Etolia-Akarnania

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Etolia-Akarnaniaren kokapena Grezian

Etolia-Akarnania (grezieraz: Αιτωλοακαρνανία, Etoloakarnanía) Erdialdeko Greziako eskualdea da, Korintoko golkoaren iparraldean, Akarnaniako lurraldearen ekialdean eta Fozida eta Lokridaren mendebalean dagoena. Etolia-Akarnaniako lurraldeak 5.447 km2 eta 223.188 (2005) biztanle ditu. Hiriburua: Missolonghi.

[aldatu] Historia

Antzina, iliriarrak bizi ziren lurralde horretan; garai haietatik ezagutzen da Meleagro erregearen izen mitologikoa. Espartarekin bat egin zuen Atenasen aurka K. a. 426. urtean; K. a. 323an mazedoniarren kontra gudukatu zen. Erromatarrekin batera Mazedoniaren aurka egin zuen, baina berriro erromatarren kontra altxatu zen Etolia, eta horiek desegin zuten K. a. 189. urtean.

Etolia eta Akarnania prefektura bihurtu eta, 1820ko hamarkadaren azken urteetan, Greziako Independentzia Gerraren ondoren, Etolia-Akarnania osatzeko bat egin zuten.

[aldatu] Erreferentziak

Koordenatuak: 41°09′05″N 24°08′21″E / 41.1514°N 24.1392°E / 41.1514; 24.1392

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak