Etxebarri
|
Etxebarri |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Etxebarri | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Bilbo Handia |
||
| Alkatea | Loren Oliva (LVP) | ||
| Herritarra | etxebarritar | ||
| Koordenatuak | 43°14′50″N 2°53′30″W / 43.24722°N 2.89167°WKoordenatuak: 43°14′50″N 2°53′30″W / 43.24722°N 2.89167°W | ||
| Eremua | 3,38 km2 | ||
| Garaiera | 30 m | ||
| Distantzia | 1,5 km Bilbora | ||
| Posta kodea | 48450 |
||
| Biztanleria | 10.337 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 3.058,28 bizt./km² | ||
| http://www.etxebarri.net | |||
Etxebarri Bizkaiko udalerria da. Bilbo Handia eskualdean dago. Herriak guztira 10.337 biztanle ditu (2012ko datuen arabera, eta azken urteetan, gune metropolitarrean hazkunderik handieneko udalerria da. Berezko izen historikoa Etxebarriko Doneztebe Elizatea bazuen ere, 1994. urteaz geroztik Etxebarri du izen ofiziala.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta klima [aldatu]
Etxebarrik Bilborekin egiten du muga mendebaldean, Galdakaorekin ekialdean, Txorierrirekin iparraldean, eta Basauri udalerriarekin hegoaldean. Bilbotik oso gertu kokaturik dago, 1,5 kilometrora zehazki. Etxebarritik Bilboko Txurdinaga eta Otxarkoaga auzoak ageri dira. Ibaizabal ibaiaren meandro batean kokatzen da Etxebarri.
Hiru alde, gutxienez, bereiz daitezke herrian: batetik, Ibaizabal ibaiaren meandroan kokatzen den gunea. Tradizionalki gune horretan industria nagusi izan den arren, Etxebarriko zabalgune berria bertan eraikitzen ari da. Horrez gain, 2004tik Bilboko metroaren geltoki berria egin dute han. Bestetik, San Antonio (Kukullaga) auzunea dugu, udalerriaren iparraldean, N-634 errepidearen iparraldean dagoena. Eta hirugarrenik, Lezama-Legizamon industrialdea dagoen meandroa.
Auzoak [aldatu]
Etxebarriko auzo nagusiak honakoak dira: Ametzola, Doneztebe, Kukullaga, Legizamon, San Antonio eta Santa Marina.
Demografia eta biztanleria [aldatu]
Etxebarrik 7.300 ditu gaur egun, historian izandako biztanleriarik handiena.Izan ere,XX. mende osoan zehar hazi da herria,XX. mendearen hasieran 637 biztanleko herrixka bat baino ez zela. Are gehiago,Bizkaian 1970eko hamarkadako krisialdiaren ondorioz hasitako beheraldi demografikoa, ez da Etxebarrin ia nabaritu.Aitzitik,herriak hazten jarraitu du 1980ko hamarkadatik aurrera ere.
Politika [aldatu]
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, LVP alderdiko Loren Oliva hautatu zuten alkate. LVP (La Voz del Pueblo) alderdiak 1991tik agintzen du herrian. 1987an PSE-EE alderdiak irabazi zituen hauteskundeak.[1]
|
Etxebarriko udalbatza |
||||
| Izena | Zinegotziak | Boto kopurua[2] | ||
| La Voz del Pueblo (LVP) |
|
|
||
| Bildu |
|
|
||
| Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) |
|
|
||
| Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) |
|
|
||
| Alderdi Popularra (PP) |
|
|
||
| Ezker Batua - Berdeak (EB-B) |
|
|
||
Ekonomia [aldatu]
XX. menderarte nekazaritza izan zen udalerriko jarduera ekonomiko nagusia. 1900etik aurrerako industrializazio prozesuaren ondoren, hainbat industria eta lantegi berri zabaldu ziren herrian. Ibaizabal ibaiaren ondoan dagoen Arcelor Mittalen lantegia edota Lezama Legizamon industrialdea. Horrez gain, jadanik ateak itxi duten beste hainbat lantegi. Izan ere, Etxebarriren hazkunde demografikoarekin batera, etxebizitza ugari eraiki dira antzinako industriak zeuden orubeetan.
Gaur egun, zerbitzuek dute industria baino garrantzi handiagoa, enpleguaren %53,7 haiei baitagokie. Industriak, berriz, enpleguaren %30,8. Eraikuntza bestalde, azken urteetako etxebizitza eraikuntzari loturik, beste udalerri batzuetan baino garrantzitsuagoa da, enpleguaren %15. Nekazaritza, azkenik, ia desagertu da enpleguaren %0,4 baino ez dela.
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 466 | 611 | 807 | 1.152 | 1.237 | 1.359 | 1.483 | 4.160 | 4.459 | 6.548 | 6.458 | 7.043 | 7.887 |
Etxebarritar ezagunak [aldatu]
- Bizente Sarria (1767 - 1835), frantziskotar eta sermoilaria.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Udal hauteskundeetako emaitzen historikoa etxebarri.net webgunean 2011/07/06an kontsultatua
- ↑ 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean 2011/07/06an kontsultatua
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Etxebarriko udala