Etxebarri Bus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Etxebarri Bus
Datu orokorrak
Garraio motaAutobusa
EskualdeakEtxebarri
Lineak2
Geltokiak25
Bidaiariak552.132 (2013)[1]
JabeaEtxebarriko Udala
EgoitzaEtxebarriko Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Sabino Arana 1A 1. (Etxebarri)
Webguneahttp://www.etxebarri.net/eu-ES/Bizi/Garraioak/Orrialdeak/tran_EtxebarriBus.aspx
Ustiapena
Hasiera2005ko ekaina
EragileaLeintz Garraioak S.L.
Maiztasuna10' 15' 30'

Etxebarri Bus Etxebarri udalerri barneko autobus zerbitzu publikoaren marka komertziala da, Etxebarriko Udalaren menpe eta Leintz garraioak enpresak ustiatuta. Herrian Bilboko metroaren Etxebarriko geltokia ireki ondoren ezarri zen autobus zerbitzua, metrotik urruti dauden auzoak metroarekin lotzeko. Gaur egun, zerbitzuak bi linea ditu, eta urtero milioi erdi lagun baino gehiago garraiatu ditu. Zerbitzua 2005eko ekainean jarri zen martxan eta urteko 380.000 euroko kostua dakar.

Lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxebarri Bus sarea bi lineaz osatuta dago: 1. eta 2. lineak.

1. linea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. lineak metro geltokia, Euskotreneko geltokia eta hiriaren erdialdea lotzen ditu, ibilbide zirkular baten bitartez.

1. Linearen mapa

2. linea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2. lineak metro geltokia Legizamon auzoarekin lotzen du, eta ibilbide normalaz gain, ibilbide motza ere badauka. Ibilbide motza ez da Lezama Legizamon industrialdean sartzen, baizik eta zuzenean doa Bokete izeneko geltoki-burura. Mapan, more ilunez koloreztatutako geralekuak ibilbide motzak egiten ditu. Linea hau lantegiak eta industrialdeak lotzeko zerbitzua ematen duenez, ez du zerbitzurik ematen asteburuetan.

Tarifak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko tarifak hurrengoak dira:[2]

  • Bidaia bakarra: 0,55€
  • Creditrans titulua Barik euskarrian: 0,44€
  • Creditrans sistemako bi garraio bata bestearen ondoren erabiltzekotan, 0,35€
  • Gizatrans titulua Barik euskarrian: 0,33€
  • Gazte bonoa, hilabete batean bidaia mugagabeak egiteko, Etxebarriko udalerrian erroldatutako 5 eta 25 urteen arteko gazteentzat: 11€/hileko

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko garraio publikoaren mugikortasunaren datuak» (Noiz kontsultatua: 2014-08-20).
  2. Etxebarriko Udala. «28. ORDENANTZA - ETXEBARRIBUS BIDAIARIENTZAKO HIRI-GARRAIO ZERBITZUA EMATEAGATIK TASAK» (PDF) (Noiz kontsultatua: 2013-02-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]