Etienne Salaberri
Wikipedia(e)tik
Etienne Salaberri, «So egilea» ezizenaz ere ezaguna, (Heleta (Nafarroa Beherea), 1903ko otsailaren 18a - 1981eko uztailaren 26a) euskal idazle eta kazetaria izan zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Bizitza
Beloken, Baionan eta Okzitaniako Tolosan egin zituen ikasketak. Uztaritzeko apaizgaitegian filosofia irakasle izan zen 1931-1958 urteetan, eta Baionako Villa Pia-n 1958. urteaz geroztik. Bigarren Mundu Gerran borrokatu zen alemaniarren kontra, eta preso hartu zuten. Baionako ohorezko kalonge izendatu zuten 1959. urtean. Herria, Jakin, Basque Éclair eta Gure Herria aldizkarietan eman zituen argitara euskarazko lan aipagarrienak.
[aldatu] Lanak
[aldatu] Saiakera
- L´homme basque (1950),
- Du régionalisme à l´internationalisme (1951),
- La Pédagogie et le Commissaire (1955),
- La fête dans l´âme Basque (1956)
- Ene sinestea (1978, Egilea editore)
- Beñat adiskidea, agur! (1981, Egilea editore)
[aldatu] Antologia
- Etienne Salaberry (1903-2003) (2003, Egan)
[aldatu] Antzerkia
- Iruñxeme. Iru ekitaldiko antzerkia (1936, López Mendizabal)
- San Frantses Xavierekoa (1959),
- Ohantzetik kanpo, Hiru pindarreko eraztuna.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Etienne Salaberri literaturaren zubitegian
| Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.