Eta mendia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eta
Oiti05.jpgGailurra
Garaiera 2152 m
Kokapena GreziaGrezia
Koordenatuak 38°49′43″N 22°17′19″E / 38.82861°N 22.28861°E / 38.82861; 22.28861Koordenatuak: 38°49′43″N 22°17′19″E / 38.82861°N 22.28861°E / 38.82861; 22.28861
Eta mendia non dagoen adierazten duen Grezia-ko/-go/-eko mapa
Eta mendia

Iti edo Eta mendia (grezieraz Όρος Οίτη, Odos Iti) Erdialdeko Greziaren hegoaldean, Tesalia hegoaldean dagoen mendilerro bat da, Esperkeo eta Zefiso ibaiaren haranak mugatzen dituena Beozian. Pindo mendilerroaren adar bat da. Eta mendiak antzinako Trakinia hiria inguratzen du mendebaldetik. 2.153 metrotan du bere gailurra. Eta mendiaren kontrahorma, Termopilak izeneko haizpitartearen hegoaldean kokatua Kalidromo mendia da (gaur egun Kallidromon) 1.258 metrokoa

« Termopilen mendebaldean zeharkaezina den mendilerro bat altxatzen da, malkartsua eta garaia, Etaraino hedatzen dena, ekialdean, itsasoak eta padura batzuk bidea inguratzen duten bitartean.  »

Termopiletako pasabideaz gain, bazegoen beste bat ere altuera handian Kalidromo mendiaren mendebaldean, Zefiso ibaiaren ibarrera zaroana. Mendebalderago Patriotiko izeneko mendia altxatzen da, Kalidromo baino altuagoa dena.

Greziar mitologian, Eta mendia nagusiki Herakles hil zen lekua delako da ezagun. Hiltzeko prest, Eta mendia igo zuen, non hil sutzar bat prestatu zuen zuhaitzekin, bere arkua eta geziak Filoktetesen aita zen Peanteri eman zizkion, sutzarrean jarri zen, bere burua bere makilan pausatua eta bere lehoi larrua bere gainean zabaldua eta Filoktetesi zuziarekin sutzarra pizteko agindu zion

John Miltonek hala egiten dio erreferentzia Heraklesen eromenari:"Honela, Alzidesek (Herakles), Ekaliatik itzultzean, garaipenak koroatua, eta pozoitutako tunika sentitzean, bere oinazeen ondorioz Tesaliako eta Eta mendiaren tontorreko pinuak euren tokitik ateratzen zituen, Likas Eubeako itsasora botaz".

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eta mendia Aldatu lotura Wikidatan