Etxandi baserria

Koordenatuak: 43°20′07″N 2°38′56″W / 43.33539°N 2.648786°W / 43.33539; -2.648786
Wikipedia, Entziklopedia askea
Etxandi baserria
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaKortezubi
Koordenatuak43°20′07″N 2°38′56″W / 43.33539°N 2.648786°W / 43.33539; -2.648786
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVIII. mendea
Ondarea
EJren ondarea15

Etxandi Kortezubiko Terlegiz auzoan dagoen baserria da.

2003ko ekainaren 24an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxandi baserriaren ezaugarria herri-arkitektura da. Erdian ataripea dauka eta osoko zutoinez osatutako egitura. Bi isurkiko estalkia eta mirubuztana dauzkan baserria da; beheko oina, lehenego oina eta teilatupekoa dauzka. Konposaketa simetrikoa da: oinplano laukizuzena eta teilatu-hegalkina fatxada nagusian. Oso ondo egokitzen da lurzoruaren desnibelera. Baserria harlangaitzekoa da. Harlandu txiki batzuk dauzka angeluetan eta egurrezko bilbadura argamasako plementariarekin, adreilu trinkoa eta harlangaitza lehenengo oinean eta teilatupekoan.

Fatxada nagusia hego-ekialdera orientatuta dago eta hiru gunetan banatuta. Erdiko gunea da zabalena eta harrizko oinarrien gainean dauden egurrezko bi osoko zutoinen artean kokatuta dago; zutoinak estalkiaren alturaraino iristen dira. Sarrerako arku zuzeneko ataripea berezia da; gune honetako beheko oin osoa hartzen du. Egurrezko habe bat dauka eta erdian zutabe toskanarra, kiribildurazko kapitela duela. Fatxadaren erdian balkoi txiki diskordante bat dago. Hormigoizkoa da eta bi ate dauzka. Bi alboetako guneek harlangaitz-hormak dauzkate oinarrian eta egurrezko bilbadura gainean. Ezkerreko alboan bi isurkineko teilatua duen estalpea dago erantsita. Estalpe horrek hautsi egiten du fatxadaren simetria. Eskuineko guneak jatorrizkoa ez den leiho bat dauka beheko oinean eta ia karratua den beste leiho bat lehenengo oinean. Seguru aski antzeko beste leiho bat izan zen ezkerreko gunean. Teilatupekoan bi txarrantxa dauzka erdiko gunean. Fatxadaren ardatzera inklinatzen dira txarrantxak. Karelaren gainetatik oholtzako itxiera eta bi bao txiki alboetan. Teilatu-hegalak dagoneko galduta ditu jatorrian izan zituen besoak, baina besoen landatuak oraindik ikus daitezke. Fatxadak emokadura zuria du.

Ipar-ekialdeko alboko fatxada emokadurarik gabeko harlangaitz-horma da. Altuera bat dauka, zokalo modura, eta zokaloaren gainean, horma atal hondoratu txiki bat. Zulo gutxi dauzka eta bi gauza nabarmentzen dira: harlanduzko markoa duen leiho bat eta komunaren bolumena, irtena. Atzeko fatxada harlangaitz-hormaz eraikita dago. Erabat itsua da, arku zuzeneko bi sarrera zuzen ezberdin izan ezik; teilatuaren mirubuztana ikus daiteke. Hego-mendebaldeko alboko fatxada altuagoa da. Harlangaitz-horma da beheko oinean eta egurrezko bilbadura goiko oinean. Muntaga bertikalak eta adreiluzko plementeria dauzka goiko oinean. Beheko oineko eskuinaldean bi leiho eta harlanduez hesitutako sarrera bat daude. Goiko oinean usategi-zuloak daude ezkerraldean eta erdigune eta eskuinaldean balkoi bat eta muntagen arteko zulo batzuk. Barrualdean nabarmentzekoa da egitura nagusia egurrezkoa dela; hainbat osoko zutoin ditu, zutikoak, besoak eta mihiztaduraz egindako loturak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa