Etaiu
- Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Etaio (argipena).
|
Etaiu |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Etayo | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Lizarrako merindadea Lizarrerria |
|
| Alkatea | Felipe Landa Azedo (eskuineko indep.) | |
| Herritarra | etaiuar, Etaiuko | |
| Koordenatuak | 42°37′0″N 2°9′14″W / 42.61667°N 2.15389°WKoordenatuak: 42°37′0″N 2°9′14″W / 42.61667°N 2.15389°W | |
| Eremua | 13,42 km2 | |
| Garaiera | 623 m | |
| Posta kodea | 31280 |
|
| Biztanleria | 84 bizt (2009) | |
| Dentsitatea | 6,26 bizt/km² | |
Etaiu[1] Nafarroako udalerria da. Egaibar eskualdean kokaturik dago, Lizarrako merindadean. Herria itsasoaren mailatik 623 metrora dago. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera herriak 84 biztanle zituen.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Etaiu Lizarrako merindadearen mendebaldean dago. Herrira iristeko, Urbiolan hasita, Antzinerako bidea hartu eta Olexuara iristean Etaiurako herri-errepidea hartu behar da.
Udalerriak Legariako eta Okoko udalerriekin egiten du muga iparraldean; Olexoarekin eta Villamayor de Monjardinekin ekialdean; Los Arcosekin hegoaldean; eta Piedramillerarekin eta Sorladarekin mendebaldean.
Haren mugen barruan beste herrixka bat dago, Leartza, 1842ko erroldan udalerri independente zena.
[aldatu] Klima eta landaredia
Etaiuko klima mediterraneo-kontinental motakoa da. Urteko batez besteko tenperaturak 8 eta 11 gradukoak, eta prezipitazioak 500 eta 800mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 dira herrigunean, eta 100 edo gehiago udalerriko gunerik menditsuenetan. Euriteak udazken eta udaberri garaian izaten dira ugarien. Neguak nahiko hotzak izan ohi dira, eta uda garaian bi hilabete lehor daude.
Jatorrizko landareditik 70 hektarea arte baino ez dira gordetzen. Horrez gain, beti azalera txikia izan duten ameztiak galtzeko zorian daude, nekazaritzarako erabilitako lurren azalera handituz joan den heinean. XIX. mendetik aurrera birlandaturiko pinu lariziarrak eta pinu beltzak 19 hektarea hartzen dituzte.
[aldatu] Ondarea
Jasokundeko Andre Mariaren eliza jatorriz Erdi Aroko eraikina den arren, gaur egungo eliza estilo barrokoan eraikia da. Gurutze latindar oinarridun eliza da. Bestalde, San Kristobalgo baseliza izen bereko mendixkaren gainean dagoen eraikina da.
Arkitektura erlijiosoaz gain, herrian XVI. mendeko eta XVIII. mendeko etxe ugari dago, harlanduz eginikoak, fatxadan alabastrozko armarriak ageri dituztenak.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 271 | 271 | 321 | 267 | 244 | 247 | 224 | 233 | 148 | 122 | 99 | 89 | 86 |
2008ko erroldaren arabera, sei etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %7,14 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
[aldatu] Politika
[aldatu] Udal hauteskundeak
2007an Nafarroako Herriaren Batasuna alderdi politikoko Antonio Tomas Sanz Azedo Lizarraga aukeratu zuten alkate. Baliogabeko boto bakarra izan zen (emandako guztien %1,16) eta boto zuriak bi (%2,35). Abstentzioa %9,47koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| Antonio Tomas Sanz Azedo Lizarraga (UPN) | 47 | Bai |
| Juan Miguel Salinas Maeztu (CIE) | 36 | Ez |
2011n bi zerrenda hauek aurkeztu ziren: Candidatura Popular de Etayo (CPE; 2 zinegotzi, tartean alkate bihurtutako Felipe Landa Azedo) eta Agrupación Independiente de Etayo (1). CPE UPNren ingurukoa; alderdiak bere izenean zerrendarik ez aurkeztea erabaki zuen, aurreko alkatea etorkinen botoarekin iruzurretan aritzeagatik inputatu zutelako[2].
[aldatu] Udaletxea
Udalerriko punturik altuenean dago, elizaren ondoan. Hare harri gorriz egina dago (inguruko lurretan materialik ugariena) eta margotutako hormak eta arkudun ataria nabarmentzen dira. Elizarekin batera plazatxo txiki bat osatzen du, Andre Maria izenekoa. Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute.
- HELBIDEA: Andre Mariaren plaza, 1
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | Juan Miguel Salinas Maeztu | San Cristóbal |
| 2003-2007 | Juan Miguel Salinas Maeztu | San Cristóbal |
| 2007-2011 | Antonio Tomás Sanz Azedo Lizarraga | UPN |
| 2011- | Felipe Landa Azedo | CPE |
[aldatu] Zerbitzuak
Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea zaborra biltzeaz, ura hornitzeaz eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Etaiun eta eskualdeko beste hainbat herritan.
[aldatu] Etaiuar ospetsuak
- Gregorio Monreal (1942-) politikari eta legelaria.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindiaren 155. araua: Nafarroako udal izendegia.
- ↑ ELECCIONES 22-M NAVARRA UPN esconde sus siglas en las listas con los candidatos más polémicos, Diario de Noticias, 2011ko maiatzaren 13a.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Etaiuri buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Herriaren urrutiko ikuspegia NA-7400 errepidetik, Google Street View-n.
| Egaibarko udalerri aurkibidea | ||
|---|---|---|