Etika protestantea eta kapitalismoaren izpiritua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Etika protestantea eta kapitalismoaren izpiritua
Jatorrizko liburuaren azala
Datuak
IdazleaMax Weber (1905)
Argitaratze-data1905
GeneroaSaiakera
Jatorrizko izenburuaDie protestantische Ethik und der Geist des Kapitalismus
HizkuntzaAlemaniera
Herrialdea Alemania
Euskaraz
IzenburuaEtika protestantea eta kapitalismoaren izpiritua
ItzultzaileaJosal Pérez Fernández
Argitaratze-data1996
BildumaPentsamendu Garaikidea
Orrialdeak234
ISBN978-8487203923

Etika protestantea eta kapitalismoaren izpiritua (jatorriz alemanez: Die protestantische Ethik und der Geist des Kapitalismus), Max Weber soziologo eta ekonomialari alemaniarraren obrarik ezagunena da. 1904. eta 1905. urteetan egina, bere lanik bikainena, ospetsuena eta bere pentsaera hoberen biltzen duen lana da. Liburu honetan protestantismoaren ideologia eta kapitalismoa nola dauden uztarturik aztertzen da aurreko pentsamoldearen iraulketa erakarri zuen. Bere iritziz eta oso era zabalean onartuta dagoena, kapitalismoak izan zuen gorakada eta garapen itzela argituz.

Luteroren iraultzan txertaturik dagoen azpiegitura ideologikoa aztertzea izan zen Weberren liburuaren helburua. Eta horretarako Erdi Arotik zetorren pentsaeraren ("behartsuarentzat errazagoa da jostorratz baten zulotik igarotzea, aberatsa Jainkoaren erresuman sartzea baino") porrota ikertzen du, horren aurrean luteranismoak sortutako berria (alegia, gizaki lurtarak zerua mundu honetan irabazi behar duela, eta horretarako bere enpresetan arrakasta izan behar duela, horrek Jaungoikoaren grazian dagoela esan nahi duelako) aztertuz.

1996an Gaiak argitaletxeak euskaratu zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]