Etxarri (Iruñerria)
- Artikulu hau Iruñerriako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Etxarri.
|
Etxarri |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Etxarri / Echarri | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea Iruñerria |
|
| Alkatea | Patxi Xabier Iltzarbe Legaria (Erriburua, indep.) |
|
| Herritarra | etxarriar | |
| Koordenatuak | 42°46′50″N 1°49′31″W / 42.78056°N 1.82528°WKoordenatuak: 42°46′50″N 1°49′31″W / 42.78056°N 1.82528°W | |
| Eremua | 2,33 km2 | |
| Garaiera | 403 m | |
| Distantzia | 17 km Iruñera | |
| Posta kodea | 31174 |
|
| Biztanleria | 67 bizt (2009) | |
| Dentsitatea | 28,76 bizt/km² | |
Etxarri edo -izen bereko beste herriengandik bereizteko- Etxarri Etxauribar[1] Nafarroako erdialdean dagoen udalerria da, Iruñerrian kokatua, Etxauribarren hain zuzen. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 67 biztanle zituen. Nafarroako hiriburutik 17 kilometrora kokatzen da.
Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Etxarri Iruñerriko gune metropolitarraren mendebaldean dago, Iruñeko merindadearen hegoaldean. NA-7010 errepideak herria zeharkatzen du Ziritza eta Bidaurreta bitartean.
Herriak Ziritzarekin egiten du muga iparraldean; Zabaltzarekin hegoalde eta ekialdean; eta Bidaurreta eta Gesalatzekin mendebaldean.
[aldatu] Historia
Etxauri ibarra zeharkatzen duen NA-7010 errepidea Andion eta Argiñariz elkartzen zituen galtzada erromatarra izan zela uste da. Erdi Aroan zehar Iruñeko katedralak eta Jerusalengo San Joan Ospitaleko ordenak hainbat jabetza izan zituen herrian.
[aldatu] Ondarea
Doneztebe eliza, XVI. mendean eraikitako parrokia. Barrualdean Miguel Marsalen XX. mendeko erretaula polikromatua ageri da. Horrez gain, eliza barruan Erdi Aroko bataio-harri bat dago.
Done Martin baseliza, Etxarriko kanposantuko bidea hartu eta hamar minutura dago. Baseliza kokatzen den muinoaren gainetik, Etxauri ibarraren ikuspegi zabalaz goza daiteke.
[aldatu] Demografia eta biztanleria
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 185 | 195 | 228 | 183 | 143 | 102 | 106 | 104 | 41 | 33 | 70 | 54 | 67 |
2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Etxarrin.
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
La Pamplonesa autobus konpainiak Etxarri Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Etxarriko jaiak abuztuko lehen asteburuan ospatzen dira. Beraskoain eta Ziritzako jaiekin tartekatzen dira.
[aldatu] Politika
[aldatu] Udaletxea
Etxarriko udaletxe zaharra bi zatitan banatuta dago eta oso egoera txarrean dago urtetako utzikeria dela eta. Udalak eraikin zaharra eraitsi eta bertan eraikin berria altxatzeko asmoa dauka, eta horretarako hainbat egitasmo bildu ditu, eraikin berriaren itxura zein izango den erabakitzeko. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka, eta udaletxeko idazkaria Ziritza, Bidaurreta eta Etxauriko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: San Isidro kalea z/g
[aldatu] Udal hauteskundeak
2003an bezala, 2007an Etxarriko alkatea "AEA" herri ekimeneko Patxi Xabier Iltzarbe Legaria atera zen. 2007an herriska honetako zinegotzi bakarra izan zen. Baliogabeko botoak bi izan ziren (emandako guztien %5,00) eta boto zuriak zortzi (%21,05). Abstentzioa %40,30ekoa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| Patxi Xabier Iltzarbe Legaria (AEA) | 30 | Bai |
2007an ere Iltzarbe aukeratu zuten alkate; oraingo honetan Erriburua hautesle elkartearen izenean eta beste bi lagunekin (Ana Urdanotz, Carlos Oderitz) batera[2].
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | Patxi Xabier Iltzarbe Legaria | |
| 2007-2011 | Patxi Xabier Iltzarbe Legaria | AEA |
| 2011-2015 | Patxi Xabier Iltzarbe Legaria | Erriburua |
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Etxarriri buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- San Isidro kalea Google Street View-n.
|
|||||||