Etrusko
Wikipedia(e)tik
| Etrusko | ||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Antzinako Etruria | |
| Eskualdea: | Italiar penintsula | |
| Hizkuntza galdua: | K. o. I. mende | |
| Hizkuntza familia: | Hizkuntza isolatua | |
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | ez du | |
| ISO 639-2: | ||
| ISO 639-3: | ett
|
|
|
|
||
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
- Artikulu hau hizkuntzari buruzkoa da; herria gaitzat duena beste hau da: Etruriar
Etrusko[1] antzinako etruriarren hizkuntza izan zen, egungo Italian zegoen Etrurian (egungo Toskanan, mendebaldeko Umbrian eta iparraldeko Lazion) eta Lombardia, Veneto eta Emilia-Romagnako eskualde batzuetan (non galiarrek etruriarrak sartu zituzten) mintzatzen zena. Etruskoa latinak erabat ordezkatua izan zen, agiri batzuk, latinezko mailegu batzuk (adibidez, persona, φersu etruskotik erakarria) eta toponimo batzuk (tartean, Roma) utziz.
Etruriarrek literatura oparoa zuten baina liburu bat baino ez zaigu ailegatu gaur egunera arte. Erromatar jakintsu batzuk (Varron adibidez) baino ez ziren gai etrusko irakurtzeko. Azken irakurle ezaguna Klaudio enperadorea izan zen, orain galdurik dagoen Tyrrenikà izeneko hiztegi elebiduna egin zuena.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0047.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-12-23