Ettore Bugatti
Wikipedia(e)tik
Ettore Arco Isidoro Bugatti (Milan, Italia, 1882ko irailaren 15a - Paris, Frantzia, 1947ko abuztuaren 21a) industria-gizon italiarra izan zen, frantses herritartasuna hartu zuena.
[aldatu] Biografia
Molsheim hirian (Bas-Rhin) automobil-industria sortu zuen 1907. urtean (luxozko autoak, lasterketakoak). Auto lasterretan konpresorea erabili zuen lehena izan zen. Halaber, gasolinaz zebiltzan lehen automotorrak sortu zituen Frantziako burdinbideetarako (1933).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.