Esziro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Esziroak herri barbaro germaniar bat zen.

Uste denez, esziroak, egungo Poloniako lurraldean bizi izan ziren, Masurian, Vistula eta Drevenz ibaien inguruan. Dirudienez, K. a. 200ean emigratu zuten (ondorengo lan batzuk, K. a. 230 data zehatzagoa ematen dute). Erromatar Inperioarekin bake hitzarmen bat sinatu ondoren, Itsaso Beltzetik gertu joan ziren.

Sei mendeetan zehar, tribu honi buruzko erreferentzia historikoak urriak eta noiz behinkakoak dira, baina jarraikortasuna iradokitzeko nahikoa.

IV. mendean, Karpatoetan bizi ziren esziroen zati bat, hunoek garaitu zuten. Honen ondoren, esziroen zati bat, beste herri barbaro batzuekin nahastu zen, beste batzuk, Erromatar Inperioko foederati bihurtu ziren. Odoakro heruloa, Italiako lehen erregea, erdi esziroa zen.