antzoki libreean egia bilatzen zen apaingarrietan.

Honela deskribatzen da espazioa ixten duen 4. pareta: aktoreak ere ahalbidetu dezakete sistema itxi baten ilusioa eta ikusleak berriz, istorioaren egunerokotasun batera murgiltzen den ikuspegia dauka. Antzezpenaren aurrean voyeur batean bilakatzen da.

Momentu honetan etxe osoak sortzen dira eszenatokian, altzariak txertatzen dira errealitatera hurbiltzen dutenak.

Estetikak teoriak bezala ematen dira; honela ikusten dugu  Simbolismoak formula berri baten beharra duela. Dekorazioa fikzio apaingarri hutsa izan behar du, bere koloreen analogia eta dramarekin lotutako lerroekin ilusio bat osatuz.

Eszenografiaren parte diren elementuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepresentazio eszenikoaren parte diren elementu bisualek eszenografia osatzen dute.

Hemen aipatzen dira elementu batzuk.

Madison[Betiko hautsitako esteka] Square Garden

Argiztapena:  eszena barne espazio batean garatzen denean funtsezko elementua da.

Adibidez, argiztapen  ilun batek atmosfera goibela sor dezake. Bestalde, argi fokalizatuaren bidez eszenako elementu partikular bat nabarmendu daiteke.

      Jantziteria: elementu honek antzezlanaren parte diren pertsonaiei buruzko informazioa eskaintzen du.

      Makillajea: hau berriz, beharrezkoa da aktoreak bere pertsonaia interpretatzeko garaian behar duen itxura emateko. Makillajearen barruan bestelako elementuak aurki ditzakegu: ileordeak, bizarrak, sudurrak eta abar.

       Hegalak/Bastidoreak: Eszena bat antzokian garatzen denean, bertako espazio eszenografikoaren euskarria osatzen du elementu honek.

Eszenografia motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

       Abstraktua: Eszenografia mota honetan ez da leku edo denbora zehatz bat bideratzen. Ez da errealitatea irudikatu  nahi baina elementu plastikoz osaturik dago (forma ,kolore eta bolumenak).

       Erreala: Kasu honetan, dekorazioak erreala dirudien leku bat irudikatzen du. Kopia zehatz bat izan daiteke edota leku konkretu bat iradoki dezake adierazgarriak diren elementu ezberdinak uztartuz.

       Iradokitzailea: Eszenografia mota hau “antzerki ez-japoniarra” bezala ezagutzen da. Kasu honetan eszena zabala da eta alboko pasillo batez osaturik dago. Honek, aktoreek beraien sarrera egitea ahalbidetzen du, eszenatokia erdian aurkitzen den bitartean. Jendea eszenatokitik hurbilago aurkitzen da eta bere inguruan zehar banatzen dira.

       Funtzionala: Aurreko eszenografietatik ez ohikoena da, izan ere, beharrezkoak diren elementu zehatzak bakarrik erabiltzen dira antzezpenean. Orokorrean, zirkuan erabiltzen da mota hau. Ikuskizun mota honetan beharrezkoak diren baliabideak erabiltzen dira bakarrrik: sokak, pilotak eta abar.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ↑ Saltar a:a b Gómez García, Manuel (1998). Diccionario Akal de Teatro. Ediciones Akal. p. 286. ISBN 9788446008279[1].
  2. Volver arriba↑ Egido, Aurora (1989). «Introducción». En Gráficas Cervantes. La escenografía del teatro barroco. Ediciones Universidad de Salamanca y Universidad Internacional Menéndez Pelayo. p. 9. ISBN 84-7481-566-5.
  3. Volver arriba↑ «Descripción del espacio escénico». Consultado el diciembre de 2013.
  4. Volver arriba↑ «Escenografía». dle.rae.es. Consultado el 3 de abril de 2017.
  5. Volver arriba↑ Salvat , Ricard (1998). «La muy controvertida situación de la escenografía...». Artigrama (13): 167-184. ISSN 0213-1498. Consultado el 6 de noviembre de 2017.
  6. Volver arriba↑ Ferrera Esteban, José Luis (2009). Glosario ilustrado de las artes escénicas. Ediciones y Gráficas Solapas. p. 758. ISBN 978-84-613-3788-0.
  7. Volver arriba↑ López de Guereñu, Javier (1998). «Construcción de decorados. Técnicas de realización.». En ÑAQUE editora. Decorado y Tramoya. Ñaque. p. 96. ISBN 84-89987-06-8.
  8. ↑ Saltar a:a b c d Nieva, Francisco (2000). «Evolución del teatro antiguo». Tratado de escenografía. Madrid: Fundamentos. p. 23. ISBN 978-84-245-0850-0.
  9. Volver arriba↑ Quirante Santacruz, Luis (2001). Evangelina Rodríguez, ed. Del teatro del Misteri al misterio del teatro. Universitat de València. p. 248. ISBN 9788437051499. Consultado el 7 de diciembre de 2017.
  10. Volver arriba↑ Gordon Craig, Edward (1987). Arte del teatro. UNAM GEGSA. ISBN 968-7155-25-6.
  11. Volver arriba↑ Appia, Adolphe (2000). La música y la puesta en escena / La obra de arte viviente. Publicaciones de la asociación de directores de escena de España. p. 331. ISBN 84-87591-91-4.
  12. Volver arriba↑ Sánchez, José Antonio (2002). Dramaturgias de la imagen. Ediciones de la Universidad de Castilla la Mancha. ISBN 84-8427-203-6.
  13. Volver arriba↑ «Episches Theater» [Teatro épico]. Theatergeschichte (Historia del teatro) (en alemán). Consultado el 5 de noviembre de 2017.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nieva, Francisco (2000). «III». Tratado de escenografía (3ª edición). Fundamentos. ISBN 978-84-245-0850-0.
  • Sánchez, José Antonio (2002). «III». Dramaturgias de la imagen (3ª edición). Ediciones de la Universidad de Castilla la Mancha. ISBN 84-8427-203-6.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]